Karlos V.a eta Felipe II.a: Erregeen Aroa eta Mundu Berria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,65 KB

Jarauspenak

Karlos V.a

Amarengandik Errege-erregina Katolikoen jaraunspena jaso zuen: Aragoiko eta Gaztelako koroak, eta haien Mediterraneoko eta Amerikako lurraldeak.

Aitarengandik Flandria eta Borgoina jaso zituen, eta aitaren aldeko aitonarengandik Austria, Germaniako Erromatar Inperio Santuko beste lurralde batzuk eta enperadore titulurako eskubideak lortu zituen.

Felipe II.a

Karlos V.ak bere jaraunspena zatitu zuen, eta Filiperi Hispaniar estatuak eta Borgoinakoak eman zizkion. Karlos V.ak, halaber, Austriako ondarea eta enperadore titulurako eskubideak bere anaia Fernandori utzi zizkion.

Gerrak

Karlos V.a

  • Germaniako Erromatar Inperio Santuko protestanteak
  • Frantzia
  • Otomandar Inperioa
  • Aita Santutza

Felipe II.a

  • Frantzia
  • Otomandar Inperioa
  • Flandria
  • Ingalaterra

Matxinadak

Karlos V.a

  • Komunitateen matxinada Gaztelan
  • Germanietako matxinadak

Felipe II.a

  • Alpujarretako matxinada
  • Aragoiko matxinada

Amerikaren Konkista: Gertaerak eta Ezaugarriak

Konkista nagusiak

  • Azteken Inperioaren konkista (1519) - Hernán Cortés
  • Estatu Batuetako hegoaldearen konkista (1540) - Vázquez Coronado
  • Maien zibilizazioaren konkista (1524) - Alvarado
  • Inken Inperioaren konkista (1531) - Pizarro

Konkistaren ezaugarriak

Inperioetan, oso erraza zen haiek konkistatzea; izan ere, enperadorea hiltzen bazenuen, gainerakoak babesik gabe geratzen ziren. Gainera, inperioaren barruan etsaiak ere bazeuden, eta konkistatzaileak haiekin aliatzen ziren. Hasieran, indigenak asko beldurtu ziren suzko armak, armadurak eta abar zirela eta.

Tribu txikietan, zaila zen konkistatzea, buruzagia hiltzen bazuten, beste batek hartzen baitzuen kargua. Gainera, zaila zen, tribuak oihanetan bizi baitziren, eta oihanetan bolbora erabilezin bihurtzen zen. Kontuan hartu behar zen tribu asko zeudela eta guztiak irabazi behar zirela.

Konkistaren Ondorioak

Ondorio demografikoak eta sozialak

Konkistaren ondoren, Amerikan hondamendi demografiko handia gertatu zen. Kalkuluen arabera, eremu batzuetan, Kariben kasu, biztanleria indigenaren hiru laurdenetik gora hil ziren, batez ere europarrek kutsatutako gaixotasunen ondorioz. Misiolariek salatu zuten kolonoek indigenak nola tratatzen zituzten, eta kolonizazio baketsua eskatu zuten. Horren ondorioz, Lege Berriak atera ziren, eta Afrikatik esklaboak eraman zituzten.

Ondorio komertzialak

Merkataritza guneak Mediterraneotik Atlantikoko portuetara lerratu ziren. Amerikatik metal preziatu eta Ekialdetik espezia ugari heldu ziren, eta horrek merkataritzari garrantzi handia eman zion. Produktuen trukea garatu zen. Europatik garia, kafea, olibondoa, mahatsondoa eta azukre kanabera eraman zituzten, baita zaldiak, ardiak eta behiak ere.

Amerikatik, artoa, patata, kakaoa eta tomatea ekarri zituzten.

Ondorio kulturalak eta zientifikoak

Europarrak iristean, beren hizkuntzak, erlijioak, ordenamendu politikoak eta ohiturak ezarri zituzten, eta horrek kultura indigenen galbidea ekarri zuen.

Ezagutza geografiko eta kartografikoetan, eta nabigazio tekniketan ere aurrerapenak izan ziren: itsasontzi berriak (galeoiak), adibidez.

Erreforma eta Kontrarreforma

Luteranismoa

  • Salbamena fedearen bidez: Salbamena fedearen bidez bakarrik lortzen zela esaten zuen.
  • Bibliaren interpretazio askea: Bibliaren interpretazioa askea zela esaten zuen, pertsona bakoitzak bere modura uler zezakeelako.
  • Sakramentuen erreforma: Eukaristia eta bataioa bakarrik behar zirela.
  • Apaizgo unibertsala: Artzainek apaiz papera egiten zuten, eta zelibatua ez zen derrigorrezkoa.
  • Irudiak ez gurtzea: Ordena erlijiosoak debekatu, Ama Birjinaren eta santuen irudiak ez gurtzea.

Katolizismoa

  • Salbatzeko fedea, barkamenak ordaintzea eta sakramentuak betetzea behar zela.
  • Bibliaren interpretazio bakarra defendatzen zuten.
  • Zazpi sakramentu: Bataioa, jaunartzea, sendotza, penitentzia, oliadura, ezkontza eta apaizgoa.
  • Apaizak ziren, eta zelibatua derrigorrezkoa zen.
  • Irudiak gurtzea, ordena monastikoak eta militarrak garrantzitsuak ziren.

Kontrarreforma

  • Salbamena fedearen eta ekintza onen bidez lortzen zela.
  • Vulgata zen onartutako biblia bakarra.
  • Zazpi sakramentuak eta santuak gurtzea mantendu zuten.
  • Apaizek eta elizako goi karguek diziplina eta prestakuntza gehiago behar zituzten.
  • Debekatutako liburuen zerrenda bat egin zuten.

Entradas relacionadas: