Komunitatearen Indarra eta Ikuspegi Kritikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB

La Minga: Andeetako Lan Komunitarioaren Adibidea

Amerikako Andeetako herrietan bada lan komunitarioaren adibide bat: La Minga. Bertan, lagun eta auzokideek beren eguneroko eginkizunak alde batera utzi eta komunalki, guztiontzako onuragarri diren ekimenetan parte hartzen dute: bide bat ireki, eskola eraiki, etxebizitza berriak egin edota ubideak egokitu.

Ekimen komunal hauek egiteko auzokideek ez dute "erakunde ofizial" edo "lan kontratu normalizatuen" beharrik. Komunitateak berak, lan kolektibo honen beharra sumatzen badu, martxan jartzen ditu kideen indarrak eta gaitasunak, eta berezko aberastasun naturalak erabiltzen ditu. Gizonek eta emakumezkoek, zaharrek, haurrek; guztiek hartzen dute parte ekimenean.

La Minga jai bat da. Bertan komunitatea eratzen da; bere behar materialak asetuz, komunitatea bera eraikitzen eta finkatzen da. Kanpoko begirale batek, seguraski, "indio txiro" gisa kontsideratuko lituzke Andeetako herri hauek; baina komunitate hauei ez zaie ezer falta, badakitelako falta zaizkien baliabideei nola aurre egin.

Kanpoko Laguntzaren Eragina: Pobreziaren Sorkuntza

Ekuadorreko mendilerroko haran txiki batean, "erakunde benefiko" batek pobreziaren aurkako jarduera sustatu zuen. Indio gaixoak, etengabe lan egiten, inolako soldatarik gabe!

Bertan, ordura arte existitzen ez zen "eskubide natural" bat ezarri zuen erakunde honek: lanaren "behar adineko ordainsaria". Honela, La Mingan parte hartzen zuen pertsona bakoitzari "soldata duina" jarri zioten. Indio txiroak, beti hain eskerronekoak, beren soldatak jasotzen hasi ziren... eta baita ere La Mingan egindako lanarekin identifikatzen.

Laguntza ekonomiko hau kendu zenean, ordea, indioek ez zuten La Mingara itzuli nahi, beren "soldata eskubidea" bermatzen ez bazen. Hortaz, eskola ez zen eraikitzen amaitu, eta egiten zen etxebizitza berri bakoitzak bere salneurria finkatuko zuen. Soldatari esklabutza, arduragabetasuna eta txirotasuna inposatu zitzaizkion, gabeziei aurre egiteko antzinako egitura komunal bat zegoen lekuan.

Pobreziaren ikuskera okerrak hondamendia sor dezake. Ikusi berri dugun kasuan, adibidez, pobrezia sor daiteke mendeetan zehar txirotasuna existitu ez den leku batean. Batzuetan, pobreziaren aurkako borroka pobreen aurkako borroka bilaka daiteke; pobreek suposatzen duten mehatxuaren aurkakoa, hain zuzen.

Androzentrismoa eta Patriarkatuaren Kritika

Honen xedea emakumeek gizartean zuten garrantzia erakustea eta boterea aldarrikatzea zen. Antropologia honen lehen ekarpena aurreko praktika antropologiko guztiaren berrikuspena eta kritika izan zen. Diziplina hau jaio zen unetik, emakumeen papera kultur talde ezberdinetan sistematikoki ezkutatuta geratu zela kritikatu zuten, gizartearen subjektu aktibo bakarrak gizonak izango balira moduan tratatuz.

Androzentrismoa mundua begiratzeko eta gertaera sozialak interpretatzeko modu zehatz bat da. Begirada hau gizonen ikuspegitik egitea inplikatzen du, eta honen oinarrian dagoena mundua ulertzeko modu zehatz bat da: mundua gizonek sortua eta gizonentzako sortua izan da.

Historian zehar eta modu ia unibertsal batean, gizarteen agintea gizonengan egon izan da bi arrazoiengatik:

  • Sexualitate-interesa
  • Erreprodukzio-interesa

Interpretazio honen arabera, patriarkatua gizonek emakumeengan sustatutako politika sexual zehatz bat da. Sistema patriarkalak gizon guztiei mesede egiten die, alde pribilegiatuan kokatuta geratzen direlako. Hala ere, maskulinitatearen baldintzak betetzen ez dituztenak baztertuak izan daitezke.

Entradas relacionadas: