Klimaren Osagai nagusiak eta faktoreak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,77 KB
KLIMAREN OSAGAIAK
Leku bateko klima zehazteko, aztertu eta kuantifikatu daitezkeen atmosferaren alderdiak hauek dira:
1. Intsolazioa eta Hodeiak
Intsolazioa lurrazalak jasotako eguzki-erradiazioaren kantitatea da. Kontraste handiak daude Bizkaiko golkoaren inguruan eta intsolazio handiko inguruetan.
Hodeiak atmosferaren egoera bat da, eta zerua hodeiez estalita egoten da. Espainian, Bizkaiko golkoaren inguruan egoten dira hodei gehien.
2. Airearen Tenperatura
Tenperatura airearen berotasun-maila da. Gradu zentigradutan neurtzen da. Mapetan, isotermen (tenperatura bereko puntuak lotzen dituzten lerroen) bidez irudikatzen da.
Espainian, batez besteko tenperaturek alde handiak dituzte zenbait faktoreren eraginez. Faktore nagusiak latitudea, itsasora dagoen distantzia eta altuera dira.
Tenperaturek klimarekin lotutako alderdi nabarmenak:
- Urteko tenperatura-bitartea: Hilabeterik beroeneko eta hotzeneko batez besteko tenperaturaren arteko aldea da. Espainian, bitarterik txikienak Kanarietan eta kostaldeetan daude. Bitarterik handienak Iberiar penintsularen barrualdean daude.
- Izozteak: Airearen tenperatura 0ºC-tik beherakoa denean gertatzen dira. Orduan, aireak duen ura izoztu egiten da, eta izotz itxuran erortzen da lurrazalera.
- Izozteak irradiaziokoak izan daitezke (lurzorua gau oskarbietan hoztu eta izotz hori airera transmititzen denean).
- Edo adbekziokoak izan daitezke (aire-masa oso hotz bat iristearen ondorioz).
3. Hezetasuna
Aireak duen ur-lurrunaren kantitatea da. Itsasora dagoen hurbiltasunaren eta tenperaturaren araberakoa da.
Lainoa
Ur-tanta txikiak atmosferaren beheko geruzan esekita egoten dira. Atmosferaren behe-geruzako airea hoztu eta kondentsatzen denean sortzen da.
- Lainoa irradiaziokoa izan daiteke (lurzorua gauez beroa galtzen duelako).
- Edo adbekziokoa (lurzoru hotzera aire-masa beroak eta hezeak iristen direlako, edo aire-masa hotzak lurzoru beroago eta oso hezera, hau da, itsasora, iristen direlako).
Gandua
Ikuspena murrizten duen lanbro lehorra da. Atmosferako behe-geruzetan hauts-partikula fin ugari daudelako sortzen da.
4. Presioa eta Haizea
Presio Atmosferikoa
Espainiaren gainean urte osoan ezartzen diren aire-masen ezaugarrien araberakoa da.
- Iberiar penintsulan: Neguan goi-presioak dira nagusi; udazkenean eta udaberrian behe-presioak; eta udan, berriro ere goi-presioak.
- Kanarietan: Goi-presioak dira nagusi.
Haizeak
Lurrazalarekin alderatuta, airearen mugimendu horizontalak dira. Presio-aldeen eraginez gertatzen dira, eta goi-presioetatik behe-presioetara mugitzen dira.
- Iberiar penintsulan, latitudea dela eta, mendebaldeko haizeak dira nagusi, baina tokiko haize ugari daude.
- Kanarietan Ipar-ekialdeko haize alisioa da nagusi.
Presio-aldeen eraginez, txandakako haizeak ere sortzen dira, esaterako, itsas brisak eta mendikoak.
5. Prezipitazioak
Prezipitazioa hodeietatik lurrazalera erortzen den ura da, modu likidoan zein solidoan. Plubiometroarekin milimetrotan edo metro karratuko litrotan neurtzen da. Mapetan, isohieten (prezipitazio bereko puntuak lotzen dituzten lerroen) bidez irudikatzen da.
Prezipitazioen arrazoiak airean dagoen ur-lurrunak gora egitea, hoztea eta kondentsatzea dira. Aireak gora egiteko arrazoiaren arabera, prezipitazioa orografikoa, konbektiboa edo frontekoa izan daiteke.
Espainian, prezipitazioen urteko bolumena urria da, eta aldakortasun handia du urtetik urtera.
Prezipitazioen Faktoreak
- Latitudea eta Kokapena: Urteko borraskak edo antizikloiak nagusi izatea eta segida izatea zehazten dute.
- Itsasora irekita egotea: Itsasoaren eraginetik isolatuta dauden inguruetan, neguko hotzaren eraginez antizikloiak sortzen dira, eta udako beroaren eraginez, airea ez da kondentsatzen.
- Erliebea: Prezipitazioak altuerarekin handiagotu egiten dira, eta inguruan mendiak dituzten aldeetan, gutxitu egiten dira.
6. Lurrunketa, Ebapotranspirazioa eta Idortasuna
Lurrunketa
Ura giroko tenperaturan lurrun bihurtzeko prozesua da. Lurrunketaren intentsitateak gora egiten du tenperatura handiagotzen denean.
Ebapotranspirazioa
Lurrazalak hezetasuna galtzea da, intsolazioaren eta landareen eta lurzoruaren transpirazioaren eraginez.
- Benetako ebapotranspirazioa: Egiaz gertatzen dena da.
- Ebapotranspirazio potentziala: Ur kantitate nahikoa egongo balitz gertatuko litzatekeena da.
Idortasuna
Lurzoruan eta atmosferan behar besteko ura ez egotea da. Prezipitazioaren eta tenperaturaren arteko loturaren araberakoa da. Prezipitazioaren bolumena zenbat eta txikiagoa izan, eta tenperatura zenbat eta handiagoa izan, idortasuna handiagoa da.
Idortasuna kalkulatzeko indizeak:
- Hileko Idortasuna (Gaussen indizea): Hilabete bat lehorra da, batez besteko tenperaturaren bikoitza prezipitazio guztiak baino handiagoa edo berdina denean.
- Inguru bateko idortasun orokorra (De Martonne indizea): Prezipitazio guztiak urteko batez besteko tenperaturarekin zatituta gehi hamar formularekin kalkula daiteke. Indize honen arabera, inguru hezea, erdi-hezea, estepa eta basamortua bereizten dira.