Karl Marx: Alienazioa, Materialismoa eta Komunismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 20,23 KB
1. Alienazioa
Marxen teoria humanismo erradikala da, gizakia dago erdigunean. Gizaki gehienak, hau da, proletarioak, esplotatu eta umiliatuta bizi dira, burgesiak zanpatuak, langileei beren askatasuna garatzen uzten ez dietelarik. Hori dela eta, baldintza materialak ezartzeko premia ikusten du, proletarioei duintasuna itzul dakien.
Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du, norberaren burua inorentzea. Gurea den zerbait galtzea (ideiak, duintasuna…). Marxen iritziz, alienazio nagusia lanarena da, eta hortik sortzen dira beste alienazioak, alienazioek sustrai ekonomikoa baitute. Marxek mota ezberdinetako alienazioak bereizten ditu, hala nola:
- Erlijio-alienazioa
- Ideologia-alienazioa
- Ekonomia-alienazioa
1.1. Erlijio-alienazioa
Marxek gizakiaren galera edo gizakien alienazioko modu guztien eredutzat jo du erlijio-alienazioa. Bere ustez, erlijioak gizakien gizarte-errealitate kontraesankorra eta izugarria ezkutatzen du.
Erlijioak gizakia mundu errealetik hartu eta fikziozko mundu batera darama. Modu honetan erlijioak alienatu egiten du, zeren eta gizakiari bera bizi den mundu konkretuaren eta bidaltzen duen mundu idealaren arteko banakuntza eragiten baitio. Gizakia erlijioak prometitzen dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez geratzen da alienaturik.
Gainera, erlijioa da klase gorenak erabiltzen duen tresna bere menpe daudenak zanpatzeko. Hori dela eta, erlijio-alienazioak funtzio sozial bat betetzen du: “herriaren opia da”. Hau da, erlijioak jendea lokartzen du, sedante gisa funtzionatzen du.
Erlijioak erabiltzen dituen tresnak gu alienatzeko: salbazioa, zigorra… Beraz, erakunde erlijiosoak menpeko klaseak zanpatzeko agintzen duten klaseen esku dauden tresnak dira.
Filosofia-printzipio erlijiosoek edozein morrontza mota justifikatzen dute. Zerua da leku bat non injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren.
Beraz, erlijioa ez da gizakiaren arazoak konpontzeko gai, gizakiak ezin du haren bidez askapenik espero. Erlijioak sinestarazten dio gizakiari lurreko injustiziak ezin direla inoiz konpondu. Hortaz, iraultza-saiakerek zentzua galtzen dute.
Erlijioak duen indar hori ezabatzeko: oinarrian dagoena aldatu behar da eta zapaldu eta zapaltzaile ideia hori aldatu, azpiegitura aldatu eta jabetza pribatuak aldatu behar dira. Horrela erlijioak bere zentzua galduko luke, bere indarra.
1.2. Ekonomia-alienazioa
Lana da alienazio mota garrantzitsuena. Gure bizitzaren funtsa lanean datza. Marxen ustez, gizakia bereizteko garrantzitsuena ekoizteko duen ahalmena da, lan egiteko ahalmena, alegia.
Zergatik alienatzen gaitu lanak? Gizakiak lan egitean eta lanaren bidez bere ekoizpen-jarduera garatzean, bere lanaren produktuetan proiektatzen da, produktu edo ekoizkin bakoitzean bere barruko zerbait uzten du, bere giza energia, bere irudimena; ekoizkina langilearen objektibizazioa da.
Lanaren eta langilearen arteko bereizketa edo banaketa hori kentzen ez bada, langilea alienaturik geratzen da, bere lanaren produktua langilea bera baita, langilea bera lan-produktu bihurtuta, merkatuan saltzeko gai.
Jabego pribatuan oinarrituriko ekoizpen-sistemak direla-eta, langileek ekoitzitako produktuek ez diote balio izan bizitzako produkzio sozialerako, baizik eta gutxi batzuen eskuetan geratu dira: ekoizteko bitartekoen jabeen eskuetan (burgesia).
Une horretantxe gertatzen da alienazioa: gizakia hutsik geratzen da, eta berak eginiko produktuak beretzat hartu ordez, arrotzak direla uste du, bereak ez diren zerbait bezala, eta orduan alienatu egiten da.
