Kirol Gaitasunak eta Badmintona: Gida Osoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB

Oinarrizko Gaitasun Fisikoak eta Mugimenezko Kualitateak

  • Oinarrizko Gaitasun Fisikoak: erresistentzia, indarra, abiadura, malgutasuna.
  • Mugimenezko Kualitateak: koordinazioa, bizkortasuna, oreka, erritmoa.

Indarra: Definizioa eta Motak

Indarra pisu bati edo erresistentzia bati aurre egiteko edo hura gainditzeko gaitasuna da.

Indar Motak:

  • Indar Maximoa: Gainditu beharreko erresistentzia edo pisua oso handia denean, egin daitekeenaren maximora iristen da.
  • Indar Lehergarria: Ahalik eta indar gehiena oso denbora laburrean egiteko gaitasuna.
  • Erresistentzia Indarra: Giharra askotan uzkurtzeko gaitasuna.

Indarra Lantzeko Metodoak

  • Norbere Pisua Erabiliz: Ariketa sinpleak gorputzaren pisua erabiliz.
  • Bikotearen Karga Erabiliz: Laguna bultzatu, erakarri, garraiatu, lagunarekin borrokatu... indar mota desberdinak landu ditzakegu.
  • Pisu edo Karga Txikien Bitartez: Tresna sinpleak, hala nola gomak edo baloi medizinala. Tresnaren arabera indar mota bat eta beste landu daiteke.
  • Salto Anitzak: Pisua erabiliz egiten den ariketa mota, zangoak indartzeko.
  • Zirkuituak: Sei ariketa, estazio edo txoko deritze. Txokoz txoko lana txandakatuz, zirkuituari hainbat bira emango dizkiogu. Erresistentzia indarra lantzeko aproposa da. Adibidez: besoak, hankak, besoak, hankak, besoak, erdikoa.

Badmintona: Historia, Arauak eta Teknikak

Badmintona, jatorrian Poona izeneko joko bat zen, Indiakoa. 1873. urtean sortu zen. Arratsalde batean, ofizial ingelesen talde bat Badminton House Jauregian zegoen. Euria ari zuenez, ezin izan ziren kanpora atera eta bururatu omen zitzaien erraketekin eta luma batzuk iltzatuta zituen xanpain kortxo batekin jokatzea. Bartzelonako Joko Olimpikoetan izan zen lehen aldiz kirol olinpikoa.

Badmintonaren Osagaiak

  • Hegalaria: Naturala edo sintetikoa (plastikozkoa). Plastikozkoak entrenamenduetan eta gorputz hezkuntzako klaseetan erabiltzen dira (gehiago irauten dute). Hegalarien abiaduraren arabera kolore desberdinak ipintzen dira kortxoan:
    • Urdina: Abiadura gutxi.
    • Berdea: Abiadura ertaina.
    • Gorria: Abiadura handia.
  • Erraketa: Metalezkoa edo karbonozkoa. Karbonozkoa arinagoa da, beraz abiadura gehiagorekin erabil daiteke jokoan.

Badmintonaren Arauak

  • Sakea: Gerriaren azpitik egin behar da; gerritik gora eginez gero, sake-falta izango da. Erraketaren burua ezin da egon gerritik gora sakea egiteko unean. Sakeak gurutzatuak izango dira.
  • Jokoan: Puntua galtzen da aurkariak bidalitako hegalaria norbere zelaia ukitzen badu, berak jo baino lehen. Era berean, puntua galtzen du jokalari batek hegalaria aurkariaren jokalekutik kanpora botatzen badu. Banakako jokalari batek banakakoentzako esparrura botako du hegalaria, eta binakako partida batean, aurkariaren esparru osoa erabili ahal izango du.
  • Puntuazioa: 21 puntuko setetatik onena izan behar da. Beste taldea baino bi puntu gehiago eginez irabazten da. 29 puntuko berdinketara iritsiz gero, 30. puntua lortzen duenak irabaziko du.

Alderdi Tekniko-Taktikoak

Joko luzea (atzekaldera bidali) zein joko motza (aurrekaldera bidali) bereizten dira.

  • Dejada: Pistaren atzekaldetik egiten den kolpea.
  • Errematea: Eraso-kolpea, edozein lekutatik.
  • Drive: Altuera ertainean egiten den eraso-kolpea, lurrarekiko paralelo.
  • Lob: Behetik gora pistaren aurrekaldetik egiten den kolpea, pilotaren ibilbidea altua izanik.

Entradas relacionadas: