Kirurgia Prozedurak eta Kasu Klinikoen Gida Praktikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,39 KB
Baskularra eta Zirkulazio-sistema
Paziente diabetiko bat hanka beltzituarekin ospitaleratu dute. Arteria femoral bat guztiz itxita zegoen; medikuak barruko argia handitu du baloi baten bidez. Ondoren, barize batzuk deuseztatu ditu laser bidez. Zoritxarrez, behatz txikia guztiz hilda zegoenez, hezurretik banandu eta moztu behar izan dute. Beste arteria batean odolbildu solido bat zegoen eta hura atera dute ebakidura bidez. Azkenik, hanka ixteko, injerto sintetiko bat jarri diote zauria indartzeko.
Prozedura Kirurgikoen Emaitzak
- Dilatazioa (7): Arteriaren argia handitzea.
- Destrukzioa (5): Barizeak laser bidez erretzea.
- Amputazioa (6): Behatza moztea.
- Extirpazioa (C): Tronboa ateratzea.
- Suplementua (U): Injerto sintetikoa jartzea indartzeko.
Urologia eta Giltzurrun-aparatua
Paziente batek giltzurruneko harriak ditu. Ureteroskopio bidez sartu dira eta harri handi bat zatitu dute laserrarekin. Gero, uretraren bidea estuegi zegoenez, zabaldu egin dute. Giltzurrunak funtzionatzen ez zuenez, transplante bat egitea erabaki dute: giltzurrun berria jarri diote bere leku funtzionalean. Ebakuntzan zehar, ureterraren posizioa apur bat aldatu eta berriro txertatu behar izan dute maskurian. Bukatzeko, maskuriaren barrualdea begiratu dute dena ondo zegoela ziurtatzeko.
Prozedura Kirurgikoen Emaitzak
- Fragmentazioa (F): Harria puskatzea.
- Dilatazioa (7): Uretra zabaltzea.
- Trasplantea (Y): Giltzurrun berria jartzea.
- Reimplantazioa (M): Ureterra berriro txertatzea.
- Iuspekzioa (J): Maskuria begiratzea.
Ginekologia eta Obstetrizia
Emakume bat ebakuntza-gelan dago. Lehenik, Falopioren tronpak lotu dizkiote haurdunaldia ekiditeko. Ondoren, umetokiaren barruan zegoen fetua atera behar izan dute zesarea bidez. Umetokian mioma bat zuen eta hura kendu dute. Baginan zegoen desgarro bat josi dute. Azkenik, DIU gailu bat, lekuz mugituta zegoena, bere posizio zuzenera eraman dute berriro.
Prozedura Kirurgikoen Emaitzak
- Oklusioa (L): Tronpak guztiz ixtea.
- Extrakzioa (D): Fetua ateratzea zesarea bidez.
- Eszisioa (B): Mioma kentzea.
- Reparazioa (Q): Desgarroa jostea.
- Reposizioa (S): DIUa bere lekura mugitzea.
Aurpegiko Kirurgia eta Otolaringologia (ORL)
Paziente batek arnasteko arazoak ditu. Sudurreko trenkada desbideratuta dauka eta zirujauak forma aldatu dio, baina funtzioa mantenduz. Sudurreko polipo batzuk zirela eta, horiek errotik kendu ditu. Sinusetan muki asko zegoenez, ziztada bidez xurgatu du. Belarrian, tinpanoa kaltetuta zegoenez, gailu sintetiko bat jarri du haren ordez. Azkenik, eztarrian zuen atzerriko gorputz bat (arrain-hezurra) atera du.
Prozedura Kirurgikoen Emaitzak
- Alterazioa (0): Sudurraren forma aldatzea funtzioa aldatu gabe.
- Eszisioa (B): Polipoak kentzea.
- Drenajea (9): Mukia xurgatzea.
- Sustituzioa (R): Tinpanoa ordezkatzea.
- Extirpazioa (C): Atzerriko gorputza (arrain-hezurra) ateratzea.
Kirurgia Plastikoa eta Azala
Pazienteak erredura larriak ditu. Zirujauak lehenik hildako azala eta ehun nekrosatua kendu ditu. Ondoren, izterretik azal zati bat atera du eta bizkarraldera mugitu du, pedikulo baskularrari eutsiz. Bularrean inplante bat jarri diote bolumena emateko. Aurpegian zuen orbain zahar bat berrikusi eta zuzendu dute. Azkenik, liposukzio bidez, gantz-ehuna xurgatu dute indarrez.
Prozedura Kirurgikoen Emaitzak
- Eszisioa (B): Hildako ehuna kentzea.
- Transferentzia (X): Azala lekuz aldatzea konektatuta mantenduz.
- Suplementua (U): Inplantea edo materiala jartzea indartzeko.
- Reparazioa (Q): Orbaina zuzentzea.
- Extrakzioa (D): Liposukzioa edo gantza indarrez ateratzea.