Kaudimen Finantzarioaren Analisia: Ratioak eta Gomendioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,4 KB

MF = AK - PK // MF = (OG + Pek) - Aek // Analisia:

  • A) MF < 0: Negetiboa da. OG eta Pek ez dira nahikoa Aek finantzatzeko, PK-ran jo behar dute. Epe laburrean ez daukagu AK nahikorik epe laburreko zorrak kitatzeko. Ordainketa etendura gertatzeko arrisku bizia dago. Enpresak zorrak birnegoziatu beharko lituzke ordainketa ahalmena berreskuratu arte.
  • B) MF > 0: Egoera ideala da, egonkortasun finantzario onean dago enpresa. OG eta Pek, Aek finantzatzen dute eta AK-ren zatia. AK-rekin epe laburreko zor guztiak kitatu ahal izango ditu eta oraindik marjina operatiboa izango du. Baina MF oso altua denez, analisia ratio finantziarioekin osatuko dugu.

Altxortegia

Formula: (Zordun komertziala + Epe laburreko finantza-inbertsioak) + Eskudirua / PK => > 1

Ratio honek enpresak berehalako ordainketak (epe laburreko zorrak kitatzeko) egiteko duen ahalmena neurtzen du.

  • A) Gehiegizko: Balioa 1 baino askoz handiagoa denez, gehiegizko likidezia dago. Errentagarritasun txikiko aktibo likidoak ditu (adibidez, eskudirua 100.000$). Errentagarritasun handiagoko inbertsioak egitea komeni da.
  • B) Ondo: Balioa 1 baino handiagoa da. Enpresak berehalako ordainketak egiteko ahalmena dauka, ordainketa-etendurarik gabe. Epe laburreko baliabideekin epe laburreko zorrak kitatu daitezke.
  • C) Gutxiegizko: Balioa (adibidez, 0,32) batetik oso urrun dago. Enpresak epe laburrean likidezia arazoak izango ditu. Ordainketa etendura gertatzeko arrisku handia dago.

Likidezia

Formula: AK / PK => > 1 (1,5-1,8)

Ratio honek altxortegiaren likidezia egoera adierazten du, baina ez altxortegi-ratioak bezain berehalako egoerarako. MF edo epe laburreko kaudimen-ratioa esaten zaio.

  • A) Gehiegizko: Ratioaren balioa oso altua da. Enpresak arazorik gabe ordainduko ditu epe laburreko zorrak. Gehiegizko kaudimena dauka.
  • B) Ondo: Balioa 1 baino handiagoa da, eta balio gomendagarrien tartean dago. Epe laburreko baliabideekin epe laburreko zorrak kitatu daitezke. Epe laburrean kaudimena bermatzen da.
  • C) Gutxiegizko: Enpresa ordainketa etendura arriskura hurbiltzen da. Bere AK-rekin ez dauka nahikoa epe laburreko zorrak kitatzeko. Epe laburrean kaudimen arazoak izango ditu.

Bermea

Formula: Aktibo osoa / (Pek + PK) => > 1 (1,7-2)

Ratio honek enpresak duen guztizko ahalmena zorrei aurre egiteko neurtzen du. Epe luzeko kaudimen ratioa ere esaten zaio.

  • A) Gehiegizko: Ratio honek epe luzeko kaudimena bermatzen du. Balioa oso altua da. Gehiegizko kaudimena dauka, emankorrak ez diren aktiboak izateko arriskua dago. Soluzioa: errentagarriagoak diren aktiboetan inbertitu.
  • B) Ondo: Balioa 1 baino handiagoa da. Enpresak epe luzean ez du arazorik zorrak ordaintzeko. Ez du ageriko porrot arriskurik.
  • C) Gutxiegizko: Balioa 1etik beherakoa da. Enpresak ageriko porrot arriskua du. Epe luzean kaudimen arazoak izango ditu.

Finantza Autonomia

Formula: OG / (Pek + PK) => (0,8-1,5)

Ratio honek kanpo finantzaketekiko duen autonomia-maila neurtzen du.

  • A) Gehiegizko: Ratioaren balioa oso altua da. Finantza autonomia handia dauka, zorpetzearekiko menpekotasun txikia.
  • B) Ondo: Baliabide propioekin finantzatzen da nagusiki. Finantza autonomia ona du. Behar duenean inbertsioak egiteko zorpetzera baimentzen dio.
  • C) Gutxiegizko: Ratioaren balioa baxua da. Kanpo finantzarekiko menpekotasun apur bat du. Ez du finantza autonomia handia. Inbertsioak egiteko nagusiki zorpetzera jotzen du.

Zorpetze Osoa

Formula: (Pek + PK) / OG => < 1 (0,5-1)

Ratio honek OG eta zorren arteko erlazioa neurtzen du.

  • A) Gehiegizko: Ratioaren balioa oso baxua da. Baliabide propioak gehiago erabiltzen ditu kanpo finantzaketa baino. Zorpetze maila oso baxua dauka.
  • B) Ondo: Balioa gomendagarria da. Baliabide propioekin finantzatzen da nagusiki. Zorpetze maila egokia du.
  • C) Gutxiegizko: Zorpetze maila handia du. Zorpetzea jaitsi beharko luke eta baliabide propioetara jo.

Ibilgetasuna

Formula: Aek / (OG + Pek) => < 1

  • A) Ratioa >= 1: Aek ez dago behar bezala finantzatuta. Aek-ren zati bat pasibo korrontearekin finantzatuta dago (MF < 0).
  • B) Ratioa < 1: Aek modu egokian finantzatuta dago, epe luzeko baliabideekin (MF > 0).

Ondorioak

  • Egoera A: Epe laburrean enpresak arazoak izango ditu zorrak kitatzeko, likidezia arazoak baititu. Soluzioa: epe laburreko zorra birnegoziatu, zorren epea luzatu eta diruzaintzaren plangintza luzatu. Zorpetze maila baxua denez, baliabide propioekin baliatuta, horrek beharrezkoa denean zorpetzera baimenduko dio.
  • Egoera B: Enpresak oreka finantzario egokia du. Epe luzeko baliabideek Aek finantzatzen dute. Epe laburrean likidezia maila egokia du eta kaudimena bermatuta dauka. Epe luzean egoera ona da, ez du arazorik izango zorrak kitatzeko.

Entradas relacionadas: