Konparazio perpausak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,02 KB
ESBERDINTASUNA1
Desberdintasuna adierazteko bi modu ditugu:
→ i. Berdintasuna ukatuz. Hori da, adibidez, EZ BEZALA, EZ BEZALAKO itzulien bidez adierazten dena.
→ ii. [... BAINO X–AGO] egituraren bidez.
- Bi adjektibo edo bi adberbio alderatzen ditugunean bien artean koskaren bat badago, orduan desberdintasuna adierazten duen egitura konparatiboaz baliatzen gara.
- Euskaraz, koska hori beti positiboa izan ohi da, beti oinarriari gehitu beharrekoa, ez kendu beharrekoa: ‘A, B baino merkeago’ dela esaten ahal dugu, baina nekez emango dugu aditzera ‘B, A baino gutxiago merke’ dela.
- GUTXIAGO eta GEHIAGO zenbatzaileak zenbatasunaz ari garenerako ditugu baliagarri (diru gehiago, etxe gutxiago ...). Azken batean, hauek ere gutxitasunaren edo ‘askotasunaren’ maila adierazten dute eta hauek ere koska modu positiboan ematen dute: gutxiago diogunean, azken batean, gutxitasun horretan maila altuagoa duela esaten ari gara.
- Hortaz, desberdintasuna euskaraz –AGO-ren bidez ematen dugu: handiago, politago, beranduago ... Mailaz ari garenean eta GUTXIAGO/GEHIAGO zenbatasunaz ari garenean.
2.5.1. –AGO
- Adjektiboen edo adberbioen mailaz ari bagara, gehiagotasuna adierazteko adjektibo/adberbio soilari konparatiboaren atzizkia gehituz lortzen dugu: Adj/Adb + -
Ago
- Hala ere, badira atzizki hori agerian ez duten hiztegiko forma bereziak ere: HOBE, HOBETO …
- Bada, halaber, forma neutroan erro bat (ASKO) eta konparatiboan beste bat (GEHIAGO) erakusten duenik ere. LEHEN eta LEHENAGO ere baliokide ditugu askotan.
1 Gai honetan erabiliko ditugun adibide eta azalpen asko Goenaga (2008) lanetik zuzen zuzenean hartuak daude.
(73) handiago < handi + -ago txikiago < txiki + -ago politago < polit + -ago
urrunago < urrun + -ago beranduago < berandu + -ago goizago < goiz + -ago
hobe (on + [konpar]) hobeto (Ondo +[konpar]) hobeki ( ongi + [konpar])
gehiago < gehi- + -ago gutxiago < gutxi + -ago lehen(ago) / gero(ago)
2.5.2. BAINO - Konparazioaren oinarria zein den esaten digun perpausa postposizio sintagma gisa ematen dugu, baino buruan duela: bainok hartzen duen perpausak –en konplementatzailea hartzen du. (74) Txindoki [Xoxote (den) baino] altuagoa da. - Testu zaharretan BAINO-ren ordez, ezen ez ere aurkituko dugu. - Iparraldeko testuetan BAINO-ren ordezko lirateke [... -TIK GORA] edo [... –Z GORA]. (75) a. Gure jiteaz gorago (= 'gure jitea baino gorago') (Lafitte, Gr. B. § 317) b. Hedoietarik gorago gauaz adituz zure izena, Hezurrak gozoz urtuak dago amets-nigarrez Larruna (Iratzeder, Biziaren olerkia, 131) 2.5.3. [… BAINO ... –AGO] konparazio perpausaren taxua i. Konparazio egiturok adjektiboari edo adberbioari dagozkienean, adjektiboak edo adberbioak perpausean ager daitezkeen egongune beretan agertuko zaizkigu. Ii. Konparazio egiturak izen sintagma baten zenbatekoa ematen digutenean ere dagokien lekuan agertuko zaizkigu, Determinatzaile sintagma baten barnean [... BAINO ...GEHIAGO/GUTXIAGO] gisa. Konparazio perpausa predikatu-osagarri baten barnean - Konparazio perpausa, zenbatasunezkoa, nahiz mailazkoa, predikatu osagarri baten barnean txertaturik aurki genezake eta predikatu hori adjektibo batek nahiz adberbio batek osatua egon daiteke:
(76) [ADJS/ADBS [KONPS ...(aditza + -(E)N ) ] + BAINO + [Adjektiboa/Adberbioa + -AGO] ...]