Beraz, alienazioak bi gauza hauek suposatzen ditu:
- Bere lanaren ekoizkina: gizakiak bere buruaren eta produktuen arteko urraketa bat jasotzen du bere lanaren bidez eginiko produktuak bereak ez diren zerbait kontsideratzen baititu.
- Ekoizteko bitartekoen jabeak: gizakia beste pertsona baten jabe bihurtzen da.
Guzti honekin langilea gauza bihurtzen da. Berak saltzen duen hori, bere burua, kapital bihurturik geratzen da. Horrek gizakiaren askatasunaren ukapena adierazten du, deshumanizazioa, alegia. Irtenbidea: Jabetza publikoa.
2. Marxismoa (Marxen Pentsamendua)
2.1. Materialismo Historikoa, Egitura Ekonomikoa eta Gainegitura
Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Funtsean, Hegelek historia nola ikusten zuen, haren ikuskeraren aldaketa dakar; autore horren iritziz, ideia da dialektikoki bilakatzen ari dena; Marxentzat, ostera, historia ere dialektikoki ulertu eta ikusi behar da, baina Hegelek “ideia” dioen tokian “materia” jartzen du Marxek.
Hegel: historiaren egitura dialektikoa
- Tesia vs antitesia (tesiak bere baitan daukan kontra)
- Sintesia: Bien txokearen ostean sortuko den ideia berria
- Egitura zirkularraren erdian ideiak daude.
Marx: materialismo historikoa
- Tesia vs antitesia (tesiak bere baitan daukan kontra)
- Sintesia: Bien txokearen ostean sortuko den ideia berria
- Egitura zirkularraren erdian materia dago.
Materialismo dialektikoaren arabera eta Hegelen eraginez hiru egoera horiek aurkitu ditzakegu:
- Tesia: kapitalismoa eta burgesia
- Antitesia: proletargoa eta klase borroka
- Sintesia: klase gabeko gizarte komunista
Historian atzera egiten badugu, ikusiko genuke beti gertatuko dela borroka hau modu batera edo bestera. Honek luzaroan ez irauteko, aldatu egin beharko dugu egoera hau eragiten duten gauzak Marxen ustez, hala nola, egitura ekonomikoa.
Gizarte honetan bi egitura daude: azpiegitura eta gainegitura;
Azpiegitura, gizartearen oinarria, base erreala: jarduera ekonomikoa, lana. Ekoizpen-modu guztietan bi elementu daude:
- Ekoizpen-indar materialak edo ekoizteko indarra: lana burutzeko behar diren tresna material edo inmaterial guztiak (hemen sartzen da lan indarra).
- Ekoizpen-harremanak: lan ekintza horretan sortzen diren giza harremanak, hala nola, langile-langile, jabe-langile, jabe-jabe… Edozein harremanetan bi mota egon daitezke: kolaboraziokoak (positiboak, lankidetza sortzen dute, talde lana) eta esplotaziozkoak (negatiboak, langileen haserrea, zapalkuntza, lehia). Marxen ustez, gizartea aldatu nahi badugu, hau guztia aldatu beharra dago, ekoizpen-indarrez gain hauek sortzen dituzten harremanak ere aldatu behar dira.
Gainegitura: Azpiegituraren gainean egitura juridiko-politiko eta ideologikoa eraikitzen da (kultura, legeak, sineskerak, hezkuntzak…). Azpiegiturak gainegitura baldintzatzen du: “Ez da gizakion kontzientzia errealitatea determinatzen duena, baizik eta errealitateak determinatzen du haien kontzientzia”. Marxentzat errealitatea (azpiegiturak biltzen duena) ekonomia da, eta kontzientzia (gainegiturak biltzen duena) ideiak.
Nola gauzatzen da dialektikaren bidea?
