Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak eta Generoak XVIII. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,22 KB

Kokapen Historikoa

Burgesiak aspalditik eskuratua zuen botere ekonomikoa, eta botere politikoa bereganatzeko nahian zebilen. Burgesiak ideal zahar tradizionalari oposatzeak mugimendu kultural berri baten sorrera eragin zuen: Ilustrazioarena. XVIII. mendeko burgesiaren kultura eta ideologia zen. Ilustrazioak legeen aurrean guztien berdintasuna, erlijioa, pentsamendu- eta adierazpen-askatasuna defendatu zituen. Ilustrazioaren ideiak Montesquieu eta Voltaire intelektual ospetsuen bidez zabaldu ziren. XVIII. mendeko pertsonaia garrantzitsua Jacques Rousseau izan zen.

Musikaren Ezaugarri Orokorrak

Klasizismo musikala ez zen asko luzatu, 1750-1800 urte bitartean. Musika klasikoa objektiboa, dotorea eta, zenbait unetan, azalekoa izan daiteke, baina ez da musika hutsa. Garai hartan forma musikalak aldatzen hasi ziren: suitea, korala, preludioa, kantata, etab. desagertzen hasi ziren, eta sonata, sinfonia eta kontzertu grossoak bakarlari eta orkestrarako kontzertu bihurtu ziren.

Musikaren Ezaugarri Nagusiak

  • Melodia sinpleak erabili ziren, nahiz eta barrokoko apaingarriak ere erabili.
  • Estilo homofonikoa nagusitu zen: melodia nagusi bat gainerako ahotsek laguntzen zuten.
  • Harmonia Bachen garaian baino sinpleagoa zen; akorde errazak erabiltzen ziren.
  • Musika instrumentalak ahotsetarako musikak baino garrantzi handiagoa zuen. Pianoa garrantzia hartzen hasi zen.
  • Kontraste adierazkorrak erabili zituzten. Bolumenaren kontrasteak asko erabili ziren: crescendo eta diminuendo, adibidez.
  • Erritmo sinplea eta erregularra zen. Musika purua zen, ez zuen ezer imitatu nahi.
  • Musika erlijiosoak garrantzia galduz joan zen. Ganberako musika asko garatu zen, sonata formari jarraituz instrumentu gutxiko multzoentzat: hirukoteak, adibidez.
  • Kontzertu publikoak herrialde gehienetan ohitura bihurtu ziren.

Opera

Napolin jaiotako genero berri batek indar hartu zuen: opera bufoak. Honen iraupena motza izan zen. Hiru edo lau pertsonak parte hartzen zuten, eta gaiak barregarriak eta sinpleak ziren. Melodia herrikoiek garrantzi handia zuten. Opera komiko haietan, La serva padrona lanak garrantzi izugarria izan zuen, G.B. Pergolesirena. XVIII. mendean, Vienako jendeak opera ezagutu zuen. Mozartek garrantzi handiko ekarpenak egin zizkion operari. Tenore eta ahots desberdinak zituzten bikoteak erabiltzen zituen interesa mantentzeko. Argudioak errezitatiboetan eta arietan aurrera egiten zuen. Paper nagusiak nortzuk izango ziren ikusita idazten zituen. Opera serioaz gain, opera bufoak gorengo mailara eraman zuen.

Kontzertua

Kontzertu klasikoan, bakarlari birtuoso bat orkestrak laguntzen du, ordura arte ezagutzen zen kontzertu grossoa ordezkatuz. Bakarlari nagusiak biolina eta pianoa dira. Kontzertu horren sonata forma klasikoaren antzekoa zen, baina kontzertuak hiru mugimendu zituen: allegro, mugimendu geldoa eta azkarra.

Sinfonia

Operako oberturatik sortua da. Orkestrarako sonata handia da. Vienako, Mannheimeko eta Berlingo eskoletan sinfoniaren inguruan esperientzia ezberdinak landu ziren. XVIII. mendean, sinfoniak lau mugimenduko sonataren antzeko egitura hartu zuen: allegro, adagio, minueto eta allegro finale.

Entradas relacionadas: