Kolorearen Teoria: Sintesia, Propietateak eta Harmonia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,79 KB
Kolore Sintesia eta Motak
Sintesi Gehigarria (Argi Koloreak)
Espektroko argi koloreztatu guztien nahasketa da, eta argi zuria sortzen du.
Argi Koloreak
- Primarioak: Gorria, Berdea, Urdin Bioleta.
- Sekundarioak: Horia, Ziana, Magenta.
Argi Kolore Osagarriak
Argi kolore primario baten eta dagokion kolore sekundario baten arteko konbinazioa.
Sintesi Kenkarria (Pigmentu Koloreak)
Argi kenketa sortzen duten pigmentu koloreen nahasketa da.
Pigmentu Koloreak
- Primarioak: Horia, Ziana, Magenta.
- Sekundarioak: Gorria, Berdea, Urdin Bioleta.
Pigmentu Kolore Osagarriak
Pigmentu kolore primario baten eta dagokion kolore sekundario baten arteko konbinazioa.
Kolorearen Propietateak
Tonua
Kolorea identifikatzeko erabiltzen den propietatea. Koloreari ematen zaion izen zientifikoa da (adibidez: berdea, urdinxka, grisa...). Tonu bakoitzari uhin luzera bat dagokio.Balioa
Kolore baten argitasun edo iluntasun maila.Asetasuna
Kolore baten garbitasun maila.Sistema Kromatikoak eta Harmonia
Sistema Kromatikoak
Koloreak kodifikatu eta ordenatzen dituzte, espektroan duten kokapenaren arabera.
Tarteko Koloreak
Primario baten eta zirkuitu kromatikoan alboan dagoen sekundario bat nahastuta osatzen dira.
Harmonia Kromatikoa
Konposizioan bi kolore edo gehiagoren artean sortzen den harremana da.
Kolore Afinen Harmonia
Zirkulu kromatikoan elkarrengandik hurbil dauden tonuen arteko nahasketa.
Kolore Osagarrien Harmonia
Kolore primarioen eta zirkulu kromatikoan beste aldean dauden sekundarioen arteko kontraste harmonikoa.