(77) a. Inoiz baino beranduago etorri zara gaur. [ADBS inoiz (etorri zaren) + baino + beranduago] etorri zara gaur. b. Gasteiz baino txikiagoa da Baiona. [ADJS Gasteiz (den) + baino + txikiago(a)] da Baiona. - Adjektibo sintagmak, maiz, mugatzailerik gabe joan daitezke. Hots: goiko (77b) perpausean txikiago nahiz txikiagoa, esan daiteke. Adberbioarekin ari bagara, berriz, mugatzailaren arrastorik ez dugu izango (77a). - GEHIAGO eta GUTXIAGO konparatiboak ere ager daitezke. Izen predikatuan, ohikoena adjektibo sintagmak izatea da, baina determinatzaile sintagmak ere erabil daitezke eta, horrenbestez, zenbatasunezko konparazioa ere izan daiteke: (78) a. Lagunak etsaiak baino gehiago dira. B. Pedro Mari morroi, gizona dan aldetik, beste edozeiñ aiña bada (...) ta kristiñaua dan aldetik, kristiñau eztiranak baiño gehiago. (D. Agirre, Auñamendiko lorea, 94)
Konparazio perpausa determinatzaile sintagma baten barnean - Determinante sintagmaren barnean kokatuak ere egon daitezke adjektibo konparatiboa eta honi dagokion BAINO perpausa ere: (78) [DETS. [KONPS..(aditza + -(E)N) ] + BAINO + Izena + Adjektiboa + -AGO] Adibidez: (79) a. [DS zu (zaren) + baino + gizon umilagoak] ez ditut asko ikusi. B. [DS inork (esan dituen) + baino + astakeria handiagoak] esan zituen kazetariak. - Esana dugu konparazio perpausen baldintzen artean konparatzen diren perpausek egitura paraleloa izan ohi dutela. (79a)n, adibidez, paralelotasun hori hautsia dago. Baina arazo honek badu konponbidea, determinatzaile sintagmari beste taxu bat emanaz. Maila konparazioa adjektiboen gainean egiten dugu maiz, eta hauek, gainera, predikatu-osagarri gisa erabiltzen ditugu, aditz kopulatibo bat bitartekari dela: (80) Etxe hau {garestiagoa / ederragoa / handiagoa ...} da gurea baino. Beste adibide batzuk: (81) a. ?Gu Mikelena baino etxe handiagoan bizi gara (< Gu [Mikelena X handia den baino] etxe handiagoan bizi gara) b. Mikelena baino handiagoa den etxe batean bizi gara. (82) a. *Hau baino bost auto merkeago bakarrik ditugu hemen. B. Hau baino merkeago diren bost auto bakarrik ditugu hemen.
