Kirol Kultura, Segmentazio Soziala eta Eskaintza Desberdinak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Kirol Kulturaren Erabilera eta Balio Berriak

Lehen, kirol praktika bereizketa praktikaren puntu oso argia izan zen, baina gaur egun hori aldatu egin da. Kirol praktika gaur egun ireki eta populizatu egin da. Hau da, gaur egun gizarte klase guztiek edo pertsona guztiek edozein kirol praktikatzeko aukera daukate, administrazio publikoei eta enpresa pribatuei esker; hauek bereizketa hau apurtu dute. Hala ere, oraindik gutxi batzuk geratzen dira oso elitistak direnak.

Une batean gaude non jende askok kirola praktikatzen duen lehiatu gabe, eta, era berean, kirol lehia espektazio eta espektakulu kota gehien lortzen ari den unean gaude. Praktika sozialari dagokionez, haustura garrantzitsua sortzen ari da:

  • Modu osasuntsu batean kirola praktikatzen dutenak.
  • Irabaziak eta hobekuntza bilatzen dituztenak.

Balio aldaketa hau bultzatzen duten fenomeno sozialak hauek dira:

  • Emakumezkoen protagonismoa.
  • Populazioaren zahartzea herrialde garatuetan.
  • Garapen ekonomikoen mugen kontzientziazioa.

Fenomeno hauek egiten dutena da, beste fenomeno berri batzuk sartzea: abentura, autokonplazentzia eta estetika korporala.

Kirol Eskaintza Komertziala eta Kirol Kluba

Kirol eskaintza komertziala lanarekin, irabaziekin eta merkatuarekin lotuta dago.

Kirol Eskaintza Komertziala

Honen helburu nagusia dirua irabaztea da. Irabazi hauek sostengu gisa erabiltzen dira, baina gero irabazi guztiak jabearentzat joango dira. Eskaintza komertzialaren arrakasta handienak ikusgarriak dira, eskaria zehaztasun handiz asetzen denean.

Kirol Kluba

Kirol kluben idealak solidaritatea, borondatea eta elkartasuna dira. Lortzen diren irabaziak klubaren helburuetarako dira, adibidez, antolakuntza hobetzeko edo azpiegiturak hobetzeko.

Segmentazio Ordenatua (Suttles)

Talde hauek logika osoz antolatzen dira. Talde hauek sortzerakoan ematen diren barne aldagai garrantzitsuenak hauek dira:

  • Adina
  • Sexu bereizketa
  • Lurraldearekiko identifikazioa

Horren ondorioz, talde desberdin independenteak sortzen dira. Hala ere, talde desberdin hauek une zehatz batean arazo bat dagoenean batu egiten dira.

Suttles-en arabera, taldeak edo azpitaldeak sortzeko oinarria harremanen definizioa da:

“Lagun baten laguna, gure laguna da. Etsai baten etsaia, gure laguna da. Etsai baten laguna, gure etsaia da. Eta lagun baten etsaia, gure etsaia da.”

Auzo handi bateko taldeak (segmentuak) independenteak izan arren (beren barne aldagaien ondorioz), une zehatz batean elkartu egiten dira egoera zehatz bati aurre egiteko.

Entradas relacionadas: