Karl Marx: Gizarte Askapena eta Kapitalismoaren Kritika

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,1 KB

Marxen Gizarte Ikuskera eta Proletarioen Diktadura

Karl Marxek, XIX. mendeko pentsalariak, mende horretako industrializazio-prozesu basati eta gogorrean sortu zuen bere filosofia, eta bere ametsa gizakia gizartean askea izatea zen. Jabego burgesa deusezteko asmoz, “Proletarioen diktadura” proposatu zuen Marxek, kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetu zuena. Marxen aburuz, jabetzak kolektibizatu ostean estatua desagertu behar zen (armada eta kate burokratikoa barne).

Indarra erabiliz eta klase-borrokaren ondorio gisa, Langileen alderdiak Estatuaren botere osoa hartu zuen. Gainera, indarrean zegoen botere bakarrak produkzio-bideak langileei pasatzeko aldarrikapena egin zuen. Haien helburua lortu ondoren (parlamentuak, kate burokratikoa eta armada profesionalak kentzea), langileek erakunde politiko bakarra izango zuten, eta hortxe agertu zen benetako demokrazia. Erakunde hau beti gorantz doan erakundea da, goi-mailako batzordeak sortu baitziren langileetatik abiatuta.

Ordea, Marxek uko egin zion estatua errealitate propio gisa ikusteari, gizartearen bilakaera berak aurreikusita ez zituen ibilbidetik aldenduta baitzegoen; gizarte kapitalistak estatu-sistema indartu zuen, merkatuaren eta produkzioaren antolamendu-beharrak bateratzeko, hain zuzen ere. Beraz, proletarioen diktadurak klaserik gabeko estatu bat ekartzen du, kapitalismoaren eta komunismoaren arteko trantsizio-aldia baita (jabegoa kentzea, saihestezina, gogorra, indarkeriazkoa eta totalitarioa). Ondorioz, komunismoa sortu zen, non norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza den.

Marxen asmoa, alabaina, ez da bete. Gaur egun arte ikusi den komunismoan estatua gogorragoa da, ez da aurrera egin, ez da estatua desagertu eta ez da askatasuna errespetatu (totalitarioa). Hala ere, berak uste zuen honako hau trantsizio-garaia besterik ez zela.

Materialismo Historikoa: Gizartearen Oinarri Ekonomikoa

Marxen ekarpen teoriko nagusia materialismo historikoa da, hau da, historiaren zientzia marxista edo, beste era batera esanda, materiaren bidez egiten den historiaren interpretazio ekonomikoa. Materialismo hau produkzioan, banaketan, trukean eta ondasun-kontsumoan oinarritzen da eta, beraz, gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, azpiegituraren, hau da, gizartearen oinarri ekonomikoaren bidez zehazki. Marxen ustez, gainegitura, hots, kontzientzia eratzen duten ideien multzoa, eta egitura juridiko-politikoen eta ideologikoen multzoa, azpiegiturari erantsitako zerbait da.

Produkzio-modu batetik beste batera ematen den pasabidea iraultza sozialaren bidez gertatzen da, hau da, gizartea goitik behera eraldatzen da iraultza sozialaren bidez. Iraultza sozialaren hasiera produkzio-harremanen eta produkzio-indarren arteko desdoikuntza da, produkzio-indarrak asko garatzen baitira. Produkzio-harremanak zaharkituta geratzen direnean, ondorioz, produkzio-harreman berriak agertzen dira (indar berrietara egokitzen direnak). Hauek nagusitzen joaten dira, gainegitura aldatuz eta, azkenik, gizarte osoaren eraldatzea eraginez.

Kapitalismoaren Kontraesanak eta Langilearen Sufrimendua

Honek, era batean, sistema kapitalista izatea eragiten du, eta, aldi berean, langilearen bizitza sufrimenduz beteta egotea dakar: gizakia produkzio-katearen barruko katebegi bat baino ez da. Marxen ustez, hiru dira egoera hori eragiten duten faktoreak:

  • Makineriaren agerpena, gizakiaren produkzio-rola baztertuta geratzea eta gizakiak berak balio galtzea baitakar.
  • Merkatua, izan ere, eskaintzaren eta eskariaren legeak produkzio-kostuak murriztea dakar.
  • Jabego pribatua, enpresari produkzio-bitartekoez baliatzea baimentzen baitie, hortaz, langileari bere lan indarra baino ez zaio geratzen, eta jabetza hori kentzen zaio.