2.5.4. GEHIAGO / GUTXIAGO, zenbatzaile konparatiboak - GEHIAGO eta GUTXIAGO adjektiboak badira, zenbatasunezko konparazioak lehengo taxu bera izango du: (83) [DETS [KonpS... (aditza + -(E)N)] + BAINO + Izena + {gehiAGO / gutxiAGO}] Adibidez: (84) a. Zuk erosi zenuen baino txokolate gehiago jango genuen. B. Antolatzaileek espero zuten baino jende gutxiago etorri da jaialdira. - DS horretako izena isilpean utz daiteke, testuinguruak hala agintzen digunean: (85) Antolatzaileek espero zuten baino gutxiago aurkeztu dira. - Sintagma nolabait kantitatezko adberbio gisa interpretatzen ahal dugunean ere modu bertsuan antolatuko dugu sintagma:
(86) [ADBS... [KONPS (aditza + -(E)N) ] + BAINO + {gehiAGO / gutxiAGO}]
(87) a. [Zuk nahi zenuen baino gehiago] jan zuen txakurrak. B. [Zuk uste duzun baino gutxiago] balio du bizikleta honek. C. [Inoiz baino gehiago] ernegarazten nau gizon horrek. 2.5.5. LEHEN eta LEHENAGO - Lehen, -AGO-rekin nahiz gabe, izan daiteke adberbio konparatibo, eta, beraz, perpaus konparatiboa izan dezake alboan:
(88) Gu baino lehen(ago) iristen bazara, atea itxita aurkituko duzu.
- Hauek denborazko perpausak dira alde batetik, baina denbora adberbio horien maila da alderatzen dena, gauza bat beste baten aurretik edo ondoren gerta daitekeen heinean. - BAINO LEHEN(AGO)ren ezkerretara kontrastean diren osagaiak agertuko dira, gainerako konparatiboetan bezala: (89) a. Nahiz izan, aberatsek, bizi-modu hobea, / ez dute nik baino lehen akhabatzen urthea! (Elissanburu, Piarres Adame, 14) b. Zerua urdindu baino lehenago nahi nikek itzalean sartu (Larzabal, Iru ziren, 94) Ohiko eredua dugu perpaus hauetan: (90’) a. Ez dute [nik hura ∅ akabatzen dudan baino] lehen akabatzen. b. [zerua ∅ urdinduko den baino] lehen nahi nikek sartu. - Hemen ‘∅’ horrek denbora adiera izango lukeen sintagma baten ordain izan nahi du. Baina denborazko sintagma hori berori agerian egon daiteke, konparagai bihurturik. Orduan sintagma hori aurkituko dugu BAINO LEHEN-en aurretik: (91) Zure bila nenbilen [orain baino lehen]. Kasu zail gertatzen da [orain baino] konparatibo honetan perpaus bat dugula onartzea. Pentsa liteke denbora adberbio sintagma zuzenean eransten zaiola BAINO-ri. 2.5.6. Desberdintasunaren zenbatekoa - Gehiagotasunezko konparazioa egiten dugunean, alegia, A B baino X-ago dela diogunean, ZENBAT Xago den ere aditzera eman daiteke: (92) {bost metro luzeago/bi urte zaharrago/askoz gazteago ...} da hori. - Holako esamoldeetan konparazioaren koska zenbatekoa den esaten dugu, kuantifikatu alegia: zenbat – ago esango bagenu bezala. Horretarako, zenbait aditzondo oso aproposak dira: ASKOZ, ARE, HAGITZEZ, MILA BIDER ... (93) Soineko hau {askoz/mila bider/hagitzez ...} dotoreagoa da. - Baina [numeral + neurri izena] taxua duten neurri sintagmak ere bai: (94) Etxe hori nirea baino [berrogei urte] zaharragoa da. - GEROAGO eta LEHENAGO-rekin ere modu berean joka dezakegu: (95) a. Liburu hau bi urte geroago argitaratu zen. b. Zu baino minutu bat lehenago iritsi nintzen. c. Zu iritsi baino bost minutu lehenago etorri zen Ana. - Norbaitek galde dezake nolatan adjektibo gehienek (HANDI, ASTUN, MERKE, ZAHAR …), maila neutroan doazenean ez duten holako neurri-sintagmarik hartzen eta bai, aldiz, konparatiboan doazenean: (96) a. *Hogei urte zaharra da Mikel / b. Hogei urte zaharrago(a) da Mikel. Lehenbizi, esan dezagun badirela adjektibo gutxi batzuk euskaraz neurri sintagma bat onartzen dutenak. Horiek dira, oker ez banago, gauzen luze-zabala adierazten dutenak: LUZE eta ZABAL, batez ere, baina SAKON, GARAI, LODI-k ere onartzen dituztela esan dezakegu: (97) a. Haria bost metro luze zen. / b. *Poltsa bost kilo astuna zen. (98) a. Haria orratza baino bost metro luzeago(a) zen /b. Poltsa bost kilo astunagoa zen ontzia baino. → Kontua da adjektibo soilak ezin neur daitezkeela euskaraz, normalean, baina konparazioetako koska bai, neur daiteke, beti ere neurri unitatetzat koskaren nolakotasunaren araberakoa hartuz: luze-zabaleraz ari bagara, banako aproposak aukeratu beharko ditugu: metro, zentimetro eta hola. Aldiz, edukieraz ari bagara, litroka eman beharko da, adibidez. Adinaz edo denboraz ari bagara, urteak, minutuak, orduak aipatuko dira:
(99) a. Mikel zu baino bost urte zaharrago da. / b. *Mikel zu baino bost cm. Zaharrago da. b. Txalintxo Katilotxu baino 100 m. Altuagoa da / *Txalintxo Katilotxu baino bost urte altuagoa da. - Koska hau adjektibo edo adberbio baten mailari buruzkoa barik kopuruari badagokio (gehiago, gutxiago), orduan zenbatu daitekeena edozer izango da eta, horrenbestez, neurri sintagma ere nahi bezala eratu ahalko dugu: (100) a. Bost {lore, urte, euli, kolore …} gehiago ditu nire landareak zureak baino. B. Hamar {zaldi, ikusle, musika, argi, ordu ...}gutxiago izango d(ir)a aurtengo ferian. Neurri sintagma hauen taxua normalean [numerala + (neurri) izena] izan ohi da, determinatzaile sintagmetan bezala ([bi metro] harago, [bost litro] gasolina). Baina zenbait maila adberbio ere bai: ASKOZ, NAHIKOA, DEZENTE, X ALDIZ ..., baina ez OSO, BIZIKI, ZEHARO, ERABAT modukorik, esaterako: (101) a. {Askoz / dezente} gasolina gehiago behar dugu. b. *{Oso /zeharo / biziki ...} gasolina gehiago behar dugu. (102) a. Auto hau {askoz / mila bider / dezente ...} merkeagoa da. b. *Auto hau {oso / erabat ...} merkeagoa da. Bestalde, BATZUK esaterako, konparatiboetako koskaren neurria zehazterakoan erabilgarri gertatzen da nahiz eta izen sintagmaren barneko neurri sintagmak ez duen horrelakorik onartzen: (103) a. Metro batzuk luzeago da soka hau. (cf. Hamar metro luze da soka hau) b. *Metro batzuk soka behar ditut. (cf. Hamar metro soka behar ditut) Horren zergatia ez da argia. Behar bada, bi neurri sintagmak desberdinak direla adierazten digu horrek. Nolanahi ere, bi metro luze bai baina *metro batzuk luze ez da oso txukuna. 2.5.7. BAINO-Z OSATURIKO BESTE ITZULI BATZUK - BAINO tartean dela esapide bereziak sor daitezke, beti ere konparazioak gauzak enfatizatzeko eskaintzen duen bide beretik. i. NOR BAINO NOR X–AGO / ZEIN BAINO ZEIN X-AGO - Formaren aldetik, hemen bi NOR-en edo ZEIN-en arteko konparazioa dugu: bata bestea baino X-ago, eta biak elkarren lehian. (104) a. Horiekin ez zara urruti iritsiko, zein baino zein txoroago da eta. B. Hamaika jokalariek nor baino nor kementsuago jardun dute partida osoan zehar. Horregatik, [BAINO –AGO] behar dugu. Horrenbestez, gaur hainbat berriemaileren ahotan entzuten diren “nor baino nor aritu ziren” modukoak ez dira zuzenak, zertaz hitz egiten ari garen esatea falta baita: “nor baino nor {sutsuago, hobeto, kementsuago, ...