Klima Ozeanikoko Paisaia: Flora, Lurzoruak eta Giza Jarduera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB
Klima Ozeanikoko Landare-Paisaia
Flora-eskualde eurosiberiarrari dagokio:
Baso Hosto-erorkorra
Pagoak: Hezetasun handia eta hotza behar dute, ez dute beroa jasaten. Mendiko zuhaitza da eta nahiago ditu kareharrizko lurrak, baina lur silizeoak ere onartzen ditu. Pagoaren zura gogorra eta kalitatezkoa da, altzariak eta tresnak egiteko erabiltzen da. Nagusiki Kantauriar mendikatean eta Nafarroako Pirinioetan aurki daitezke.
Haritzak: Pagoa baino hezetasun gutxiago behar dute eta ez dute beroa eta gehiegizko hotza jasaten.
Baso Martzeszentea
Ametzak eta erkametzak dituena, trantsiziozko klima ozeanikoa duten eremuetan dago. Ez da hain trinkoa eta ez ditu hain zuhaitz garaiak. Animaliak zuhaitz horien ezkurrez elikatzen dira.
Giza Jardueren Eragina
Giza jarduerek hainbat aldaketa eragin dituzte:
- Basoen hedadura murriztu da basoen ustiapen tradizionalagatik (sutao egurra baserriak berotzeko, eta zura tresnak egiteko), basoak erretzeagatik larre bihurtzeko eta baso suteengatik.
- Espezie sekundarioak sartu dira, adibidez, gaztainondoa.
- Basoak berritu dira: azkar hazten diren eta ustiatuz etekin ekonomikoak ateratzeko egokiak diren zuhaitzak sartzen dituzte, adibidez, pinua (zura eta erretxina) eta eukaliptoa (zelulosa eta paper-orea).
Otalurrak eta Belardiak
Otalurra: Sastrakadi trinkoa da eta garaiera baxukoa, lau metrora irits daiteke.
Belardiak: Landaredi belarkaz osatuta daude eta paisaia ozeanikoko lur-eremu handiak hartzen dituzte. Animaliak elikatzeko erabiltzen dira.
Lurzoruen Dibertsitatea
Lurzorua lurrazala estaltzen duen geruza da. Solido egoeran dauden partikula mineralak ditu, arroken higaduraren ondorioz askatu direnak, baita materia organiko bizidunak edo deskonposizio-prozesuan daudenak ere (sustraiak, onddoak, bakterioak, zizareak eta intsektuak). Bestetik, likido egoeran ura eta gas egoeran CO2 ditu.
Eragileak
Fenomeno atmosferikoek arroka disgregatzen dute, landare kolonizatzaileak, organismoak eta mikroorganismoak finkatzen zaizkio.
Arroka Ama
Lurzoruak sortzeko behar den substratu minerala da. Lurzoruaren kolorean, ehunduran, egituran, iragazkortasunean eta azidotasunean eragiten du. Lurzoruak silizeoak (solteak eta iragazkorrak) eta buztintsuak (trinkoak eta iragazgaitzak) izan daitezke.
Klima
Lurzoruaren eraketan eragin handiena duen faktorea da. Tenperatura eta prezipitazioek prozesu kimiko eta biologikoetan eragiten dute.
Izaki Bizidunak
Modu askotara eragiten dute. Landareek lurzorua pobretu eta azidotu (koniferoek) dezakete, baina aberastu ere (hostozabalek). Bakterioek eta onddoek eratutako mikroflorak materia organikoa deskonposatu eta humusa eratzen du. Humusaren menpe dago lurzoruaren emankortasun-maila. Animaliek lurzorua iraultzen dute mugituz eta gizakiek suntsitu eta eraldatu dezakete.
Topografia
Eremu lauetan lurzoru trinkoak pilatzen dira eta malda handiko eremuetan lurzorua irristatsuagoa da.
Denbora
Denborak ere eragin lurzoruaren eraketan, prozesu horrek mendeak behar ditu.