Koltana, Nanoteknologia eta Grafenoa: Oinarrizko Gida

Tecnología Industrial2,56 KB

Koltana: Zer da eta zertarako erabiltzen da?

Koltana bi mineralen nahastea da: kolumbita eta tantalita.

Zer metal ateratzen da koltanatik?

  • Tantalita: Tantaloa.
  • Kolumbita: Niobioa.

Zergatik da hain preziatua?

Supereroale propietateak ditu, beroarekiko eta korrosioarekiko erresistentea da, eta karga elektrikoa metatu eta askatzeko gaitasuna du. Kongoko Errepublika Demokratikoa da ekoizle nagusia.

Nanoteknologia eta Nanometroa

Definizioak

  • Nanoteknologia: Eskala atomikoan eta molekularrean egindako jarduera zientifiko eta teknologikoak biltzen dituen diziplina anitzeko zientzia da.
  • Nanometroa: 10-9 metro da, metroaren mila milioirena.

Karbonoaren Nanoegiturak

Fulerenoa

60 karbonoz osaturiko nanoegitura esferiko bat da.

Karbono nanohodien propietateak

Oso erresistenteak dira, ezagutzen diren zuntzik erresistenteenak.

Naturan agertzen diren karbono hutsezko materialak

Karbono atomoak antolatzeko modua desberdina dutelako dira haien propietateak eta itxura ezberdinak.

Hondakinen Tratamendua

Hondakinen ohiko tratamenduak zabortegian uztea, konpostajea, errausketa eta tratamendu biologikoak dira.

  • Konpostajea: Hondakinen materia organikoa modu aerobikoan eta baldintza kontrolatuetan deskonposatzea da.
  • Errausketa: Hondakinen frakzio organikoa materia bizigabe bihurtzen da.
  • Tratamendu biologikoa: Prozesu mikrobiologiko batzuek biogasa produzitzen dute.

Grafitoa eta Grafenoa

Erlazioa

Grafitoa arkatzak egiteko erabiltzen da; grafitoaren plano bakar bat dagoenean, grafenoa da.

Grafenoa eta arkatzaren marka

Ez, grafitoak uzten du marka. Idazterakoan, grafitoaren zatiak askatu eta paperean geratzen dira.

Nola isolatu zuten lehen aldiz grafenoa?

Grafito-puska mikroskopiko bat siliziozko xafla baten kontra igurtzi zuten. Zinta itsasgarria erabiliz, behin eta berriz tira eginez, plano bakarreko puskak lortu zituzten.

Nola neurtu grafenoaren gogortasuna?

Diamantea erabili zuten. Siliziozko gainazal batean zuloa egin eta grafenozko molekula batez estali zuten; ondoren, diamantearekin bultzatu zuten grafenoa puskatu arte.

Grafenoa eta nanohodia, gauza bera?

Ez, material berekoak dira, baina nanohodiak zilindro-itxuran biribildutako grafenoa dira.

Descargar

PDF Word HTML