Kolore sekundarioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,18 KB
KOLOREAREN IZAERA ETA PERTZEPZIOA
-Kolorea garunean sortzen den sentsazio multzoa da. Kolorean esku hartzen dute alderdi hauek: argi-iturriak, materialaren islapenak edo xurgatzeak eta begiak.
-Argia: *Argia uhin elektromagnetikoa da, eta energia transmititzen du.
*Argi zuria espektro ikusgarrien barruko uhin-luzera guztiek osatzen duten multzoa da.
SINTESI GEHIGARRIA
-Sintesi gehigarria espektroko argi koloreztatu guztien batuketa edo nahasketa da, eta argi zuria sortzen dute
- Argi-koloreak:*Primarioak: gorria, berdea eta urdin bioleta
*Sekundarioak: horia, ziana eta magenta
-Argi-kolore osagarriak: argi-kolore primario baten eta primario hori ez duen sekundario baten arteko nahasketa.
SINTESI KENGARRIA
-Sintesi kengarria argi-kenketa sortzen duen pigmentu-koloreen nahasketa da.
-Pigmentu-koloreak:*Primarioak: horia, ziana eta magenta.
*Sekundarioak: gorria, berdea eta urdin bioleta.
-Pigmentu kolore osagarriak: pigmentu-kolore primario baten eta primario hori ez duen sekundario baten nahasketa.
KOLOREAREN KODIFIKAZIOA
-Kolorearen propietateak: *Tonua: kolorea identifikatzeko erabiltzeko erabiltzen den propietatea.
*Balioa: kolore baten argitasun- edo iluntasun-maila
*Asetasuna: kolore baten purutasun-maila
-Sistema kromatikoak: koloreak kodifikatu eta ordenatzen dituzte, espektroan duten kokapenaren arabera. (CIE sistema //Munsell solidoa)
-
Kolore tertziarioak
: primario baten eta zirkulu kromatikoan alboan dagoen sekundario bat nahastuta osatzen dira.
-horia+berdea=hori berdexka
-ziana+berdea=urdin berdexka
-horia+gorria=gorri laranjatua
-ziana+bioleta=udin bioleta
-magenta+bioleta=purpura
-magenta+gorria=karmina
HARMONIA KROMATIKOAK
-Harmonia kromatikoa konposizioan bi koloreen edo gehiagoren artean sortzen den harremana da.
-Harmonia motak:*Kolore afinen harmonia: zirkulu kromatikoan elkarrengandik hurbil dauden tonuen arteko nahasketa.
*Kolore osagarrien harmonia: kolore primarioen eta zirkulu kromatikoan beste aldean dauden sekundarioen arteko nahasketak.