Karruskapenaren Zinetika eta Materialen Estaldura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,1 KB

Karruskapena: material jakin baten oxidazioa hezetasuneko ingurunean Edo beste sustantzia erasokorren aurrean ematen denean karruskapena ematen da. (Zuloak atera)

Materialak jasaten dituzten karruskapeneko fenómeno gehienak erreakzio elektrokimikoen bitartez gauzatzen dira.

Karruskapenaren zinetika: karruskapeneko sistemak ez orekako sistemak dira, eta honela potentzial termodinamikoek ez dute karruskapeneko erreakzioen abiaduraz informaziorik ematen.

Karruskapen motak:

Karruskapen uniformea: erreakzio elektromekanikoa uniformeki ematen da. Kontrolatzeko babes katodikoaren bitartez.

Karruskapen galbanikoa: bi material kontaktuan jartzen direnean ematen da. Katodikoa eta anodikoaren arteko erlazioa. Egoera oso arriskutsua emango zen zonalde katodikoa oso handia denean zonalde anodikoarekiko.

Pikadura bidezko karruskapena: oso lokalizatua eta detektatzeko (ikusteko) zaila da. Zulo txikiak karruskapenaren produktuekin estalita geratzen baitira (zuloak sortzea, txikiak). Karruskapen mota honek bapatean espero es diren akatsak sortzen dira.

Arteka bidezko karruskapena: lokalizatua den karruskapen mota bat da, zeinak arteka eta babespeko azaleretan ematen den, bertan isolaturiko disoluzioak existitu daitezkeelako. Non irekidurak jariakina barrura sartzeko tamaina nahikoa aurkezten duena eta aldi berean barruan estankaturik gelditzeko adina den. (Adib: torlojua)

Bikor bidezko karruskapena: bikor (granuloak) arteko karruskapena ematen da, eta honek materialaren propietate mekanikoak dexente murrizten ditu. Honela, soldadura bidez loturiko altzairu ez oxidagarriko piezak erabiltzen direnean arrisku hau sortzen da, soldadura bidezko suntsipena izenarekin ezaguturikoa.

Tentsio peko karruskapena: trakzio esfortzuei lotuta, nekearen antzekoa den egoera bat sortzen du. Tentsiopeko karruskapena jasaten duen materialean sortzen den arteka handituz doa. Hauetariko arteka baten tamaina neurri jakin batera iristen denean, materialak autsi egiten da, nahiz eta, nekearen kasuan bezala, aplikaturiko tentsioa muga elastikoaren azpitik egon.

Erosio bidezko karruskapena: bi azalera solidoen arteko frikzioa (rozatu) ematen deneko fenomenoari lotuta dago. Material baten azaleran dauden oxidoko partikulak bertatik despegatu eta higadura bidez egiten duten kontaktuan dauden azalerekin.

Karruskapen selektiboa: karruskapenaren ondorioz, aleazioa baten kasu, aleazioa osatzen duten elementuetatik bat desagertzean datza. (Materialak kontuan artu, aleazio batzuetan bai beste batzuetan ez)

Karruskapenarekiko erresistenteak diren materialak: metal puruak eta soluzio solido bakarreko aleazioak edo egitura oso finekoak izaten dira.

Metal puroak: azidoekiko, soluzio, alkalinoekiko, itsasoaren inguruari, aireari,... erresistentzia handia aurkezten dute. Aplikazioak, industria kimikoan, elikadura industria, lakteoa eta garraioa, itsauntzien kaskoa eta babes pelikulak.

Altzairu ez oxidagarriak: metal-mekanikoan aplikazio ugari dituzte (iturriak).

Beste altzairu batzuk: altzairu errefraktatioak duten edukiera handiagorik, tenperatura altuak jasaten dituzte beren aplikazioak ugariak direlarik. (Adib: labeak)

Aleazioa ez ferrosoak: aplikazioak anitzak dira balbuletatik hasi eta objektu dekoratiboetaraino.

Karruskapen kontrola: karruskapena aurreikusi Edo kontrolatu daiteke metodo ezberdinak erabiliz, nahiz eta kasu batzuetan hobekiagoa izaten den, karruskaturiko elementua periodikoko aldatzea.

Materialen aukeraketa: karruskapena kontrolatu edo ekiditeko metodorik logikoena, lanerako baldintza jakinetarako dagokion materialik erresistenteena aukeratzea izango litzateke. Honela aipatu daitezke altzairu ezoxidagarriak, material keramika mota batzuk, nahiz eta azken hauek hausteko joera handia duten.

Estaldurak: material metalikoak azalera babesle batez hornitzeko ez du zertan izan behar helburu bezala karruskapenaren aurka borrokatzea bakarrik. Kasu batzuetan higaduraren aurkako erresistentzia ere handitzen du Edo fabrikazioko akatsen bat konpontzeko erabili daiteke Edo baita ere piezak apaintzeko prozesuetan.

Estaldura metalikoak: Gehien erabiltzen den prozeduretako bat da. Pieza metalikoak ingurune karruskatzailetik babesteko kapa finetan aplikatzen da. (Garrantzitsua eta gehien erabiltzen dena, tratamenduak egin behar dira)

Erabili behar dugun estaldura mota, piezari aurretik tratamendu bat egin behar zaio. Faseak:

Leunketa: metalei laztadunak, mekanizazioan sortutako aztarnak kentzeko eta azalei akabera leuna eta distira emateko eragiketa. Konprimituz (presioa eginez) Edo metalaren azaleraren gainean altzairuzko bola batzuk pasatzea.

Koipegabetzea: prozesu honen bitartez piezak garbitzen dira disolbatzaileak, sosa kaustikoa edo elektrolisiaren bidez. Katodoan (-) garbitu nahi den pieza kokatzen da eta anodoan (+) burdina edo nikela, eta elektrolito moduan sosazko disoluzioa, karbonatoa edo sodio zianuroa.

Desugertzea: piezatan sortzen den mintza kentzeko erabiltzen den prozedura bat da, horretarako alanbrezko zepiloak, metodo urratzailea edo harearen txorroak erabiltzen dira, pieza garbias utziz. Beste metodo bat ere badago.

3 prozesuak eta gero erabiltzeko prest dago pieza metalikoa, estaldura prozedura desberdinak aplikatzeko.

Elektrolisi bidezko estaldura: elektrolisi fenomenoan oinarritutako prozedura da. Metal puruak erabilitako prozesua.

Material babeslea ánodo (+) moduan erabiltzen da eta babestu behar dena katodo (-) moduan. Babes pelikulak lortzen dira (0,001 eta 0,01 artean). Metal batzuk lortu prozedura hau erabilita material babeslearen arabera.

Prozedura guzti hauek azalerako tratamendu moduan kontsideratuak izan daitezke, konposizio aldaketarik ez baitago.

Estaldura teknika elektrolito koak: galvanoteknia objektuak estaltzeko erabiltzen diren teknika , hainbat modalitate dituzte bi oinarrizko teknika:

Galvanoplastia: igeltsua, zura, plastikoa,... bezalako molde edo matrize ez eroaleetatik azal metalikoko objetuak lortzen dira.

Galvanostegia: objektu metalikoen azala beste metal baten geruza mehe batekin estaltzen da.

Beste prozesu batzuk: elektrodeposizioa, elektroferesia, berotako murgiltzea eta difusio edo zementazioa.

Estaldura es metalikoa: beste geruza edo hesi metodoetako bat da, eta metal oinarria ingurumenetik isolatzean datza, karruskapenetik, berotik edo elektrizitatetik babesteko. Hainbat produktu erabiltzen dira:

Pinturak eta bernizak: pintura bidezko estaldurak dira gehien erabiltzen direnak, erraz aplikatzen direlako.

Zenbat eta gehiago itsatsi pintura metal oinarriari, orduan eta handiagoa izango da lortutako babesa. Komeni da metalaren azaleko oxidoak eta gantzak kentzea eta metalari aurretik fosfatazio (metal batzuen nahaste disoluzioa erabiltzen dira metalaren gainean azalean fosfato geruza bat sortzeko) tratamendu bat egitea.

Plastikoak: oxidazioarekiko oso erresistenteak ez dute elektrizitatea eroaten eta malgutasun handia duten. Berriarekiko erresistentzia txikia da (eragozpen handia)

Esmalteak eta zeramikak: karruskapenaren aurkakoak izateaz gain, tenperatura altu eta urradurarekiko erresistentzia handia duten.

Entradas relacionadas: