Karl Marx: Komunismoa, Kapitalismoaren Kritika eta Iraultza Proletarioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,5 KB
Karl Marx: Proletargoaren Diktadura eta Komunismoa
Karl Marxek, jabego pribatua deuseztatzeko, proletargoaren diktadura proposatzen du. Diktadura horrek honakoak ekarriko ditu:
- Langileek botere politikoa hartzea, estatuaren botere osoa (aurreko garaietan antitesia). Hori klase borrokaren ondorioz agertuko da, indarra erabiliz.
- Langileen elkarteek, langile batzordeek edo kupula goren batek estatua ordezkatuko lukeen egitura sortzea.
Kupula horren ondorengoak ekarriko lituzke:
- Aurreko garaietako produkzio bideak langileei pasatzea.
- Parlamentuak, kate burokratikoak eta armada profesionalak kentzea, eta beste batzuekin ordezkatzea.
- Langileek haien enpresetan erakunde politikoa sortzea, hor agertuko litzatekeelarik benetako demokrazia, hauteskundeetan fabrikan ordezkariak hautatuz edo kenduz.
Beraz, Marxek proletargoaren diktaduran, klase gabeko estatu bat lortu arteko puntuak azaltzen ditu. Horrela sortzen da komunismoa, norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza baita.
Kapitalismoaren Kritika eta Gizakiaren Duintasuna
Gizakiari dagokion duintasuna itzultzeko, Marxek zientzia ekonomikoaren ikerketa sakona egiten du Kapitala deritzon idazlanean. Azalpen ekonomiko teknikoaz gain, gizakiaren askapenaren aurka doazen gizarte-egitura ekonomikoaren kritika ere bada.
Langilea Salgai Bihurtzearen Arrazoiak
- Makinen agerpena: Gizakiak produkzioan duen papera baztertzen du eta gizakiaren balioa galdu egiten da.
- Merkatuan, eskaintza eta eskariaren legeak: Produkzio kostuak murriztea dakar, lehiatu ahal izateko.
- Jabego pribatua: Enpresari produkzio-bitartekoaz baliatzea baimentzen dio; horrela, langileari ez zaio geratzen bere lan indarra baino, eta jabetze hori kentzen zaio.
Marxen ustez, gaizkia ez datza makinetan, ekonomiaren legeetan eta jabego pribatuan baizik. Beraz, beharrezkoa da horiek aldatzea eta gizakien zerbitzuetara ipintzea.
Ekoizpen Sistema Kapitalistaren Ezaugarriak eta Kontraesanak
Sistema kapitalistaren ezaugarri nagusia lehiakortasuna da. Horren ondorioz, etekinen beheranzko joeraren legea agertzen da, eta horrek ekoizpen handiak egitera bultzatzen du kapitalista. Lortzeko, kapitalistak honakoak egin behar ditu:
- Kapital gehiago inbertitu makinetan.
- Lanegunak luzatu.
- Langile kopurua mugatu.
- Salmenta prezioak murriztu.
Horrela, kontraesan bat sortzen da sisteman: inbertsioaren ondorioz prezioak igo egin behar dira, baina etekina gero eta baxuagoa da. Proletargoa etengabe pobretzen da eta ezin ditu lortu ekoizten dituen salgaiak.
Ondorioa: Kapitalismoaren Porrota
Merkatua gainbeherara doa eta sistema kapitalistaren porrota eragiten du. Kapitalista izaten jarraitzeko, langile-klasea pobretzeko prozesuan sakondu behar da, eta horrek ekoizpen sistema osoa arriskuan jartzen du.
Iraultza Proletarioa: Bide Bakarra
Krisi egoerak proletargoak bere egoeraz kontzientzia hartzea eragingo du. Miseria egoeran uzten ditu gizakiak, eta gizakiak definitzen duena, lana, zapaldua gelditzen da. Sistema kapitalistarekin bukatzeko beharrezkoak dira baldintza objektiboak (kontraesanak) eta langileen kontzientzia (esplotazio egoeraz jabetzea).
Klaserik gabeko gizarte bat eta alienazioa ezabatzeko bidea Iraultza Proletarioa da, honen helburu nagusia jabego pribatuaren amaitzea da.