Komunikazioaren kontzeptuak, hesiak eta trebetasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB

Komunikazio hesiak — adibide bana

Ipini komunikazioa oztopatzen duten hesi mota bakoitzaren adibide bana.

  • Hesi semantikoak: hizkuntza ez du ezagutzen. Adibidez: medikuak diagnostiko bat azaltzen duenean eta besteak ez du hori ulertzen.
  • Hesi psikologikoak: klasean galdetu nahi duzuenean, baina lotsa daukazu eta ez zara ausartzen.
  • Hesi soziokulturalak: erlijio edo kultura desberdinek komunikazioa oztopatu dezakete.
  • Hesi fisikoak: itsu batekin komunikazio irekia mugatua izan daiteke (ikusmen faltak oztopoak eragin ditzake).
  • Ingurumeneko hesiak: jende asko dagoen leku batean zaratak edo distrakzioek komunikazioa oztopatzen dute.

Komunikazioaren elementuak

Azaldu komunikazioaren elementuak.

  • Igorlea: mezua transmititzen duen pertsona.
  • Hartzailea: mezua jasotzen duena.
  • Kodea: igorlea eta hartzailea ulertzeko modua; seinaleak eta arauak osatzen dute.
  • Mezua: informazioa; kode egokian antolatuta transmititzen dena.
  • Kanala: mezua transmititzeko bidea edo modua.
  • Testuingurua: tonua, eta komunikazioa gertatzen den giro fisiko eta emozionala.

Hitzezkoa ez den komunikazioa

Zer da hitzezkoa ez den komunikazioa? Hitzezkoa ez den komunikazioa hitzak erabiltzen ez dituen komunikazioa da, zeinu eta adierazpen ugarirekin egina: keinuak, begiradak, irribarreak—eta horiek ematen diote esandakoari zentzua.

Entzute aktiboaren helburua

Zein da entzute aktiboaren helburua? Entzute aktiboaren helburua da jasotzen dena modu aktiboan interpretatzea; ez bakarrik hitzak entzutea, baizik eta pertsonak benetan zer esan nahi duen ulertzea.

Hitzezkoa ez den komunikazioaren bi taldeak

Azaldu hitzezkoa ez den komunikazioaren barnean dauden bi taldeak.

  • Ahotseko komunikazioa: ahoaren bidez igartzen diren soinuek osatzen dute: barrea, negarra, oihua... Paralengoaia osatzen dute.
  • Ahozkoa ez den komunikazioa: keinuak, mugimenduak eta aurpegi adierazpenak (soinuarekin zuzenean erlaziorik ez dutenak). Honen barruan daude kinesia, proxemia eta komunikazio sensoriala.

Komunikazioaren axioma eta ezaugarriak

Komunikazioaren axiomen arabera, zeintzuk dira komunikazioan dauden bi ezaugarri? Mezua kode baten bidez transmititzen da, eta erabiltzen diren emozioek eta sentimenduek eragin handia dute komunikazioan.

Asertibotasunerako estrategiak

Aipatu jokaera asertiboa lortzeko baliozkoak diren estrategiak.

  • Autoestima
  • Ez haserretu (tratu errespetukoa mantendu)
  • Besteak zapaldu gabe jardun
  • Kritikak eta porrota onartu eta ikasi haiengandik

KINESIA: Zer da?

KINESIA: Zer da? Zein erlazio dauka aurpegiaren espresioak eta mezuaren nahia? Zer garrantzi dauka begiradak?

Gure gorputzaren mugimenduen ikerketa da. Komunikazioetan iruzurra egitea oso zaila da eta normalean aurpegiak adierazten ditu emozio eta asmoak; hortaz, mezua eta aurpegi-espresioak erlazionatuta daude. Begiradak garrantzitsuak dira: hitz egiten ari den pertsonari begiratzeak interesa eta arreta adierazten du.

Empatia – zer da eta zertarako balio du

Zer esan nahi du empatia izatea? Zertarako balio du? Beste pertsonaren tokian jartzeko gaitasuna da. Ingurukoen egoerak ulertzeko gaitasuna ematen du; bere sentimenduak, arazoak eta ikuspegiak ulertzen laguntzen du.

Trebetasun sozialak

Zer dira trebetasun sozialak eta zertarako balio dute? Trebetasun sozialak pertsonak harremanetan erabiltzen dituzten joerak eta gaitasunak dira. Sentimenduak, desioak eta eskubideak modu egokian adierazteko eta ingurukoekin sor daitezkeen arazoak konpontzeko balio dute.

Pertsonen arteko hiru joera

Azaldu personen arteko erlazioetan dauden hiru joerak.

  • Joera pasiboa: besteen desio eta interesetara egokitzen dena. Besteen nahiak eta eskubideak lehenesten ditu; normalean autoestimua txikia duten pertsonek dute joera hau.
  • Joera agresiboa: inguruan duen guztien kontrakoa egiten du. Norberaren desio eta eskubideak besteen gainetik defendatzen ditu, besteen eskubideak urratuz; defentsibo edo erasokor agertu ohi dira.
  • Joera asertiboa: beren interes eta helburuak defendatzen dituzte, baina besteen eskubideak errespetatuz.

Gomendio laburrak aktiboki entzuteko

Azaldu oso laburki aktiboki entzuteko gomendioak.

  • Empatia: izan eta jarri zaitez beste pertsonaren lekuan, pentsatzen duena ulertzeko.
  • Denbora eman: utzi bestea hitz egiten, eta ondoren eman zure iritzia.
  • Parafraseatu: zure hitzekin esatea esandakoa, egiaztatzeko eta ulermena adierazteko.
  • Interesa agertu:
    • Hitzik gabe: burua baiezko keinuarekin mugitu.
    • Hitzekin: zalantzak argitzeko azalpenak eskatu edo eman.
  • Laburtu: informazioa bildu eta laburbildu, ulermena berresteko.

KINESIA (errepikapena)

KINESIA: Zer da? Zein erlazio dauka aurpegiaren espresioak eta mezuaren nahia? Zer garrantzi dauka begiradak? Gure gorputzaren mugimenduen ikerketa da. Komunikazioetan iruzurra egitea oso zaila da eta ziurrenik aurpegia izango da erruduna. Horregatik, mezua eta aurpegiko espresioak erlazionatuta daude. Begirada garrantzitzua da: hitz egiten ari garen pertsonari eta hitz egiten digunean begiratzea; horrela interesa adierazten da.

Azaldu pertsonen arteko hiru joerak (errepikapena)

 Joera pasiboa: besteen desio edo interesetara egokitzen dena. Besteen nahiak eta eskubideak aurretik jartzen ditu, eta autoestimua eskaseko pertsonak izaten dira.

 Joera agresiboa: inguratzen duen guztien kontrakoa egiten du. Norberaren desio eta eskubideak besteen gainetik defendatzen ditu, besteen gainetik pasatuz. Defentsibo edo erasokor izan ohi dira.

 Joera asertiboa: beren interes eta helburuen arabera jokatzen dute, baina besteen eskubideak errespetatuz.

Entradas relacionadas: