Komunikazio Eraginkorra: Akatsak eta Ahozko Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,22 KB
Komunikazioan saihestu beharreko akats ohikoenak
Mezuak sortzea ez da erraza (Piñeiro, 2008), horregatik, ohikoak diren akatsak ekidin behar ditugu:
- Arazoa konplexua denean irtenbide sinpleak proposatzea: Ingurumen-arazo gehienak ulertzeko zailak izaten dira, baita kudeatzeko zailak ere. Herritarra lagunduko duten mezuak landu behar ditugu, egiteko sinpleak proposatzea ekidinez, bereziki errealitatean herritarrari zalantza asko eragiten dizkion gaia baldin bada.
- Publiko osoari zuzendua: Mezua jasotzen da, baina talde jakin bati zuzenduta ez dagoenez, pertsonak ez dira aipatuak sentitzen.
- Katastrofismoa: Planteamendu ezkorrak eta etsikorrak ekidin behar dira, herritarrak parte hartzera gogogabetzen dituztelako eta arazoari aurre egiteko banakakoen egitekoari garrantzia kentzen zaiolako.
- Propaganda instituzionala: Elementu komunikatzailearekin, ingurumen-arazoa gainditzen lagundu dezaketen mezuak baino, talde sustatzailearen arrakasta lehenesten duten mezuak zabaltzean gertatzen da.
- Ingurumenaren aldeko jarrera sustatzea, baina neurri eta baliabide teknikoak prest izan gabe.
- Tonu agintzailea ('aginduak') duten mezuak edo hausarketarik gabeko erantzun azkarra errazten dutenak ekidin beharko lirateke.
- Hitz tekniko eta zailak erabiltzea ez da komeni, hartzaileari ulergaitzak egingo zaizkionak bereziki.
- Herritarra errudun sentiaraztea edo gehiegizko ardura ematea ekidin, arazoa konplexua denean edo proposatzen diren kudeaketa-neurrietan parte hartzen ez duela esanez ('herritarrek ez dute parte hartzen').
Ahozko komunikazio eraginkorrerako gakoak
Mezulariak mezuarekin bat etorri behar du, bere hitzak uste osoarekin helarazteko. Horrez gain, kontuan hartu beharko dira:
- Mintzaerak hitzezkoa ez den komunikazioarekin bat etorri behar du.
- Ahots bat bakarrik dagoenean irudi batekin lagunduta ('off ahotsa'), irudiak eskaintzen duena baino informazio gehiago eskaini behar du, ulermena hobetzeko.
- Hizkuntza ulergarria eta erraza erabili.
- Garbi eta ozenki hitz egin.
- Denboraren %80 behintzat jendeari begiratu.
- Esaldi motzak, ordena logiko bati jarraituz erabili.
- Ahozkoa ez den hizkera (begirada, keinuak, postura...) zaindu.
- Intonazioa eta intentsitatea zainduz ondo ahoskatu.
Komunikazio-estrategia planifikatzea
Edozein komunikazio-prozesu hasi aurretik, egoera aztertu eta mezuaren edukia prestatu behar da:
Egoera aztertu
- Zer komunikatu nahi dut? Mezuaren eduki nagusia zehaztu.
- Zergatik komunikatu nahi dut? Ditudan helburuak definitu (informatu, informazioa jaso, motibatu, negoziatu...) eta helburu horiek izan ditzaketen ondorioak aztertu.
- Nori komunikatu nahi diot? Hartzailea identifikatu.
- Non, noiz eta nola komunikatuko dut? Kanala, unea eta formatua zehaztu.
Mezuaren edukia prestatu
- Zer esan nahi dut? Edukiaren muina zehaztu.
- Nola azalduko dut mezua? Egitura eta tonua definitu.