Komunikazio bertikala eta horizontala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB
Antolakuntza funtzioa:
Antolatze, enpresako kide bakoitzaren zereginak, erantzukizunak eta aginte-maila zehazteko egitura diseinatzea da, enpresaren arloen artean sor daitezkeen harremanak ordenatzeko.
Komunikazioa enpresan:
-
Barne-komunikazio bertikala:
Hierarkia-maila desberdinetan daudenen artean ematen den komunikazioa da. Goranzkoa edo beheranzkoa izan daiteke.
Goranzkoa,
Langileetatik zuzendaritzara doana da.
Beheranzkoa, zuzendaritzatik langileengana doana.
-Barne-komunikazio horizontala: Hierarkia-maila berean daudenen artean sortzen den komunikazioa da eta ezinbestekoa da enpresak osotasun moduan funtzionatzeko.
Lanaren antolakuntza:
Enpresetan lana antolatzeko beharra industri iraultzarekin sortu zen, ekoizpen handiagoa izateko helburuarekin. Eskola desberdinak:
Lanaren antolakuntza zientifikoaren eskola: Frederick Taylor:
Industria ekoizpenari buruzko ideiak dira taylorismoaren oinarria osatzen dutenak. Taylorismoaren funtsezko printzipioak: -Lanaren kontrola eta gainbegiraketa. -Espezializazioa eta lanaren banaketa, eraginkortasuna handitzeko. -Laneko denbora hilak desagertaraztea. -Ekoizpenean oinarritutako soldata-pizgarriak.
-Giza harremanen eskola: Elton Mayo: Taylorismoaren alderdi ahulak konpontzeko zenbait metodo bilatzen saiatu ziren. Elton Mayok ondorio hauek atera zituen: -Pizgarri materialez gain, bestelako pizgarri batzuk ere badaude. -Funtzezkoa da enpresak langilearekiko arreta izatea, gogobeteta sentitu dadin eta horrek bere produktibitatean eragin positiboa izan dezan. -Gizakia ezin da makina bat bailitzan programatu.