Komunikazioa eta Enpresa: Gakoak, Oztopoak eta Antolaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB
Mezua Arrakasta Izateko Gakoak
Mezua ongi prestatu, argia izan eta feedback-a jaso.
Komunikazio Oztopoak
Oztopo Semantikoak
Hiztegi eta hizkuntza arazoak, interesa galtzea, ideiak adierazteko ezgaitasuna.
Oztopo Fisikoak
Zarata, zurrumurruak, irrati interferentziak, internet arazoak, argi gutxi, tenperatura txarra.
Oztopo Pertsonal-Psikologikoak
Jasotako informazioa bakoitzak modu ezberdinean interpretatzea.
Beheranzko Oztopoak
Komunikazio laburra eta agintzailea nagusitzen da.
Goranzko Oztopoak
Nagusiek ez dute entzuteko jarrera, mendekoek ez dute informazioa ematen.
Horizonteko Oztopoak
Hizkuntza teknikoak erabiltzen dituzte enpresariek.
Oztopoak Gainditzeko Teknikak
Igorlea: Feedback-a eman, hizkera erraza erabili, garrantzizko informazioa erabili, kanal asko erabili, mezua ondo prestatu.
Hartzailea: Aurreiritziak baztertu, arretaz entzun, igorlea ez moztu, aktiboki galdetu.
Komunikazio Estiloak
Asertiboa
Hizkera zuzena, irmoa, tonu egokia, feedback-a, keinuak, begirada zuzena, intimidatu gabe, postura lasaia, eskubideak defendatu, besteenak errespetatuz, arazoei irtenbideak aurkitu.
Erasotzailea
Aginteria, nagusikeria, inbasiboa, begirada gogorra eta zurruna, postura tentea, mehatxu keinuak, tono esigentea, besteen eskubideak zapaldu.
Pasiboa
Zalantzatia, ez du begietara begiratzen, keinu urduriak, eskubideak zapaltzen uzten du, autoestimu txikia, ez die proposamenei ezetz esaten.
Enpresa
Enpresa ekoizpen faktoreak konbinatzeaz arduratzen den unitate ekonomikoa da. Baldintzak: iraupena, ekonomia arloko jarduera profesionala egitea, jarduera planifikatzea, autonomoa. Helburua: ondasunak eta zerbitzuak ekoiztu.
Baliabideak
Beharrezkoak ditu bere ekoizpen jarduera egiteko eta gizarte premiak asetzeko.
Giza Baliabideak
Jabea edo kapitalista (enpresa jarduera egiteko beharrezkoa den kapitala jartzen duena). Enpresaburua (enpresa ordezkatzen eta kudeatzen duen pertsona da).
Baliabide Materialak
Enpresaren ondasunak dira; iraunkorrak (makinak) eta ez iraunkorrak (lehengaiak).
Baliabide Ez-Materialak
Ondasun ukiezinak dira. Antolakuntza (baliabideak kontrolatzeko modua), know-how-a (langileen ezagutza teknikoa, esperientzia, informazioa).
Ingurunea
Enpresari eragiten dioten multzoa. Makroingurunea (erakundearen kanpo egoerak). Mikroingurunea (Enpresatik hurbil dauden eragileak - bezeroak).
Enpresaren Eginkizunak
Eginkizun nagusia enpresaren baliabideak koordinatzea eta ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea dira. (Giza baliabideak, hornikuntza, merkataritza eginkizuna, finantzak, administrazioa, zuzendaritza).
Enpresaren Helburuak
Errentagarritasuna, hazkundea eta boterea merkatuan, egonkortasuna eta inguruan integratzea, gizarte helburuak.
Enpresa Antolaketa
Giza baliabideak zein baliabide materialak eta ez materialak egokitzea da zehaztutako helburuak lortzeko.
Antolaketa Formala
Zuzendaria / Helburua: mozkinak atera.
Antolaketa Informala
Berez sortzen da. Kideen arteko harremana norberaren interesen araberakoa da; ez du zerikusirik erakundearen helburuekin.
Antolaketa Eredu Tradizional edo Modernoak
Helburuak lortzeko egin behar diren jarduerak zehazten dira, jarduerak banatzen dira, atazak lanpostuetan multzokatzen dira, lanpostu bakoitzeko pertsona egokiak izendatzen dira, baliabideak hartzen dira, koordinazioa, aginte-ardura mailak zehazten dira.