Karl Marx: Pentsamendu Ekonomiko eta Sozialaren Gakoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,79 KB
Karl Marx (1818-1883): Bizitza eta Pentsamenduaren Oinarriak
Karl Marx (1818-1883) Renanian jaio zen. Gaztetatik filosofiari lotu zitzaion. 1843an, Prusiako monarkiaren aurkako artikulu batzuk idatzi ondoren, Frantziara ihes egin zuen. Parisen, 1844an, Londresko langileen lan-egoeraz gogoeta egin zuen, eta filosofia gizarte-egoera berri hartan zer eginkizun bete behar zuen aztertu nahi izan zuen. 1848an, Alderdi Komunistaren Manifestua idatzi zuen. 1864an, Lehen Internazionala (LNE) sortu zuen beste batzuekin batera.
Desordena Sozialaren Definizioa
Marxek zioen pentsamenduak ez lukeela mundua interpretatzera, ezagutzera edo behatzera mugatu behar; aitzitik, mundua aldatzea izan beharko lukeela helburu. Kantek zioen gizon-emakumeei askatasuna eman bezain laster, haiek emantzipazioa lortzeko bidean aurrera egingo zutela. Kantek lan librean uste osoa zuen.
Gizarteak zapalkuntza feudaleko modu berberekin jarraitzen zuen. Fabrikak esklabotza mota berrirako lekuak ziren.
Lan Alienatua
Langileak beren baitatik kanpo daude lanean, alienatuta daude, arrotzak dira. Bizirik irauteko egiten dute lan, eta muntaketa-kateko pieza bat baino ez izateak sormena eta gizatasuna suntsitzen dizkie. Langileak kapitalaren salgai bihurtzen dira; zenbat eta aberastasun gehiago, hainbat eta pobreago da langilea.
Materialismo Historikoa
Ekoizpen-bideak ez ziren langileenak. Oinarrizko ekonomia-egitura ekoizpen-harremanetan datza. Marxen arabera, "Erlijioa herriaren opioa da".
Kapitala Lanaren Gainbalioaren Jabe Egiten da
Ekoizpen-sistema kapitalistan, salgaiak pilatzea du oinarri aberastasunak. Ekoizkin horren bidez lortutako mozkin-marjinari gainbalio deritzo. Langileak sortutako kapitalaren eta gastatu den kapitalaren arteko kenketaren emaitza da gainbalioa.
Lanaren Emantzipazioa
Makinen ekarpenaren eta langileen ekarpenaren arteko erlazioa gero eta aldekoagoa zitzaion makinari. Langileak beren burua hiltzen zuten (hau da, beren gizatasuna eta sormena galtzen zituzten). Marxen aurreikuspenetan, ekoizpen-hedapenaren eragilea ez zen kapitala pilatzea, baizik eta lurreko gero eta gizon-emakume gehiagoren premiak ase nahi izatea.
Krisiari Buruzko Teoria
Marxek gizartea errotik aldatzea eskatu zuen, irrazionaltasunik handiena sortzen zutelako beren inguruan: gero eta gauza gehiago ekoitzi, baina gero eta gutxiago gozatzeko.
Kapitalismoaren Mekanismoek Krisia Dakarte Ezinbestez
Enpresaburu guztiak ahalik eta gehien eta ahalik eta merkeena ekoizteko borrokan ibiltze horrek behar baino salgai gehiago izatea ekarriko du. Ugaritasuna gose bihurtuko da.
Errealismotik Utopiara
Gizarteko ugaritasuna denentzat izango litzateke onuragarri. Marxek "ekoizle erkidetuen ekoizpen-modua" deitu zion horri.
Klase Borroka
Klase-borrokaren helburua ekoizpen-bideak jabetza pribatukoak izatearen aurkako borroka zen, jabetza publikoa lortzeko. Jabetza pribatua deuseztatu ondoren, ekoizpen osoa bideratu beharko zen, baina ez merkaturako, baizik eta mundu osoko biztanleriaren beharrak asetzeko.
Klase Kontzientzia eta Ekintza Batasuna
Lehenbiziko neurria langileak antolatzea zen: lehenbizi klase batean, eta gero alderdi batean. Klasea zenbait interes berdin dituen gizarte-talde bat da. Denek klase berekoak direneko kontzientzia osoa izan ondoren, langileak alderdi batean antolatu behar ziren. Kapitalisten beraien barne-kontraesanaz ahalik eta gehien baliatzea zen estrategia.
Proletarioen Iraultza Sozialista
Marxi zaila zitzaion bere nahia eta errealitatea bereiztea. Burgesiak, ugazabek eta enpresaburuek arazoak baino ez zituzten:
- Gerra iraunkorreko egoeran bizi ziren.
- Aristokrazia berriro ere Europa osoan sendo ezarrita zegoen.
- Aristokrazia burgesia ez-ekoizkorrenarekin elkartu zen.
- Herrialde bakoitzeko burgesiak inguruko herrialdetakoei aurre egiten zien.
Proletarioek eroso samar taxutu zezaketen beren estrategia bateratua. Proletarioak gero eta gehiago izango ziren, gero eta indar handiagoa izango zuten, eta azkenerako ezin eutsizkoa izango zen haien garaipena.
Nazionalismoa eta Internazionalismoa
Auzi bat sekula ez zuen Marxek kontuan hartu, ezin uler zezakeelako. Langileen erakundeak mundu osoko krisia eragin behar zuen, edo bestela azpijokoak kale egingo zuen.
Ekoizpenaren Antolamendu Politikoa
Estatua asmakeria hutsa zen Marxen ustez.
Proletarioen Diktadura
Indarkeria bidez eta klase-borrokaren ondorioz, proletarioen alderdiak estatuaren botere guztia hartuko zuen. Proletarioen diktadurak estatuaren aparatua suntsitu beharko luke.
Herri Demokrazia
Herri errepublika bat zen. Ez zegoen inolako batasun politikorik, batasun ekonomiko hura ez besterik.