Kohesio indarrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,26 KB

Materia irudikatzen:

Nanometro 1 = 10-9 metro = 1000 pikometro = 10 Ånmström

Nanometro=10-9

Pikometro=10−12

Ånmström=10-10


Hutsa:

ingurune edo espazio batean materiarik ez egotea da hutsa, inoiz ez dago ezer hutsa beti gas molekulak egongo dira.


Gertaera fisikoen interpretazioa eta azalpena:

Gauzak zergatik gertatzen diren jakiteko, zientzialariek hipotesiak egin behar izaten dituzte, problemei erantzuten dieten behin-behieneko usteak baino ez dira hipotesi horiek. Hipotesiak esperimentuak eginez baieztatzen edo ezeztatzen dira.


Handitu, txikitu: behatu!

Materia aztertzeko eta zer jokabide duen deskribatzeko, behatu egin behar da lehenik, horretarako, behin eta berriz errepikatzen dira ikerketak, zer gertatzen den ulertzeko.

Dilatazioa eta kontrakzioa (uzkurdura): berotzean bolumen gehiago hartzen du eta handitu egiten da (dilatazioa). Hoztean, bolumen gutxiago hartzen du eta txikitu egiten da (kontrakzioa).

Hedatzea eta konprimitzea: aireak espazio guztia hartzeko joera du. Airea ontzi txikiago batera pasatzean, konprimitu egiten da, eta berriz handiago batera pasatzean, partikulen artean espazio gehiago egongo da, beraz hedatu egingo da.

Difusioa: gas bat airearekin nahastu eta ontziaren edo inguruaren bolumen osoa hartzen du.


Teoria zinetiko-molekularra:

  • Materia guztia molekulaz osatuta dago.

  • Substantzia bakoitzak molekula desberdinak ditu.

  • Molekulak etengabe mugitzen dira.

  • Molekulen artean kohesio-indarrak daude, hau da, molekulen arteko elkartze-indarrak.

  • Gas-egoeran dauden substantzien molekulen artean espazio handia dago.

  • Molekulen arteko espazioa hutsik dago, hau da, ez dago ezer.

  • Molekulen abiadura tenperaturarekin erlazionatuta dago: bero dagoenean azkarrago eta hotz dagoenean, polikiago.

  • Molekulak ez dira hauek esplikatzeko erabiltzen diren koloretako bolatxoak.

Agregazio-egoerak:

  • Bose-einstein kondentsatua

  • Solido

  • Likido

  • Gas

  • Plasma

Fase-aldaketa: grafikoa konstante dagoenean.


Gasen presioa:

Presioa: molekulen arteko talkak (beraien artean edo pareten aurka).

Presio atmosferikoa: azalera unitate batean aireak zenbat pisu duen.



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Materia