Klase Sozialen Analisia: Poulantzasen Teoria eta Kritikak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,47 KB
Klase Sozialen Interpretazioak eta Kolektibo Berriak
Kolektibo berri eta geroz eta handiago horretaz hainbat irakurketa egin dira:
Kolektibo horien klase izaeraren ukapena eta bere integrazioa burgesian ala langilerian, hiru aldaeraren arabera:
- Langile horien artean gehientsuenak burgesiaren parte dira, gizarte osoaren aburgesatze pixkanakako bat gertatzen ari baita (Renner, Corner, Bendix, etab.).
- Langile gehienek langileriaren zati bat osatzen dute (Mills eta Geiger).
- Langile horietariko zati bat burgesiako kidea da, beste zatia langileriakoa den bitartean.
- Langile kolektibo horiek erdi klaseko kideak dira, zeinek oreka soziala mantentzeko balio duten. Horrela, klase eta klase borroka kontzeptuak bereizten dira.
Poulantzasen Klase-kidetza Irizpideak
Egitura sozialean eragiten duten funtsezko faktoreen artean, Poulantzasen klase bateko kidetza finkatzea proposatzen du oinarrizko hiru irizpidetan oinarrituz: ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak:
- Irizpide ekonomikoak: lan produktibo eta ez-produktiboaren arteko bereizketa. Produktibo hitzak ez dauka zer ikusirik baliagarritasun ideiarekin. Lan produktiboa erabat ekoizpen materialaren prozesuan kokatzen da, soilik balio gehigarria sortzen baita merkantzia fisikoen ekoizpenean eta garraioan. Definizio horrek esan nahi du merkataritzako, publizitateko, kontabilitateko, bankuko eta aseguruetako langileak langileriatik baztertuta daudela. Era berean, enplegatu publikoak baztertzen ditu, irakaskuntzako langileak barne, beren lana ez baita produktiboa.
- Irizpide politikoak: langile bat langile klaseko kide izan dadin, lan produktiboa egiteaz gain, ezin du gainontzeko langileengan kontrolik eduki. Zentzu horretan, langileburuak eta kontramaestreak burgesiako kideak dira.
- Irizpide ideologikoak: lan intelektualaren eta eskulanaren artean bereizketa bat egiten du. Enplegatu administratiboek langile intelektualen zati bat osatzen dute, langile klaseari inposatzen zaion dominazio ideologiaren partaide bihurtuz.
Burgesia Txikia Poulantzasen Ikuspegitik
Poulantzasen iritziz, burgesia txiki tradizionala eta burgesia txiki berria klase beraren zatiak dira, osagai amankomunak partekatzen baitituzte, hala nola erreformismoa (erreforma instituzionala versus aldaketa iraultzailea), indibidualismoa (promoziorako itxaropena eta gorakada soziala) eta boterearen fetitxismoa (Estatu arbitroa indar neutral gisa). Erakundeekiko jarrera erreformistari dagokionez, sistema kapitalistak asetzen ez baditu ere, konfiantza du aldaketa instituzionalek gizartean gertatzen diren injustiziak murriztu daitezkeenaren inguruan.
Klaseen Definizioa Poulantzasen Arabera
Burgesia, ekoizpeneko harreman sozialak ezaugarritzen dituen kategoria substantiboen bidez definitu behar da. Horietako bi bereziki garrantzitsuak dira: jabetza ekonomikoa (ekoizpen moduen benetako kontrol ekonomikoa) eta posesioa (ekoizpenaren ibilbide fisikoaren gaineko erabateko kontrola).
Beraz, Poulantzasen aburuz, klaseak entitate objektibo gisa ikusiak dira, beraiek osatzen duten kidetza sentimendua kontuan hartu gabe. Ekonomiak determinatzen dituen agregatu sozialak dira, zeinen klase egitura ekoizpeneko harreman sozialetatik ondorioztatzen den. Horien barruan, Poulantzasen bi osagai bereizten ditu: jabetza ekonomikoa, non eta nola inbertitzen den zehazten duena, eta posesioa, hau da, ekoizpen prozesua antolatzeko gaitasuna. Halaber, kontuan hartu behar da lan prozesua gizarteen ekoizpen orokorraren prozesuaren zati bat dela eta klaseek leku berezi bat betetzen dutela lanaren zatiketa sozialean, nahiz eta osagai politiko eta ideologikoei lotuta egon. Hori dela eta, klaseak egitura sozialaren eta harreman zein praktika sozialen ondorio zuzenak dira.
Wrighten Kritikak Poulantzasi
Poulantzasen planteamenduei egin zaion kritikarik zorrotzena Wrightek egin du. Autore honen iritziz, Poulantzasen proposatutako irizpideek langile klasearen gutxitze numerikora daramate. Irizpide ekonomikoei dagokionez, Wrightek bere buruari galdetzen dio ea bereizketa horrek suposatzen duen sektore publikoko eskulangileen interesak sektore pribatuko eskulangileenetatik aldentzen diren. Bestalde, Poulantzasen irizpide politiko eta ideologikoen erabilerak, bere hasierako planteamendua kolokan jartzen du.