Ekoizpen-modu guztietan ekoizpen-indarrak garapen-fase batera iristen dira non egoerak eta dagoen sistema ekonomikoak dagoeneko ezin duen gehiago erantzun, eta aldatu beharra dago. Orduan, ekoizpen-indarrak gehiegi garatzen dira dagoen sistema horren barruan, orduan garapen horrek harremanak ere aldatu egingo ditu, baldintzatu. Beraz, pixkanaka okertu egingo dira. Momentu kritiko horretan antitesia indartu egingo da, azaleratu egingo da. Krisi garai honetan antitesi egoeran dagoen klasea errebelatu egingo da, zapalkuntza egoera salatu. Honek emango dio hasiera garai iraultzaileari, eta honela gertatuko da klase borroka. Alde batetik, iraultzak azpiegituraren iraultza ekarriko du, eta ondorioz etorriko da gainegituraren iraultza.
Nola emango da prozesu iraultzailea Marxen garaian?
Bi klase antagonikoen (burgesak eta proletargoak) antagonismoa areagotu egingo da. Iritsiko da momentu bat non lehia horrek antagonismoa azaleratuko duen eta klase borroka unea iritsiko den. Alegia, historiaren indarra ez da kritika baizik eta iraultza. Nahi badugu mundua aldatu, ezin dugu ideia berriak proposatuz aldatu, baizik eta egoera ekonomikoa aldatuz.
2.2. Materialismo Historikoa. Iraultza
Materialismo historikoa historiaren irakurketa marxista da. Irakurketa hau Hegelen ideietan oinarritzen da, historiaren dialektikan. Izan ere, Hegel idealismoaren aldekoa zen, materialismo historikoaren aurkaritzat hartuko dena. Hegelen iritziz, ideia izango da dialektikoki aldatzen doana eta Marxentzat, berriz, bizi-baldintza materialek baldintzatuko dute gainerako guztia. Hau da, zerbait aldatu nahi badugu, bizi-baldintza materiala aldatu behar da. Egoera material hau egoera ekonomikoa da Marxentzat. Kapitalismoaren garaian honela emango da: klase sozialen arteko antagonismoa handitu egingo da, hain zuzen, ekoizpen-indarren eta beraz, jabetza pribatuaren jabe diren burgesak (tesia) eta antitesi papera beteko duen langile-proletargoa, burgesen mende daudenak. Une batean proletargoa altxatu egingo da, prozesu iraultzaileari hasiera emanez.
Nola pizten da iraultza garaia?
Iristen da momentu bat non klase borroka piztu egiten den, klaseen antagonismoa areagotuz. Eta langileen iraultza ikusten zuen Marxek gertatuko zela. Iritsiko da momentu bat langile bera salgai bihurtuko dena, merkantzia, prezio bat jarriko zaio. Horrekin batera, jabe kapitalista bere lanaz jabetuko da, langilea ez da bere lanaren jabe izango, jabeak soldata bat emango dio, baina ez da egiten duen esfortzuarekiko baliokidea. Soldataren alboan langileak esplotatutak izango dira. Eta hortik jabeak irabaziak lortuko ditu, plusbalioa. Beraz, ez zaio langileari bere lanaren balio guztia ordaintzen. Hortik dator alienazio ekonomikoa, gizakia alienatuta sentituko da baldin eta berea dena galtzen duenean.
Teknologiak lan kopurua aldatu gabe ekoizpena gehitu egiten du, prezioak merketu egiten dira eta horrek lehia dakar. Langileen artean eta baita jabe kapitalisten artean. Langileen artean asko langabezian geratzen direlako. Eta beste batzuei soldata jaitsiko zaie. Eta beste aldetik, kapitalisten arteko konpetentzia, kapitala esku gutxiagotan lortuko da. Ondorioz, langabezia eta pobrezia handitu egingo dira eta aberastasuna pilatu. Honek guztiak langileak klase kontzientzia hartzera bultzatuko ditu.
Marxen ustez, gizarte komunistara iristeko, epe batzuk eman behar dira, baina hasieran klase borroka honek iraultzara eraman behar gaitu eta protagonismoa proletargoak izango du. Hasierako uneetan indarkeria eta armak erabili beharko ditu. Gizartea errotik aldatu behar denez, eta honetarako jabego burgesa deuseztatu behar denez, iraultza honek biolentzia justifikatzen du.
Erabil balioa: produktu batek bere funtzioaren arabera daukan balioa.
Truke balioa: merkatuan hartzen duen balioa, merkatuaren gorabeherak pairatuko ditu.