}” - Itzuli hau goreneko maila adierazteko erabiltzen dugu. (105) Arana Goiri eta Azkue (...) bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra. (MEIG V, 99) ii. X BAINO X-AGO - Esanahiari dagokionez, gehientasuna adierazteko modu bat besterik ez da. Adjektibo edo adberbio bera erabiltzen dugu eta hauen maila, nolabait, konparatzen. Lehen baino lehen (= lehenbaitlehen) esamoldea bera ere tankera honetakoa dela esan genezake: (106) a. Gizon hori ergela baino ergelagoa da. B. Ondo baino hobeto dakizu zuk hori. C. Ezagun baino ezagunago den izen bat aipa nezake. (MIH, 367) d. Xabier ez da ausartuko, noski baino noskiago, ezer esatera. (107) Akaba ditzagun (...) lehen baino lehen euskalariak eta bake ederrean biziko gara aurrerantzean euskaldun-euskaltzaleok (MIH, 203)
iii. BAINOAGO = BAINO AREAGO - Maiz konparazioa zein adjektiboren gainean ezartzen dugun esan nahi ez dugunean (solaskideek jakintzat edo ematen dutelako, adibidez) erabil ditzakegu esamolde hauek. Dena dela, BAINO AREAGO askoz arruntagoa da BAINOAGO baino. (108) a. Morroia ezta bere nausia baño aundiago, ezta ere, Bidalia Bidaltzalea bañoago. (P. Iraizoz, Yesukirsto gure Yaunaren bizia, 440) b. Euskalariak baino areago euskaldun eta euskaltzaleak behar ditugu, noski baino noskiago, beste nonbait idatzi nuenez (MIH, 203) - EZIN eta AHAL-ekin osatzen diren zenbait itzuli Zenbatasunaz ari garenean, EZIN eta AHAL, biak ager daitezke esamolde berezi batzuk osatuz, beti ere zenbatzaile lan egitendutela: (109) Hamaika goiz Villa Adrianan; ezin konta-ahala arratsalde Olympeiona inguratzen duten kafetegi txikietan; harat-hunat etengabea greziar itsasoetan barrena; Asia Txikiko bideetan. (J. A. Arrieta, Hadrianoren oroitzapenak, 0370) 2.5.8. Konparatzen ditugunak kopuruak izan daitezke - Aurreko atalean baino-ren ezkerretara ager daitezkeen osagaiak aurkeztu ditugunean, [A-ri B-ri baino X gehiago/gutxiago] moduko sintagmak hartu ditugu kontuan. Hauetan A-ri dagokion kopurua B-ri dagokionarekin alderatzen da. - Baina aldera daiteke A-ren kopurua kopuru jakin batekin, ez B-ren kopuruarekin. Adibidez: (110) Mikelek mila euro baino gehiago zeramatzan poltsikoan. Eztabaidagarri izan daiteke hauen azpian aditz eta guztiko perpausa dugun: Mikelek [mila euro X diren] baino gehiago zeramatzan ala, besterik gabe, Mikelek [mila euro baino] gehiago.Gu azken analisi honen aldekoak gara. - Holakoek badutela ordainik, [-tik gora] esamoldea hain zuzen: [zenbatzailea + -TIK GORA] (111) Mikelek mila eurotik gora zeramatzan poltsikoan. Esamolde honek baditu bere debekuak, kasu marka edo postposizioa behar dugunean, esaterako: (112) *Mikel mila eurotik gorarekin agertu zen tabernan. (cf. Mikel mila euro baino gehiagorekin agertu zen tabernan). Arazo hau konpontzeko: i) Sintagmako osagaien hurrenkera aldatzea aski dugu: (113) Mikel milatik gora eurorekin agertu zen tabernan. ii) Ohiko bidea ere eskura dugu. Esamolde hau aukeratuz gero, konparazioaren bi aldeetako determinatzaile sintagmek kasu marka edo postposizio bera izan behar dutela agerian: (114) a. Berrehun mila manifestarik baino gehiagok aldarrikatu zuten... b. Berrehun mila manifestariri baino gehiagori aurre egin behar izan zion poliziak.
