Klima eta Eguraldiaren Orokorrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,78 KB
KLIMA ETA EGURALDIA
KLIMA: Toki edo eskualde batean eguraldiak dituen ezaugarri erregular eta iraunkorren multzoa da, epe luzerakoak, ekosistemak eta gizakiaren bizitza eta jarduerak baldintzatu egiten dituena. Epe luzean
EGURALDIA: Eguraldia une batean eguratsak duen egoera da. Eguraldia, troposferaren egoeran, haren energia egoera eta egoera horrek sortzen dituen gertaerak zehaztuz, une jakin batean eragiten duten faktoreen ekintzaren emaitza da. Epe laburrean
EL NIÑO: Ekuatore ekialdeko Ozeano Barearen berotzearekin lotutako fenomeno edo gertaera klimatikoa da, erratikoki ziklikoa dena, eta Ozeano Bareko eredu klimatikoaren fase beroan datza.
PREZIPITAZIO OROGRAFIKOAK: Prezipitazio hauek airea mendian gora igotzen denean sortzen dira. Airea mendian gora igoz doan neurrian, hoztu egiten da eta berarekin daraman hezetasuna asetasun-punturaino heltzen da. Orduan, ura kondentsatu egiten da eta prezipitazioa hasi
FOEHN EFEKTUA: Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da. Haizealdean ur lurruna hoztu, kondentsazio edo alderantzizko sublimazioa sortu eta maldetan hodeiak eta euri orografikoak sortzen dira.
ZORROTADA KORRONTEA (Jet Stream): Haize-korronte indartsua da, M-E 9 kilometrotik 11kilometro bitarterainoko altueran zirkulatzen duena tropopausa polarren eta tropikalaren arteko tartean.
PRESIO ATMOSFERIKOA: Presio atmosferikoa atmosferak bere barruan kokatuta dauden gorputz guztiei eragiten dien indar edo presioa da, norabide guztietan hedatzen dena. Bestalde, presio atmosferikoa magnitude fisiko bat da, bai eta presioa neurtzeko erabiltzen den unitatea ere.
ISOBARA: Presio-isograma bat da, hau da, grafiko, trazadura edo mapa batean presio bera edo konstantea duen kurba bat, denboraren mapak zehaztasunez ikusteko balio duena.
ANTIZIKLOIA: Presio atmosferikoa baino handiagoa duen gunea da; haren inguruan haizea biraka mugitzen da, ipar hemisferioan eskuinetara eta hego hemisferioan ezkerretara.
DEPRESIOA (sakonunea): Inguruko lurrazala baino beherago dagoen erliebea izendatzeko erabiltzen den hitza da. Beheraguneak, gunea, itsasoaren mailapetik geratzea eragiten duten lur hondoratzeen ondorioz gerta daitezke, edo inguruko lurrek domeinatua geratzea.
TENPERATURA BITARTEA: Tenperatura magnitude fisiko bat da, termometroen bidez neurtzen dena; zehatzago deiturik, tenperatura termodinamikoa deritzo. Eguneroko bizimodu arruntean, tenperatura giza gorputzaren eta ingurumenaren arteko trasferentzia termikoa adierazten duten hotz- eta bero-sentsazioekin erlazionaturik dago
TANTA HOTZA: Tanta hotza atmosferaren goialdean eratzen den aire beroagoaz inguratutako aire hotzezko masa handia da, goragoko aire hotzezko korrontetik bereizi dena. Gehienetan ez zaio azaleko mapetan antzematen.
HARRO HIDROGRAFIKOA: Lur eremu bat da: hara, euritik, elurretik edo izotzetik datorren ura maldan behera ibai, aintzira, urtegi edo beste ur multzo berera isurtzen da. Ur multzo hori ibaia, aintzira, urtegia, padura, itsasoa edo ozeanoa da.
IBAI ERREGIMENA: Ibai batek urtean zehar erakusten dituen emari edo ur fluxuaren aldaketak dira, horren maximoak eta minimoak (ikus, agorraldia), gutxi gorabehera erregularrak urte batetik bestera.
BASO HOSTO ERORKORRA: Hosto-erorkorrak udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituzten zuhaitz edo zuhaixkak dira.
BASO HOSTO IRAUNKORRA:Altuera ertaineko zuhaitzek osatzen dute, enborrek ez zuzenak, lodiak eta zimurtuak, hostoak iraunkorrak. Adarrek lurzoruan itzala instolazioa eta lurruntzea gutxitzeko. Artea eta artelatza zuhaitzak bata bestetik apur bat urrunduta kokatzen direlako. Beste aldetik, sustrakadia, hau ez da formazio klimaxa, gizakiak basoa degradatzearen emaitza baino, hiru mota dira nagusi: makia, garriga eta estrepa.
OTALURRA: Ozeano atlantikoko itsasertzeko eskualdeetan kokatuta dago.Hau da,laino eta euri ugariak dauden lekuetan. Ez dago zuhaitzik (haize oso gogorra) zuhaixkak bai. Ez dago animali askorik.hegaztiak eta ugaztun txikiak ugari (saguak,trikuak eta azeriak)
MAKIA: Makia Mediterraneoko ekosistema nagusietako bat da. Espezie iraunkorrez osatutako landare-eraketa da, batez ere zuhaixka eta zuhaitz termofiloz osatua, eta batez beste 50 cm eta 4 m bitarteko altuera du.
GARRIGA: Garriga baso mediterraneoetako biometan sortzen diren landare-formazioez osatutako ekoreskualde mota bat da. Habitat degradatua da, eta batzuetan artadiak eta erretako edo moztutako beste harizti batzuk ordezkatzen ditu.
ESTEPA: Estepa bioma bat da, landaredi belarkara duen lurralde bat, muturreko klimei eta prezipitazio urriei dagokiena. Erdisortu hotzarekin ere lotzen da, klima beroen sabanekiko aldea ezartzeko. Eskualde hauek itsasotik urrun daude.
ENDEMISMOA: Endemismo,taxoi bat eremu geografiko jakin batean baino ez dagoela hedatua adierazteko erabiltzen den hitza da, edo, beste era batean esanda, munduko beste inongo lekutan era naturalean ez dagoena. Eremua edozein motakoa izan daiteke: mendi bat, aintzira bat, mendilerro bat, ibai baten arroa…
INBERTSIO TERMIKOA: Eguzkiak igortzen duen energia erreakzio nuklearren ondorioz sortzen da. Zenbat eta handiagoa izan erradiazioak zeharkatu beharreko aire-lodiera, orduan eta eraginkorragoa da atmosferaren iragazpena.
KLIMOGRAMA
Prezipitazioen analisia
Urteko guztizkoak
Oso ugariak: Mas de 1000mm/ Mendialdeko klima
Ugariak: Mas de 800mm/ Klima ozeanikoa
Moderatuak: (800-500mm) edo urriak (800-300mm) Itsasldeko klima mediterraneoa edo klima mditerraneo kontinrntala
Oso urriak: Menos de 300
Oso oso urriak: menos de 150
2.2 Banaketa
Erregularrak: Hilabete lehorrik ez/ Klima ozeanikoa
Dezente erregularrak: Gehienez, 2 hilabete lehor
Irregularrak: 2 hilabete lehor baino gehiago
Oso irregularrak: 7 hilabete lehor baino gehiago
2.3 Forma
Euria edo elurra: neguko hilabeteko batez besteko tenperatura 0 edo handiagoa, elurra
3. TENPERATURA ANALISIA
Urtebeteko batez besteko tenperatura: Hotza: Menos de 10
Freskoa: Entre 10-12.5
Moderatua: 12.5- 15 artean
Epela: 15-17.5
Beroa: Mas de 17
3.2 Tenperatura bitartea
Kostaldean: 15-16
Barnealdean: Mas de 16
3.3 Udako tenperatura
Beroa: Batez besteko tenperatura mas o 22
Epela: Hilabete bakar bat ere ez bataz besteko tenperatura 22 edo gehiago
Neguko tenperatura:
Leuna: Hilabete hotzeneko bb tenp. mas o 10
Moderatua: Hilabete hotzeneko bb tenp. 10-6 artean
Hotza: Hilabete hotzeneko bb tenp. 6- (-3) artekoa
4. Idortasunaren analisia
Hileko idortasuna: Gaussen indizea
0-2: Klima ozeanikoa
Bi hilabete idor baino gehiago: Klima mediterraneoa
Idortasun orokorra: De martonne-ren indizea
Prezipitaziuoak guztira entre urteko bb tenp. mas 10
0-5:basamortukoa
5-10: Estepakoa
10-20: Erdilehorra
20-30: Erdihezea
30 baino gehiago: Hezea
5.Klimaren sailkapena: Prezipitazioak, tenperaturak eta idortasuna aztertu onodoren:
- Klima mota- ozeanikoa, mediterraneoa, mendialdekoa eta kanarietakoa
6. Klimaren kokapen geografikoa:
Klima mota zehaztu ondoren, geografikoki kokatu behar da:
- Tenperatura-btartea, klima mota hori kostaldekoa ala barnealdekoa den
-Neguko edo udako tenperaturak, ñlatitudez iparraldekoak edo hegoaldekoak diren
7. Klimak inguruan eta giza jardueratan duen eragina
Azkenik, aztergai hartutako klima-mota horrek natura-ingurunean edo giza jardueratan zer-nolako eragina duen azter daiteke:
- Natura- inguruneko elementuak, hala nola landaredia,urea eta lurzorua.
- Giza jarduerak, hala nola biztanleria, nekazaritza, energia-ekoizpena eta turismoa.