Kirolaren Soziologia: Bourdieu eta Indarkeriaren Azterketa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB
1. Kirol praktiken eskaera: P. Bourdieu-ren planteamendu teorikoa
Bourdieu-ren ustez, pertsonek gorputzarekiko duten erlazioaren arabera praktika bate edo beste egiteko joera dute. Horregatik, bi erlazio bereizten ditu:
- Erlazio instrumentala: Honetan ez da osasuna biltzen, eta nolabait esateko, gorputza matxakatu egiten da. Bourdieu-k behe mailakoekin lotzen du (hauek arriskutsutzat jotzen diren praktikak egiteko joera gehiago dute).
- Gorputza helburutzat izatea: Honetan osasuna da helburu, eta matxake gutxirekin hau zaintzea bilatzen da. Gehienbat, goi mailakoekin lotzen da (adibidez, golfa).
Horrez gain, kirol praktikari esanahi edo funtzio ezberdinak ematen zaizkio, hau da, somatzen diren onuren arabera funtzio bat hartzen dute, eta hau praktika bate edo beste bat egitea aukeratzeko arrazoia izan liteke. Onurei dagokienez, bi mota bereizten dira:
- Barne onurak (errealak eta irudimenezkoak): Gorputzarentzako onurekin lotzen da, eta hori helburutzat izanik egiten dugu praktika zehatz bat. Adibidez, espezialista batek igeriketa kirolik osoena dela esaten badigu, guk hori sinetsi eta praktikara eramango dugu.
- Gizarte onurak (bereizteko praktikak): Praktika bat klase sozial batekin (estereotipoak) lotzea da, hau da, praktika hori egiteak klase bat beste batetik ezberdintzen duela esan nahi du. Adibidez, golfa eta petanka.
Beraz, laburbilduz, esan daiteke kirol praktikaren eskaera gorputzarekiko dugun erlazioak eta lortu nahi diren onurek baldintzatzen dutela.
2. Biolentziaren teoria soziologikoa: Leicester taldea (Soziologia Figuratiboa)
Leicester taldearen parte dugu Dunning, eta honen lana lau dimentsiotan oinarritzen da:
- Fenomenoaren sorrera historiko-soziala: Lan honen arazo nagusia bi oinarri dituela da: alde batetik, Elias-en lanean oinarritzen da, eta beste alde batetik, oinarri historiko-soziala du. Gainera, futboleko indarkeriari buruz ari da, eta honek asko mugatzen du lana.
- Aldagai soziodemografikoak, soziokulturalak eta lanbidea: Aurretik indarkeria maila sozialarekin lotu izan da, baina orain zaila da gazteen maila sozialaren bereizketa egitea.
- Komunikabideen portaera: 50. hamarkadan aldizkarietan gero eta gehiago agertzen hasi ziren kiroleko biolentzia kasuak. Honen helburua hau gutxitzea izan zen, baina justu kontrako eragina ekarri zuen, aldizkarien salmenta igoz. Ondorioz, partiduetara borroka gustuko zuten pertsona gehiago joaten hasi ziren, jarraitzaile baketsuen kopurua jaitsiz. Hala ere, egunkarien eragina ez zen guztiz negatiboa izan, arazo honetan agente publikoen esku-hartze handiagoa lortu baitzen.
- Arlo politikoan hartutako erabakiak: Egoera ikusita, ekimen ofizialak hartu ziren, baina hala ere, zelai barruan indarkeria gutxitu zen arren, kanpoan handitu egin zen.
Leicester taldean beste parte-hartzaile bat dugu Suttles, honen ekarpenik aipagarriena segmentazio ordenatua zelarik. Honen arabera, talde edo komunitateak ezaugarri bereko (maila soziala, adina eta sexua) pertsonez osatuta daude, kaleko bandak osatzen dituztelarik. Hala ere, komunitate hauen artean banaketak gertatzen dira batzuetan; honela, auzo batean oposizio edo gatazka garaian aukera asko eman daitezke, adibidez, Harrison-en sekuentzian oinarrituz: "Lagun baten laguna nire laguna da, etsai baten etsaia nire laguna da…"