Kolonialismoa eta Lehen Mundu Gerraren Zergatiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,51 KB
1. Kolonialismoa XIX. mendean
Kolonialismoa XIX. mendean hasitako lurralde-hedapenaren prozesua da. Honen bidez, Europako potentzia industrialak, Estatu Batuak eta Japonia, ia Afrika eta Asia osoaren eta Ozeano Bareko uharte gehienen jabe egin ziren.
2. Europako mugen aldaketak eta lehiak (1815-1870)
1815 eta 1870 urteen artean, Europako mugetan aldaketa handiak egon ziren:
- 1815ean: Prusia, Errusia, Austria, Frantzia, Britainia Handia
- 1870ean: Alemania, Errusia, Austria-Hungariako Inperioa, Frantzia, Britainia Handia
Mugen aldaketen ondorioz eta Kolonialismoa dela eta, lehiak sortu ziren:
- Frantzia vs. Alemania: Frantziak Lorena eta Alsazia galdu zituen 1870ean.
- Britainia Handia vs. Alemania: Ekialdeko Afrika (Tanganyika) zela eta.
- Errusia vs. Austria-Hungariako Inperioa: Balkanetan.
Balkanetan bi bando zeuden: alde batetik Frantzia, Errusia eta Britainia Handia, eta bestean Alemania eta Austria-Hungariako Inperioa.
3. Lehen Mundu Gerraren zergatiak
Hurbileko zergatiak: Balkanetako gatazka
Otomandar Inperioa gainbehera zihoan, eta Austria-Hungariako Inperioak eta Errusiak hori aprobetxatu zuten inguru horretan zuten boterea handitzeko.
1908-1913 aldian, hiru gerra egon ziren, eta Austria-Hungariako Inperioak Bosnia-Herzegovina anexionatu zuen.
1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa, Frantzisko Fernando artxidukea, eta bere emaztea hil zituzten. Hiltzailea Serbiaren aldeko bosniar bat izan zen, eta Austriak Serbiari gerra deklaratu zion (Errusiaren babesa zeukan). Horren ondorioz, aliantzak osatu ziren eta gerra hasi zen.
Urrutiko zergatiak: Krisi ekonomikoa
1873. urtean krisi ekonomiko bat egon zen. Britainia Handiko eta liberalismo ekonomikoaren bukaera da.
4. Galderen erantzunak (Adibideak)
Testuinguru honetan, honako hauek izan daitezke erantzunak:
- A = Frantzia
- B = Alemania
- C = Bateratzeagatik
5. Bismarck sistema eta Bake Armatua
Bismarck sistema
Aliantza sistema bat izan zen, Otto von Bismarckek egindakoa, eta helburua Frantzia isolatzea izan zen.
- Aliantza Bikoitza: Alemania eta Austria-Hungariako Inperioa.
- Hiru Enperadoreen Aliantza: Alemania, Errusia eta Austria-Hungariako Inperioa.
Bake Armatua (1890-1914)
Nazioarteko harremanen aro berri bat hasi zen. Herrialde gehienetan armadak handitu zituzten eta arma berriak egin ziren.
Europako potentziak bi bloke militarretan bildu ziren:
- Aliantza Hirukoitza: Alemania, Italia eta Austria-Hungaria.
- Entente Hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua.
6. Kolonialismoaren formak eta gatazka nagusiak
Kolonialismoaren formak
- Koloniak: Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren mende zeuden, eta hark administratzen zituen. Kolonizatutako herrialdeek subiranotasuna galtzen zuten. Adibidez, Kongo Belgikarra.
- Protektoratuak: Koloniak menderatzeko modu bat da. Metropoliak kanpo-politika eta kolonizatutako lurraldeko aberastasunak kontrolatzen ditu, eta tokiko agintariak barne-politikaz arduratzen dira. Adibidez, Erresuma Batua (Egipto), eta Espainia eta Frantzia (Maroko).
- Kontzesioak: Herrialde independente bateko lurraldea da, potentzia kolonizatzaileari merkataritza-abantailak eskuratzea ahalbidetzen ziona. (Adibidez, Txina).
Gatazka nagusiak
- Bake Armatua: Nazioarteko harremanen aro berri bat hasi zen. Herrialde gehienetan armadak handitu zituzten eta arma berriak egin ziren. Europako potentziak bi bloke militarretan bildu ziren.
- Balkanetako gatazka: Otomandar Inperioa gainbehera zihoan, eta Austria-Hungariako Inperioak eta Errusiak hori aprobetxatu zuten inguru horretan zuten boterea handitzeko. 1908-1913 aldian, hiru gerra egon ziren, eta Austria-Hungariako Inperioak Bosnia-Herzegovina anexionatu zuen.
- Sarajevoko atentatua: 1914ko ekainaren 28an, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa, Frantzisko Fernando artxidukea, eta bere emaztea hil zituzten. Hiltzailea Serbiaren aldeko bosniar bat izan zen, eta Austriak Serbiari gerra deklaratu zion (Errusiaren babesa zeukan). Horren ondorioz, aliantzak osatu ziren eta gerra hasi zen.