Klase Sozialak Weber-en Ikuspegitik
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB
Weber-ek klase sozialak oinarri komunitarioa duten egiturak bezala ikusten ditu. Ekintza mota hori ez da beti gertatzen, pertsonek beraien ulermena erabiltzen dutelarik eta gaitasuna daukatelarik kontzienteki identifikatzeko zein diren beraien interes kolektiboak eta zein den horien egitura-jatorria, baita ere klase-egoera.
Klase eta klase sozialaren arteko bereizketa funtsezkoa da. Giddens-ek gomendatzen du bereizketa argi bat egin behar dela Weber-en obran “clase en si” eta “clase para si”-ren artean. Modu horretaz, “clase en si”, esan nahi baita klase ekonomikoa, pertsona askoren ezaugarri objektiboa da, toki zehatz bat betetzen dutelako gizartean orohar eta lan munduan bereziki. Baldintza batzuetan soilik egoera bera partekatzen duten pertsona batzuek beraien egoera amankomunaz kontzientzia hartuko dute. Hori gertatzen delarik, klase sozial ala “clase para si”-etaz hitz egitea komeni da. Horrela, Weber-ek ekintza sozial kontzeptua alor indibidualetik esfera kolektibora pasatzen du.
Bendix-en (1974) aburuz, Weber-en ikuspegiak Marx-en analisia hiru alderditan aldatzen du:
Weber-ek ukatzen du klase egoera amankomun bat asoziazio batean bilakatu daitekeenik eta erakusten du horrelako egoerak bakarrik masazko erreakzio geldoetara daramatela.
Weber-ek, Marx-en klase egoeren determinazio ekonomiko kontzeptua hedatzen du, merkatu egoera ekoizpen moduen jabegoari ala lan indarraren salmentari gehituz.
Weber ezkorra da langileen klase elkartasunari dagokionez, zeren ezberdintasun erlijioso zein etnikoek beraiengan eragina daukate.
Klaseak soilik eragile ekonomikoen kategoriak dira, zeren tesi zentrala da ez dagoela beharrezko egokitasunik klasea eta politikaren artean. Klaseek ez daukate interesik, alderdi eta sindikatuetatik kanpo. Beste autore batzuek ez diote inongo paperik ezagutzen klaseei eta pentsatzen dute etniak, generoak ala nazionaltasunak klasea baino garrantzi gehiago daukatela. Weber-ek dio alderdiek klase ezberdintasunak zeharkatzen dituztela, bereziki nazional ala erlijio printzipioetan oinarritzen direlarik. Egitura soziala oinarritzen den osagai bakoitza (klaseak, estamentuak, estatus taldeak ala alderdiak), bizi sozialaren funtsezko alderdi bati lotua dago.
Estamentu kontzeptua bizimodu batzuei ala ohoreari lotua dago, eta prestigio, familia, erlijio, etnia, nortasun, etika, kontsumo eta hezkuntza printzipioen inguruan antolatzen da. Weber-ek azpimarratzen duen lez, klaseek ez dituzte berez komunitateak osatzen, estamentuekin gertatzen ez den bezala. Estamentua, antzeko estatus egoera partekatzen duten pertsonez osatua dago, jakinik hau kontsiderazio sozialetan pribilegio baikor ala ezkorrezko xede bat dela. Bizimoduan eta beraz hezkuntzako modu formaletan oinarritu daiteke baita ere prestigio hereditario ala profesional batean.
Alderdiei dagokienez, taldeek Estatura iristeko daukaten ahalmena eta beraien ahalmena legean gauzatzen den boterea inposatzeko eta sortzeko gaitasuna bezala ulertzen ditu. Beraz, boterearen esferan mugitzen dira eta bere ekintza botere sozialera norabidetzen da. Hori dela eta, alderdi politikoen botere komunitarioa berari norabidetuta dago metodikoki finkatuta dagoen helburu batzuen arabera, bai helburu objektibo bat delarik (egitarau baten gauzapena irizpide ideal eta materialekin), bai helburu pertsonal bat denean (bere buruarentzat ohorea edota boterea).
Marx-ek ez bezala, Weber-ek ezberdintasun mota anitzak aztertzen ditu, esaterako kalifikazio batzuen monopoliotik ondorioztatzen direnak (kredentzialismoa, itxiera sozialak, erdi-lanbideak, etabar). Esplotazioaren galdera, ondasun urrien jabetzaren bidez jorratzen du eta talde etnikoei Ekonomia eta Gizartea liburuaren atal bat sagaratzen die.