Klase Borroka eta Alienazio Ekonomikoa Marxen arabera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB
1) Testuak Marx eta Engelsen ideia laburbiltzen du: gizateriaren historia gizarte-klaseen arteko borrokak definitzen du, hau da, zapaltzaileen eta zapalduen arteko borrokak. Antzinatik gaur arte, borroka hori etengabea izan da, irekia edo ezkutukoa. Borroka horretako etapa bakoitzak aldaketa sozialak eragiten ditu, bai sistema aldatzen duten iraultzen bidez, bai elkarren aurka dauden bi klaseak ezabatzen dituzten gatazken bidez.
Klase Arteko Borroka eta Zapalduak
2) -Klase arteko borroka: testu honetako "klaseen arteko borrokak" kontzeptuak esan nahi du, historian zehar pertsonak taldetan banatuta egon direla: boterea dutenak eta txarto tratatu izan direnak. Talde hauek elkarren aurka borrokatu dira, batzuetan modu argian eta beste batzuetan ezkutuan. Borroka horrek aldaketa handiak eragin ditzake gizartean, hala nola sistema osoa aldatzen duten iraultzak. Baina oso arriskutsua izan daiteke eta inbolukratuta dauden guztiak zauritzea.
- Zapalduak: Testuan, "zapalduak" gizartean kontrola eta boterea duten "zapaltzaileek" azpiratzen, esplotatzen edo menderatzen dituzten gizarte-taldeak dira. Zapalduak esklaboak, plebeioak, morroiak eta baztertutako beste talde batzuk izan daitezke. Beren desabantaila egoerak etengabeko gatazkan jartzen ditu zapaltzaileekin, historian zehar hainbat modutan ager daitekeen berdintasunaren eta emantzipazioaren aldeko borrokan.
Aldeko eta Kontrako Argudioak, Hausnarketa
3) -Aldeko argudioa: testu honek defendatzen du historian zehar pertsonek berdintasunaren eta justizia sozialaren alde borrokatu dutela zapalkuntzaren aurka. Gizartea boterea dutenen eta baztertuak direnen artean banatuta egon dela gogorarazten digu. Desberdintasun horiek onartu eta aldatzeko elkartzearen garrantzia azpimarratu du. Zapalduak elkartasunean elkartzen direnean, sisteman eraldaketa esanguratsuak lor ditzaketela proposatzen du, iraultzen edo aldaketa baketsuen bidez. Laburbilduz, elkarrekin lan egiteko eskatzen digu, gizarte zuzenagoa eta zapalkuntzarik gabea eraikitzeko.
- Kontrako argudioa: Testu honek istorioa gehiegi sinplifikatzen du, zapaltzaileen eta zapalduen arteko etengabeko borrokara murrizten baitu. Egia bada ere desberdintasun sozialak eta justiziaren aldeko borrokak daudela, lankidetza eta aurrerapen partekatuko uneak ere badaude. Gainera, gizarte guztiek ez dituzte eraldaketa iraultzaileak jasaten, eta batzuetan gizarte aldaketak pixkanaka eta modu baketsuan gertatzen dira. Beraz, ikuspegi horrek historia moldatzen duten beste indar garrantzitsu batzuk alde batera uzten ditu, hala nola kultura, teknologia eta politika. Eta pertsonek indarkeriazko gatazkarik gabe aldaketa positibo baterantz elkarrekin lan egiteko duten gaitasuna gutxiezten duela ematen dit.
- Nire hausnarketa: Nik uste dut testu honek ikusarazten digula historia hainbat gizarte talderen arteko borrokez beteta dagoela, hala nola boteretsuen eta bidegabekeriak jasaten dituztenen arteko borrokez. Borroka horiek aspalditik gertatu direla erakusten digu, eta agerian edo ezkutuak izan daitezkeela. Era berean, esaten digu borroka horiek modu handietan alda dezaketela gizartea, batzuetan sistema osoa aldatzen duten iraultzekin. Baina aldiz ohartarazten digu, borroka horiek arriskutsuak izan daitezkeela eta tartean dauden guztiei min eman diezaieketela. Nire ustez, gizateriaren historiako desberdintasun eta arazoetan pentsaraztea nahi du.
Alienazio Ekonomikoa Marxen Ikuspegitik
4) Alienazio ekonomikoa: Marxentzat, gizakia bere esentzia lana egitean aurkitzen da, eta lanak giza bizitzaren oinarria dira. Lan egiteko ahalmena garrantzitsuena da eta lanak gizakia alienatzen du. Lanak egiten ditugunean, gure produktuak besteentzat bihurtzen dira, eta lanaren emaitza gehienetan langilearen propietatea bihurtzen da. Hau gizakiaren askatasunaren ukapena da, deshumanizazioa eragin dezakeena. Langileak bitartekoen jabeak direnean, lan indarra saltzen dio beste bati, gizakiaren tresna bihurtuz. Horrek bi klase sozial sortzen ditu: burgesia eta proletarioak, elkarren aurkakoak direnak.