2.5.9. BAINO-ren beste erabilera bat - Beste hizkuntza batzuetan “sasi konparatibo” edo deitzen direnak bereizten dituzte . Horien tankerakoak izan litezke euskaraz BAINO EZ taxua hartzen duten perpausak. Bizkaierazko esamoldeak dira holakoak: (115) Kirol egunkariak baino ez ditu irakurtzen.
2.5.10. MENDEKO PERPAUSEAN AGERIAN EMAN DAITEZKEEN OSAGAIAK - Mendeko perpausean agertzen diren osagaien eta perpaus nagusian agertzen direnen artean parekotasuna gertatzen da.
- Hala ere, mendeko perpausa, gehienetan, aski murriztua agertuko zaigu, paraleloak diren osagaiak errepikatzeari ihes egiten baitiogu. Nolabaiteko kontrastean dauden osagaiak bakarrik jasoko dira mendeko perpausean.
i. Aditz eta guztiko perpausa izan daiteke
- Konparazio morfemaren ezkerretara, aditz eta guztiko perpausa ager daiteke (aditzak -EN atzizkia duela): (116) a. [Zuk atzo jendaurrean esan zenuen adina] gaiztakeria esatea ez da erraz b. [Dibidendoek ematen zioten baino] diru gehiago kentzen zion bankuak akzioak gordetzeagatik.
- Batzuetan, aditza agertu ala ez aukerakoa izan liteke:
(117) Zuk (kantatzen duzun) bezain ongi kantatzea zaila da.
- Aditza agerian ematera behartuak egon gaitezke, ordea, bi perpausetako adizkiek aspektu balio desberdina badute (116a), edo aditz desberdinak ditugunean (116 b). Mendeko aditza isilduko bagenu, ez ginateke gauza izango informazio hori berreskuratzeko eta, horrenbestez, ez genuke ulertu ere egingo.
ii. Perpauseko kopula
- Perpauseko aditz kopulatiboa soil-soilik ere gerta daiteke:
(118) Egoera, den baino latzagoa ezin da izan. (Egoera [ [x latza den] baino latzagoa] da)
iii. Aditz partizipioa laguntzailerik gabe
- Laguntzailea ezabaturik, aditz partizipio hutsa ere aurki daiteke:
(119) a. [Lore betean zegoen arbola emankorrak eskeñi aiña] fruktu biltzen zituen ark (A. Ibiñagabeitia, Bergiliren idazlanak osorik, 110) b. [Eskatu baino] gehiago eman zidan.
Hemen esan behar da ‘eskaini adina’ esaten den arren, mendeko perpauseko partizipio horrek ez duela aspektu burutua adierazten. (1119b)n, aldiz, bai. Forma neutroa da holakoetan partizipioa: kasu batean aspektu ez-burutua adierazten du, bestean aspektu burutua. - Adjektiboen maila konparatzen dugunean gehienetan izen predikatuzko egiturak izan ohi ditugu, IZAN aditz kopulatiboa tartean dela. Orduan, hala ere, perpausa aditzik gabe emango dugu edo, bestela, osorik. Ez du balio partizipioa laguntzailerik gabe emateak:
(120) a. Gaztetan bezain dotorea zen bere hirurogeitaka urteekin. b. Gaztetan (izan) zen bezain dotorea zen bere hirurogeitaka urteekin. c. *Gaztetan izan bezain ederra zen bere hirurogeitaka urteekin.