Klase Posizioak eta Kontraesanak Kapitalismoan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Klase Posizio Kontraesangarriak

Ekoizpen modu kapitalistan bi egoera kontraesangarri daude. Langile klaseari hurbilena zaion egoera kontraesangarria katearen gainbegiratzaileena da. Arau inpertsonalen kudeatzaileak soilik goi mailatik datozen aginduen transmisio formalerako tresnak ditu. Kanpoko, arbitrario, pertsonal eta patroiaren aginduak ezarritako prozedura eta arauek ordezkatzen dituzte: agindu burokratikoak manu pertsonalaren ordena ordezkatzen du. Burgesiatik hurbilena dagoen kontraesan egoera zuzendariena da, horiek baitituzte ekoizpen moduak kontrolatzen, horien jabe izan gabe.

Burgesia Txikia eta Kontrola

Halaber, burgesia txikiaren eta gainontzeko klaseen artean egoera kontraesangarriak daude. Merkataritza ekoizpen arruntean ez dago esplotaziorik: sortutako balio gehigarria ekoizle burges txikiak eta bere familiak sortzen dute. Enplegatu kategoria batzuen artean lan prozesua ez dago erabat proletarizatua. Posizio horiek gutxienez kontrol maila bat daukate, bai ekoizten denaren gainean, bai ekoizten den moduaren gainean.

Wrighten Kontrol Mailak eta Klase Interesak

Kontrol kontzeptuari dagokionez, Wrightek kontrolaren lau maila bereizten ditu (osoa, partziala, gutxienekoa eta nulua) lau egoera kontraesangarri bereizteko, bat edo biren ordez: goi mailako buruzagiak (inbertsioaren gainean kontrol txiki bat daukatenak), erdi mailako buruak (inbertsioaren, ekoizpen moduen eta besteen lan indarraren gainean kontrol ez osoa daukatenak), teknokratak (ekoizpenaren eta lanaren gainean gutxieneko kontrol bat daukatenak) eta langileburuak (soilik lan indarraren gainean gutxieneko kontrol bat daukatenak). Baina, zer gertatzen da ekoizpenari zuzenki lotuak ez direnekin, hau da, etxekoandre, ikasle, jubilatu edo langabetuekin? Wrightek bere klase posizioa interes klaseen bidez definitzea proposatzen du, funtsezko interesak eta berehalako interesak bereiztuz. Funtsezko interesek harreman sozialen egitura bera galdezkatzen dute (sozialismoaren aldeko borroka); aldiz, berehalako interesek alderdi erreformista daukate (soldataren aldeko borrokak).

Langile Klasearen Definizioa Wrighten Arabera

Bestalde, Wrightentzat, langile klasea honako ezaugarriak partekatzen dituzten pertsonak bezala defini daiteke:

  • Ekoizpenaren harreman sozialen barruan langile klasearen posizioa okupatzen dute, hau da, diru kapitalaren, kapital fisikoaren eta lan indarraren gainean kontrolik ez daukaten langileak dira.
  • Langile klaseari zuzenki lotuak daude beren familia eta klase ibilbideengatik.
  • Aparatu politiko eta ideologikoetan langile klase posizioa betetzen dute, hau da, baztertutako posizio bat, bai erabakiak hartzerakoan edo horiek gauzatzerakoan, bai beren ideologia sortu eta hedatzerakoan.

Entradas relacionadas: