Kirola eta Inklusioa: Helburuak eta Onurak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB
Inklusioa
Ingurune normalizatu batean desgaitasuna duten pertsonak aritzeko aukera ematea da. Eskolek, kirol-sistemek edo txapelketa-sistemek gizartearen aniztasunari erantzuten diote. Inklusio hau hiru esparrutan ematen da:
Gorputz-hezkuntzan
Benetako inklusioa gerta dadin, ikasle guztiek beren gaitasunen araberako hezkuntza-helburuak izan behar dituzte. Horretarako, hainbat neurri har daitezke:
- Irakasleak sentsibilizatu eta formatu.
- Zentroen antolaketa aldatu.
- Ikasle/irakasle ratioa egokitu.
- Curriculum diseinua malgutu.
- Arkitektura-oztopoak kendu.
- Familien parte-hartzea sustatu.
Kirol Inklusioa Aisialdi Eremuetan
Erakundeen ardura da herritarrak aisialdian modu aktiboan aritzea. Horretarako, aukera asko eskaini beharko dituzte, nork bere aisialdia antolatzeko. Desgaitasuna duten pertsonak talde heterogeneoa dira, eta era askotako jarduera fisikoak eskaini beharko dira, desgaitasun-maila eta motaren araberakoak.
Kirol Inklusioa Goi-mailako Kiroletan
80ko hamarkadan herrialde anglosaxoietan desgaitasuna duten kirolarien inklusioa aztertzen hasi ziren. Federazioek (desgaitasuna duten pertsonen federazioek eta ez dutenek) akordioak sinatzeari ekin zioten. Gaur egun goi-mailako kirol egokituarekin lotutako erakunde eta txapelketa asko daude.
Helburuak
- Hobetzeko nahia sustatzea.
- Autokonfiantza sendotzea.
- Aisialdia modu osasungarrian erabiltzea.
- Jarduera fisikoaren bidez integrazioa lortzea.
- Pertzepzio- eta mugimen-gaitasunak hobetzea.
- Abilezia motorrak eskuratzea eta hobetzea.
- Aukerako gaitasunak eta koordinazio-gaitasunak eskuratzea.
- Banakako tratamendu fisikoaren etapan lortutako gorputz-funtzioak mantentzea eta hobetzea.
- Mugimen-, zentzumen- eta adimen-funtzioak hobetzea.
- Hazkuntza orekatua sustatzea, deformazioak eta gorputz-jarrera txarrak hartzeko ohiturak saihestuz.
Onurak
- Maila fisiko-fisiologikoa hobetzen du: Jarduera fisikoa eginez, egokitzapenak gertatzen dira organismoan, nekea beranduago agertzen da.
- Maila motorra hobetzen du: Gorputz-jarrerako arazoak eta koordinazio- eta oreka-arazoak hobetzen dira, nork bere adinari dagokion erritmoa duelarik.
- Maila psikiko-psikologikoa hobetzen du: Ondo sentitzen dira, jende gehiagorekin izaten dituzte harremanak, asmo berriak gauzatu nahi dituzte, aire zabalean eta naturan jarduerak egiten dituzte.
- Maila afektiboa hobetzen du: Autoestimua hobetzen da.
Boleibol
Bi modalitate nagusi daude:
- Zutik egiten dena: Ia ez du ezberdintasunik boleibol arruntarekin. Parte-hartzaileen sailkapen medikoaren baturak 26 izan behar du. Ez da oso ezaguna.
- Boleibol eseria: Parte-hartzaileen sailkapen medikorik ez dago, baina parte hartzeko desgaitasun-maila minimo bat izan behar da. Arauak, zelaia, sarea... egokituak dira. Hau da guk ikusiko dugun modalitatea.
Ezaugarriak (Boleibol eseria)
- Ezaugarri nagusia mugikortasuna da: gluteoak lurrarekin kontaktuan egon behar dira, bereziki baloia kolpatzeko unean.
- Espazioa gutxitzen dela da beste ezaugarri nagusia.
- Sarearen altuera txikiagoa da.
Perfila (Boleibol eseria)
Boleibol eseria desgaitasun fisikoa duten kirolariei zuzendua dago. Hala ere, azken urteetan bestelako desgaitasunak (psikikoak) dituzten kirolariak ere txertatu izan dira txapelketa batzuetan.
Gehienetan anputazioak. (Hipertonia, ataxia, atetosia...)
Kategoriak (Boleibol eseria)
- VS1: Boleibolean jolasteko funtzio garrantzitsuei eragiten dieten desgaitasunak.
- VS2: Boleibol eserian jolasteko asko eragiten ez duten desgaitasunak.
Goalball
Ez da egokitutako kirola. Itsuek espezifikoki sortutako txandakako kirola da. Talde bat erasoan dagoenean, bestea defentsan. Entzumenaren garrantzia aipagarria da.
6 vs 6 jokatzen da.
Perfila (Goalball)
Itsuek edo ikusmen-desgaitasuna dutenek jokatzen dute.
Joko Paralinpikoetan, baldintza hauetako bat bete behar da parte hartu ahal izateko:
- Ikusmenaren %10 baino gutxiago izatea.
- Ikus-eremua 20º baino gutxiago izatea.
Atletismoa
Atletismo egokitua desgaitasun mota askotara egokitzen den kirola da.
Atletismoaren modalitateak oso anitzak dira, eta gehienak egokitu daitezke.
Joko Paralinpikoetan egiten den kirol ezagunenetakoa da.
Perfila (Atletismo egokitua)
T-track (pista) edo F (zelaia) kategorietan bereizten da. Parte-hartzaileak duen desgaitasunaren sailkapenaren arabera, zenbaki bat ematen zaio. Orduan letra eta zenbakia konbinatzen dira (adibidez, T12, F46).