Kirolak, Nutrizioa eta Lehen Laguntzak: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,62 KB

Ezohiko Jolas eta Kirolak

Indarra, nortasuna, moda eta publizitatearen eraginez oso zabalduak diren jolas eta kirolak dira. Hauek ezagutzeak gure aisialdirako tresna berriak eskainiko dizkigu.

Adibideak:

  • Toalla jokoa
  • Lacrosse
  • Hanka-paloak
  • Jausgailua
  • Boomerangak eta Indiaka (Indiaka Hego Amerikan jokatzen zen)
  • Diskoa (Frisbee)
  • Malabarrak
  • Badmintona (Indian jokatzen zen)
  • Baloi erraldoiak

Talde Kirolen Antzekotasuna

Antzinako zibilizazioetako borroka eta pilota jokoetan aurki ditzakegu haien aztarnak. Aitzindariak Erromatar garaiko "Harpastum" eta Erdi Aroko "Soule" izan ziren.

Fase Bakoitzeko Printzipioak

Erasoan:

  • Puntua lortu
  • Aurrera egin
  • Baloiaren jabetza eutsi

Defentsan:

  • Punturik ez hartu
  • Besteen erasoa moztu
  • Baloia berreskuratu

Kirol-Teknika eta Taktika

Kirol-teknika: Kirol bakoitzak eraginkortasun handiena duten mugimendu egokienak ditu.

Taktika: Norberak edo taldeak jokoan bertan egiten ditugun ekintzak dira.

Behar Berezia Dutenekin Jolasten

Juan Carlos Sola

Desgaitasun Motak

  • Zentzumenezko desgaitasunak: entzumenezkoa, ikusmenezkoa.
  • Fisikoak edo motoreak: anputazioak (hanka gabeak), garuneko lesioak (paraplegia, tetraplegia), nerbio-sistema zentraleko lesioak (garun-paralisia, lesio neurologikoak).
  • Burukoak edo psikikoak: adimen atzerapena, gaixotasun psikikoak.
  • Giza jokaerarekin lotutakoak: jokaera arazoak, giza harremanetarako arazoak.

Jarduera Fisiko eta Kirol Egokituen Adibideak

  1. Gorrak: atletismoa, saskibaloia.
  2. Itsuak: goalball edo txintxarri-jokoa, borrokak, eskia, mendizaletasuna.
  3. Hanka bakarrekoak: atletismoa, igeriketa, eskia.
  4. Beso gabekoak: atletismoa.
  5. Garun-paralisia eta tetraplegiak: Boccia edo petanka, Slaloma, gurpil-aulkiko lasterketak.
  6. Orokorrak: txirrindularitza, petanka, judoa, igeriketa, futbola.

Nutrizioa

Zelula anitzeko organismoetan gertatzen den prozesua da nutrizioa.

Nutrizio Prozesuaren Faseak

  1. Harrapaketa: Elikagaiak hartzea.
  2. Digestioa: Janarien eraldaketa prozesua.
  3. Xurgapena: Molekula organiko sinpleak eta inorganikoak hesteetako mugak zeharkatzen dituzte, odol eta linfa zirkulazio-sistemara pasatuz.
  4. Defekazioa: Digeritu gabeko janariak, xurgatu gabekoak, bakterioak eta askatutako mukia uzkitik kanporatzen dira.
  5. Zeluletarainoko garraioa: Odolak zein linfak hesteetan hartutako nutrienteak (albeoloetan jasotako O2-arekin batera) gorputzeko zelula guztietara garraiatzen ditu.
  6. Metabolismoa: Zelulen barnealdean, nutrienteek metabolismo izenaz ezagutzen diren erreakzio kimikoen multzo zabal eta konplexuen bidez eraldaketa batzuk pairatzen dituzte.
  7. Katabolismoa: Substantzia toxikoak iraitz-aparaturaino garraiatzen dira.
  8. Iraizpena: Sortutako substantzia toxikoen kanporaketa izerdi eta gernuaren bidez.

Dieta Mota Batzuk

OMEren arabera:

  • Proteinaren ehunekoa: %15-20 (Mediterraneoko dietan: %10)
  • Lipidoen edo gantzen ehunekoa: %25-30 (Mediterraneoko dietan: %30)
  • Gluzidoen edo karbohidratoen ehunekoa: %55-60 (Mediterraneoko dietan: %60)

Nutrienteak

  • Makronutrienteak:
    • Karbohidratoak (Sinpleak, konplexuak, zuntzak)
    • Gantzak (Saturatuak, asegabeak)
    • Proteinaren ehunekoa
  • Mikronutrienteak:
    • Bitaminak (Liposolubleak: A, D, E, K; Hidrosolubleak: B, C)
    • Mineralak (Makromineralak, Mikromineralak)
  • Besteak: Ura, fitokimikoak.

Lehen Laguntzak

Sorospen Katea

  1. Istripua ikusten duena
  2. 112 koordinazio zentroa
  3. Bertan ematen den laguntza
  4. Ospitalera eraman eta laguntza medikoa

Helburuak

  • Zauritutakoaren egoera ez larriagotzea.
  • Bizi-konstanteak mantentzen laguntzea.
  • Baldintza onenetan ospitalera eramatea.

Bizitza Bat Salbatzeko Pausoak

  • Ebaluazioa (EBAL)
  • Konortea egiaztatu
  • Arnasketa egiaztatu

Entradas relacionadas: