Kimikaren Oinarriak: Elementuak, Sistema Periodikoa eta Loturak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,42 KB
Oinarrizko Kontzeptu Kimikoak
Elementu Kimikoak
Elementu kimikoak substantzia sinpleagotan deskonposa ezin daitezkeen substantzia puruak dira.
Sistema Periodikoa
Sistema Periodikoa 18 zutabez (taldeak) eta 7 lerro horizontalek (periodoak) osatzen dute (115 elementu aipatzen dira testuan). Propietate horiek aldatuz doaz era erregularrean sistema periodikoan zehar (protoi kopurua eta atomoen identifikazioa).
Elementuen Propietate Periodikoak
Atomo batek elektroiak hartzeko duen joera (izaera ez-metalikoa) handituz doa taldean gora egin ahala eta periodoan eskuinerantz egin ahala.
Izaera Metalikoa
Era periodikoan edo erregularrean aldatzen den beste propietateetako bat da. Metalak dira elektroiak galtzeko joera handiena duten elementuak. Hala, zenbat eta beherago eta ezkerrerago egon elementu bat sistema periodikoan, orduan eta metalikoagoa izango da.
Lotura Kimikoak
Lotura Kimikoa: Definizioa
Atomoen arteko elkarketa kanpoko geruzako elektroien bidez gauzatzen da, balentzia-elektroien bidez.
Elkarlotzen diren atomoek multzokatzeko joera dute, egonkortasun maximoko eta ondorioz energia minimoko egitura bat lortu arte. Gas noblearen egitura hartzeko joera dute: zortzikotearen erregela esaten zaio horri.
Molekulak eta Kristalak
Konposatu baten molekulak konposatuaren propietateak dituzten haren zatirik txikienak dira, eta atomoen kopuru mugatu batez daude osaturik. Atomoak ez dira beti molekula definituak eratuz multzokatzen.
Lotura Ionikoa
Lotura ionikoa metal baten atomoak ez-metal baten atomo bati elektroiak ematen dizkionean ezartzen da.
Kristal Ionikoak
Metal baten eta ez-metal baten ioien arteko elkarketatik sortzen da. Ioiek sare ionikoaren korapiloak betetzen dituzte.
Lotura Kobalentea
Lotura kobalentea elementu ez-metalikoen atomoen artean balentzia-elektroiak elkarbanatzetik sortzen da (adibidez, likido eta gas guztiak).
Substantzia Molekularrak eta Kristal Kobalenteak
- Substantzia Molekularrak: Molekulaz daude osaturik, eta molekula horren atomoen artean lotura kobalenteak ezartzen dira. Solido batzuk kristal kobalente molekular modura agertzen dira, eta hauen molekulek nolabaiteko banakotasunari eusten diote.
- Kristal Kobalente Erraldoiak: Molekula erraldoiak dira, kristala bezain handiak. Molekula honetan atomoak besterik ezin da bereizi.
Lotura Metalikoa
Elementu metalikoetan, balentzia-elektroiak era askean higitzen dira eta hodei elektroniko moduko bat eratzen dute elektroi kopuru handi batekin. Hodei elektroniko honek atomo guztiak inguratzen ditu.
Kristal Metalikoak eta Aleazioak
Kristal metalikoen egitura ohikoenak:
- Hexagonal trinkoa (Adib.: Zn, Ti)
- Kubiko trinkoa, aurpegietan erdiratua (Adib.: Cu, Ni)
- Kubikoa, gorputzean erdiratua (Adib.: Li, Fe)
Aleazioak: Aleazio bat sare metaliko batean antolatutako hainbat elementuren disoluzio solido bat da. Elementuetako bat gutxienez metala da (Adib.: Urrea eta zilarra / Urrea eta kobrea).
Kontzeptu Kuantitatiboak
Avogadroren Zenbakia
Avogadroren zenbakia: 6,02 x 1023.
Masa Molekularra
Masa molekularra molekula baten masa da, eta atomoen masen batura eginez kalkulatzen da (adibidez, 110 atomo dira).