Karl Marxen Herentzia eta Materialismo Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,34 KB

Karl Marxen Herentzia: Ilustrazioaren Dialektika Frankfurteko Eskolan eta Simone Weil

Frankfurteko Eskola hainbat pentsalarik garatu zuten teoria sozial neomarxista izan zen. Filosofo hauek marxismoaren teoria ikertu egin zuten, eta gizarte industrializatuen kritika egin zuten ere.

Frankfurteko Eskolako Pentsalari Nagusiak

Max Horkheimer

Eskolako sortzaileetako bat Max Horkheimer izan zen. Marx eta Hegelen lanek eragin handia izan zuten bere filosofian. Errealitatearen ikuspegi dialektikoa oinarri hartuta, gizarte garaikidearen zenbait alderdi aztertu zituen (totalitarismoa, zientzia eta teknikaren zeregina, etab.). 1937an Teoria tradizionala eta teoria kritikoa argitaratu zuen, Frankfurteko Eskolaren sorrera manifestua kontsideratzen dena.

Theodor W. Adorno

Theodor W. Adorno eskola honetako beste pentsalari ezaguna izan zen. Bere Dialektika negatiboa lana Frankfurteko Eskolaren ondoriozko garapen bezala hartzen da. Edozein pentsaera ulertzeko hura sortzeko gizarte-baldintzak ulertu behar direla defendatu zuen. Bere ustetan ekintzarik iraultzaileena ez zen indarkeriaren erabilera, pentsatzea baizik.

Herbert Marcuse

Marcuseren filosofiak kapitalismoak gizakia esklabo egiten duela azpimarratzen du, alienazioa sortuz. Gizakia merkantziaren esklabo bihurtzen da, bere nortasuna galduz. Marcusek kritika egiten dio kapitalismoaren logikari, itxura arrazionala duen arren, gizakiak guztiz alienatzen ditu, eta gizakiei askatasun falta sortzen die.

Jürgen Habermas

Jürgen Habermasek demokraziaren funtzionamendurako komunikazioaren garrantzia azpimarratu zuen. Gizakiek elkar ulertzea funtsezkoa da demokrazia garatzeko. Horrela, hiritarrek beraien artean elkarrizketa egin behar dute, erabakiak hartzerakoan parte hartze aktibo eta arrazionala egoteko eta, azken finean, gizarte justuago eta berdintasun handiagoarekin sustatzeko.

Simone Weil

Azkenik, Simone Weilek hausnarketa handia egin zuen sufrimenduaren, arreta sozialaren eta justizia sozialaren inguruan. Berarentzat besteekiko arretaren ideia mundua ulertzeko eta errealitatearekin konektatzeko funtsezko gaitasuna da. Weilek errukian oinarritutako etika bat proposatzen du eta zapalkuntza soziala ezabatzearen alde egiten du, justiziaren garrantzia giza benetan betetzeko bide gisa nabarmenduz.

Materialismo Historikoa

Materialismo historikoa Marxek duen errealitate materialaren teoria da; errealitate materialaren prozesu historikoa.

Dialektika eta Errealitatearen Teoria

Existitzen den errealitate bakarra materiala da Marxentzat, eta giza pentsamendua honen ondorio bat da. Marxentzat dialektika mundua hobetzeko balio du. Marxentzat errealitatea soziala da eta errealitate sozialaren oinarria ekonomia da. Errealitatea produkzio-prozesu materiala da. Natura eta gizakia produkzio-prozesu materialean sartuak daude; naturak ez du zentzurik gizakirik gabe, eta alderantziz.

Errealitatea, beraz, materiala eta historiko-dialektikoa da.

Gizartearen Egitura

Hau da Marxen filosofiaren ezaugarririk ezagunena. Bitan banatuta dago; gizartearen egitura eta gizartearen garapen dialektikoa. Marxentzat garai eta gizarte guztietan hiru egitura bereiz daitezke: azpiegitura ekonomikoa, gainegitura juridiko, politiko eta ideologikoa eta egitura soziala.

1. Azpiegitura Ekonomikoa

Hauek dira haren elementuak:

  • Produkzio baldintzak: produkzio prozesu batean beharrezkoak diren elementuak:
    • Giza baldintzak, lan indarrak edo langileak
    • Produkzio baldintza materialak:
      • Produkzio bideak; lanerako beharrezkoa den guztia
      • Produkzio objektuak; produktuak ekoizpenak
  • Produkzio harremanak: produkzio harremanak gizaki langileen eta lanean ari diren gauzen arteko harremanak dira. Jabetasun harremanak, gauza bat langilearena den edo ez.

1. Produkzio harremanak zuzenak direnean: Langilea produkzio baldintzen jabea da eta harreman zuzen eta positibo bat dauka baldintza materialekin. Marxentzat sistema ekonomiko egokia da hau. Baina sistema honetan ez dago produkzio prozesurik, beraz, gizakiak ezin du bere esentzia eratu. Produkzio baldintza materialak komunitate osoarenak dira, eta ondasunak berdintasunez eta justiziaz banatzen dira.

2. Produkzio harreman zeharkakoak: Langileak baldintzen jabe ez direnean. Historikoki hiru produkzio moduetan gertatu da hau; esklabismoan, feudalismoan eta burges kapitalismoan.

2. Gainegitura Juridiko, Politiko eta Ideologikoa

Gizartearen gainetik dauden pentsamolde, instituzio eta antolaketa guztiak dira. Hauek bi multzotan bereizten dira:

  1. Gainegitura juridiko-politikoa: gizarte batean indarrean dauden legeak eta sistema juridikoak dira eta antolaketa politikoa eta gobernuaren tresnak legeak babesteko.
  2. Gainegitura intelektuala: gizarte batean dauden era guztietako pentsamoldeak: kulturalak, filosofikoak, moralak, etab.

Gainegitura azpiegitura mantentzeko dago. Gizarte bidegabeko batean, gainegitura klase menderatzaileak menderatzen du. Gizarte burges-kapitalistan burgesiak kultura, erlijioa, filosofia eta arau moralak kontrolatzen ditu herria isilik eta apal mantentzeko. Burgesek ez badute ideologiaren bitartez hau lortzen, tresna juridiko-politikoak erabiltzen dituzte.

Marxen ustez gainegitura bakarrik ekonomia edo produkzio-harremanak aldatzen direnean aldatuko da. Beraz, errealitatea aldatzeko baldintza materialak aldatu behar dira, jendearen pentsaera aldaraziz.

3. Egitura Soziala

Azpiegitura ekonomikotik ondorioztatzen diren gizakien arteko harremanak dira hauek.

Marxen ustez, historia, klaseen arteko borrokaren historia da. Aro guztietan bi klase daude; aberatsak eta txiroak. Marxen ustez kontraesanik handiena kapitalismo garaian gertatzen da, eta proletargoen borrokaren bidez gainditu behar da. Horrela klaserik gabeko gizartea lortuko da. Iraultza horren ondorioz kapitalismoa eroriko da eta gizarte komunista eratuko da. Gizarte burges kapitalistan ematen den kontrakotasuna azkena da eta hori gainditzerakoan ez da kontrakotasunik egongo.

Gizartearen Garapena

Marxen ustez historiaren motorra klaseen arteko borroka da. Hegeli jarraituz, Marxen ustez egoera batetik (tesia), kontrako egoera ematen da (antitesia), eta haien arteko borroka ematen da. Kontrakotasun hau gainditzerakoan beste gizarte mota bat agertzen da (sintesia). Feudalismoa garatzea beharrezkoa da kapitalismoa agertzeko, eta hau garatzea ere beharrezkoa gero komunismoa agertzeko.

Burges eta proletarioen arteko borroka agertzerakoan gizarte komunista eratuko da. Marxen ustez gizarte komunista azkena izango da, gizarte berri honetan kontradikziorik ez delako emango. Hor hasiko da benetako historia, aurreko beste guztia aurre-historia izango delarik.

Kapitalismoan hainbat kontraesan daude, honen krisia sortu dezaketenak; Lehendabizikoa produkzio-indarren eta produkzio-harremanen artekoa da, hots, produkzio-soziala eta jabetze formaren artekoa. Baina badira beste kontraesan batzuk:

  • Produkzioa anarkikoa da, kapitalisten interesen arabera ekoizten da, ez beharren arabera.
  • Makinek superprodukzioa dakarte, baina horrekin batera langabezia eta miseria.
  • Kapitalisten arteko lehia ematen da merkatuarekin geratzeko, lehia hori irabazteko kapitalak kontzentratzen dituzte. Ondorioz, kapitalista kopurua txikitzen da eta proletarioena handitzen da.

Helburua klaserik gabeko gizartea da, komunismoa ezarriz. Diktadura honen eginkizuna produkzio bideen jabego pribatua ezabatzea eta ekonomia beharren arabera planifikatzea litzateke, estatu desagertu arte.

Ondorioak

Marxek sistema kapitalistaren ezberdintasunak eta bidegabekeriak ikusarazi zituen. Horren eraginez, XX. mendean iraultza ugari eman ziren, baina sistema marxistan eman ziren akatsak zirela eta, eta neo-kapitalismoaren indar basatia zela eta, ez zuten marxismoa garatzen utzi.

Marxen pentsamendua Engelsek osatu zuen, eta Leninek praktikara eraman zuen. Oso estatu gutxi dira marxista gaur egun (Txina, Kuba, etab.) eta ezin dezakegu esan guztiz komunistak direnik. Gainera, komunismoa sozialismoaren azken urratsa litzateke, eta lur osoan eman beharko litzateke erreala izateko.

Entradas relacionadas: