Kirol-lesio ohikoak eta lehen laguntzak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,27 KB
Lesiorik ohikoenak
1) Lokailu zaurituak ("esginzeak")
Lokailu zaurituak lokailu baten neurri bateko edo erabateko haustura dira, normalean lokailua luzatu izanaren ondorioz. Lesioaren larritasuna gutxieneko lesiotik (I. maila) lokailuaren erabateko hausturaraino (III. maila) heltzen da.
Lokailu zaurituak gertatuenean, lehenengo pausoa ariketa etetea eta hotza jartzea da.
Geroago, lesionatuta dagoen ingurua lotu eta altxatu, eta medikuarengana jo.
2) Gihar distentsioak
Gihar distentsioa gihar baten luzatze edo haustura da. Intentsitatearen eta etendako zuntz kopuruaren arabera bereiz ditzakegu: lehen mailakoak (zuntz batzuk eten), bigarren mailakoak (giharren zati bat etenda) eta hirugarren mailakoak (giharra erabat etenda).
Horrelakoetan, ahal bada konpresio-lotura ez itsaskor bat erabiliko dugu, eta horren gainean hotza jarri. Gero medikuarengana joko dugu.
3) Tendinitisa
Tendinitisa tendoi baten hantura da (gero eta gehiago ikusten da jokalari gazteengan).
Normalean tendinitisa modu akutuan ager daiteke.
Tendinitisaren agerpena bat-batekoa bada, partida edo entrenamendua utzi, hotza jarri eta medikuarengana joan.
4) Hausturak (hezur hausturak)
Hezur bat neurri batean edo erabat apurtzeari deitzen zaio haustura. Kasu gehienetan bat-batean gertatzen dira, zuzeneko edo zeharkako traumatismo baten eraginez, eta zaila da oso prebenitzea.
2) Oinarrizko lehen laguntzak
1) Hotza jartzea
Hotz-paketeak larruazalaren gainean jarri behar dira zuzenean. Gel hotzezko paketeak ez dira zuzenean larruazalaren gainean jarri behar, izan ere izotz poltsak berak baino tenperatura baxuagoak hartzen dituzte.
Segi daitekeen protokoloetako bat hau da: izotz-poltsa jarri egin den lesioaren puntuan 20 minutuz, eta egunean zehar errepikatu orduan edo ordu eta erdian behin. Lesioaren larritasunaren arabera, hotza jar daiteke ordubetez eta 72 ordu bitartean.
2) Konpresioa eta lotzea
Kasu gehienetan, berehalako konpresioa oso lagungarria izaten da hotzarekin eta altxatzearekin batera. Hemorragia murrizten du eta hematoma ez da hain handia izango.
3) Altxatzea
Hotzarekin eta konpresioarekin batera, barne hemorragia murrizten du. Lesionatutako gunea bihotzaren mailatik gora altxatuz gero, hemorragia txikiagoa izango da eta zain-itzulera errazagoa, are gehiago hantura arinduz.
4) Atsedena
Atsedena oso beharrezkoa da gihar-hezurretako lesioetan. Lesio bat garaia baino lehen mugituz gero, hemorragia areagotzea eta errekuperazio-epea luzatzea besterik ez dugu lortuko.
Oinarrizko motrizitate-trebetasunen sailkapena
Oinarrizko motrizitate trebetasunak honela sailka daitezke:
- Leku-aldatzeko motrizitate trebetasunak (ibiltzea, korrika egitea, jauzi egitea, etab.)
- Leku-aldatzekoak ez diren motrizitate trebetasunak (biraketak, oreka, balantza, etab.)
- Jaurtitzeko motrizitate trebetasunak (jaurtitzea, kolpea jotzea, hartzea, etab.)
Haurtzaroan zehar, gorputzaren proportzioak, indarra eta hazkundearen lastertasuna antzekoak dira neska eta mutilen artean. Nerabezarotik aurrera, aldaketa hormonalen eraginez sexuen arteko bereizte funtzionala agertzen da; honek guztiak eragina izango du ariketa fisikoan eta kirolaren praktikan.
Egiaztapen batzuk
Egiaztatu da:
- Ume txikien bolumen sistolikoa helduenena baino txikiagoa dela, eta neskena mutilenena baino ezberdina izan daiteke. Bolumen sistoliko txikiago honen ondorioz, maiztasun kardiakoa handiagoa izango da gastu kardiakoa berdintzeko.
- Termorregulazioa oso faktore garrantzitsua da. Umeen termorregulazioak helduenaren aldean eraginkortasun txikiagoa du.
- Umeen gorputz azalera helduenaren alderantziz txikiagoa da eta, beraz, izerditzeko gaitasuna txikiagoa da. Hori dela eta, umeek eraginkortasun txikiagoa dute oinez edo korrika ibiltzeko.