Sistema kapitalistak kontraesana sortzen du: inbertsioak handitu egiten dira, prezioak igotzen diren bitartean, baina etekina gero eta baxuagoa da, proletarioen pobretzea ekarriz. Egoera aldatzeko, ezinbestekoa da kontziente izatea, iraultza egiteko beharrezkoa baita langileak bere egoeraz kontziente izatea (hots, iraultza nahita egitea). Prozesu hau —hau da, iraultza— kapitalismotik komunismorako trantsizio-aldia besterik ez da, non estatuaren desagerpena gertatuko litzatekeen, klaseen arteko borrokak ezabatuz.

Humanismo Erradikala eta Alienazioaren Kontzeptua

Marxen ardura teoriko eta iraultzailearen ideia zentrala humanismo erradikala dela esan daiteke, gizakiak bere askapena lortu nahi duelako eta bere bizi-baldintzak hobetu. Gizaki gehienak gutxiengo kapitalistek eta burgesiak esplotatuta eta umiliatuta bizi dira, inolako askatasunik gabe. Hori dela eta, baldintza materialak ezartzeko premia ikusten du, kendutako duintasuna gizaki horiei itzul dakien. Honakoa lortzeko, filosofia behar da, mundua eta gizartea aldatzeko eta askapena lortzeko tresna baita.

Alienazioa gizakiak bere baitako zeozer galtzean datza. Hots, norbere burua inorentzean, norbere buruarekiko arrotz bihurtu izanaren egoeran edota identitatea galtzean. Marxen iritziz, norberaren burua inorentzearen egoera honetan alienazio nagusia lanarena da, eta hortik sortzen dira besteak (lana → ekoizteko ahalmena).

Baieztapen horrekin Marx Mendebaldeko filosofiaren ikuskera tradizionalaren aurka doa, gizakiaren indar oinarrizkoena arrazoian baitago. Marxek, ostera, lan egiteko ahalmena dela uste du, izan ere, langilearen nortasuna produktuan bertan geratzen da islaturik.

Langileak produktuan islatzen du bere izaera, baina produktu hori jabearena da, langilearen eta produktuaren arteko zatiketa gertatuz (alienazioa). Gainera, langilearen produktuak arrotzak dira berarentzat, nahiz eta bere izaera/nortasuna jarri bertan (alienazioa). Ondorioz, gizaki-langilea merkantzia edo tresna soila da, bere baitatik aldenduz. Langilea jabearen tresna bihurtzen da, berarekin dirua lortzeko (helburu lukratiboekin).

Horrela, gizaki alienatua bi eratan adieraz daiteke:

  • Bere lanaren ekoizkina kontuan hartuta: bere lanaren bidez eginiko produktuak bereak ez diren zerbait gisa kontsideratzen direnez, bere baitatik aldentzen da gizaki langilea.
  • Ekoizteko bitartekoen jabeak kontuan hartuta: langileak lan egiteko bere indarra saltzen dio indar hori helburu lukratiboetarako erabiliko duen beste bati. Jarduera produktiboaren bidez egiten denez, bere izaera ere saltzen du, tresna bihurtuz.

Horrek deshumanizazioa adierazten du. Horrela, elkarren aurkakoak diren bi klase sozial sortzen dira: burgesia eta proletarioak. Alienazio honi aurre egiteko ezinbestekoa da klaseen arteko bereizketak desagertzea (komunismoa ezarriz).

Ideologia eta Erlijioa Marxen Pentsamenduan

Marxen ustez, ideologia errealitateari buruzko eta giza bizitzaren baldintzei buruzko errepresentazio faltsua edo gezurrezkoa ematen duen ideien multzoa da. Ideologiak klase batek bestea zapaltzen dueneko egoera zuzenki edo zeharka justifikatzeko balio du. Ideologiaren bidezko alienazioa ideologia horiek onartzean datza, norberaren pentsamendua ez den beste batzuk bereganatzean, alegia.

Erlijioak fikziozkoa den mundu bat planteatzen du. Ideia horietan sinestean eta horiek gureganatzean, alienatuta gelditzen gara ideia faltsuak (mundu faltsua) onartu ditugulako. Bestalde, erlijioa zapalkuntza tresna gisa soilik erabiltzera murrizten du Marxek. Alienazio honen bideratzailea eliza da, gizakion ahaleginak justizia bat lortzera bideratzen baititu. Beraz, erakunde erlijiosoak zera dira: menpeko klaseak zanpatzeko agintzen duten klaseen esku dauden tresnak.

Erlijioa kontzientzia ideologiko konplexu baten ageriko egitura dela uste du Marxek, eta gizakien gizarte-errealitate kontraesankorra eta gogorra ezkutatzen duela. Erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera darama.

Azkenik, Marxi kritika egin diezaiokegu. Berak erlijioa zapalkuntza tresna izatera soilik murriztu zuen, baina erlijioa elementu salbatzaile gisa eta lasaitasuna mantentzeko tresna gisa erabil daiteke (Frankfurteko Eskolaren kritika, adibidez).

Entradas relacionadas: