Klima eta Eguraldia: Definizioak eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,58 KB
Klima: Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak. Behaketak hogeita hamar urtekoak. (Klima aztertzen duen zientzia Klimatologia da).
Eguraldia:
Eguraldi atmosferikoa, atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Eguraldia aztertzen duen zientzia Metereologia da.
Eguraldi motak:
neguan, eguraldi antizikloniko hotz eta lehorra da nagusi. udan, eguraldi antiziklonikoa lehor eta beroa da nagusi. udazkenean eta udaberrian, eguraldia aldakorra da.
Ekintza gunea:
Goi eta behe presioko eremuak dira. Presio atmosferikoa, aireak gainazal-unitate baten gainean eragiten duen pisua da: Milibarretan neurtzen da barometroarekin eta Eguraldi mapetan isobara izeneko lerroen bidez irudikatzen da.
Aire Masa:
Aire-zatiak dira, tenperatura, hezetasun eta prezio ezaugarri jakin batzuk dituztenak. Ezaugarri hauek jatorrizko eskualdeetan eskuratzen dituzte.
Baliabide Naturala:
Izaki bizidunei arlo ezberdinetan laguntzen dien naturako elementuak dira, gizartearen ongizatearentzat eta bere garapenarentzat baliotsuak. 2 mota: berriztagarriak eta ez berriztagarriak.
Arrisku Naturala:
Natura elementuek, noizbehinka, gizakien bizitza edo ongizatea mehatxatzen duten hondamendiak eragiten dituzte. 2 eratakoak dira: geologikoak (lurrikarak, sumendien erupzioak, mendi-hegaletako mugimenduak, lurzoruaren desplazamenduak eta harri lehorketak). klimatikoak: (uholdeak eta lehorteak)