2.3. Gizarte Komunista
Marxen pentsatzen du gizartea aldatzeko errotik aldatu behar dela dena. Horretarako, Marxen ustez, langileek klase kontzientzia hartuko dute eta iraultza egoera hasiko da. Proletargoak indarra erabili beharko du jabeak desjabetzeko, eta kolektibizazio prozesua eman dadin. Zertarako? Kapitalisten ekoizpen-bideak eskuratzeko. Eta horrek zer ekarriko du? Pixkanaka ideologiak aldatzea, gainegitura iraultzea.
Gizarte komunistara iritsi baino lehen fase batzuk iragan beharko ditugu. Lehena proletarioen diktadura da. Diktadura horrek ekarriko du langileek osatzen duten klaseak botere politikoak hartzea. Horrela antitesi rola hartuz, tesiari aurka eginez.
Indarra erabiliz eta klase borrokaren ondorioz, Langileen Alderdiak Estatuaren botere osoa hartuko du. Marxek zioen bezala, proletarioen diktadurak Estatu-aparatu eraitsi beharko luke, eta ez bere zerbitzuan ipini.
Komunismoaren bidean trantsizio aldi bat egongo da, fase sozialista. Marxentzat sozialismoa klase komunista baterako bidea da. Fase sozialistan estatuak garrantzi handia izango du. Klase arteko ezberdintasunak teorikoki desagertzen joango dira, antagonismoa diluitzen, jabetza pribatuak desagertzen. Eta pixkanaka gizarte klase bakarra existituko da, langileen klasea. Bestalde, parlamentuak hasiera batean kendu egin beharko dira kate burokratikoak direlako.
Eta une horretan lortuko genuke benetako gizarte komunista. Benetako askatasunarekin, klase borrokarik gabe. Hau da Marxentzako benetako askatasuna. Eta leloak dioen bezala: “Bakoitzak bere gaitasunen arabera, bakoitzari bere beharren arabera”. Ez bakoitzak merezi duena, dena denona da eta bakoitzak gestionatuko du bere burua behar duena eskuratzeko, ez gehiago ez gutxiago, anbizioa alde batera utziz. Hortxe agertuko litzateke benetako demokrazia, herriaren nahiaren arabera agintzen denean.
KOMUNISMOAREN IDEIAK:
- Klaserik gabeko gizartea
- Jabetza publikoa
- Kolektibismoa
- Indarkeriak, gerrek eta zapalkuntzek zentzua galduko dute.
- Norberaren garapen librea eta guztien garapen librea posible egingo duen gizartea.
- Herriak aginduko du benetan, demokraziaren benetako esentzia ulertzea.
3. XIX. Mendeko Pentsamenduaren Oinarriak
Marx, Nietzsche, Freud, Darwin (Susmoaren Filosofoak)
3.1. Charles Darwin
Eboluzionismoaren aita da. XIX. mendean kokatzen da eta susmoaren filosofo kontsideratzen da. Oso sustraitua zegoen pentsaera bati buelta emango dio. Teoria eboluzionistaren aita da (1809-1882). Bere liburu famatua Espezieen jatorria da.
Esaten da Kopernikoren aurkikuntzaren ondoren Darwinek zientzian proposamen iraultzaile bat emango duela eta giza nartzisismoari kolpe latza emango dio. Teoria eboluzionistak bere animalien parean jarriko gaitu, eta hori batzuentzat irain bat izango da. Kreazionismoa zalantzan jarriko da teoria eboluzionistaren ondorioz.
Darwinen teoriaren tesi nagusia selekzio naturalaren ideia da. Indartsuenak ondoen egokitzen direnak ingurunera, naturak aukeraketa bat egiten du eta egokienak bultzatzen ditu eboluzionatzera.
Eboluzionismoarekin ordura arte zeuden ikuspegi transzendentalak indarra galduko dute, batez ere, nondik gatoz? galderari erantzutean. Darwinek gure lekuan jarriko gaitu eta animalien pareko jarriko gaitu.
3.2. Karl Marx
Hegelen filosofiatik abiatzen da. Dialektika kontzeptutik abiatzen da historia ulertzeko. Baina Marxek esango du historiaren motorra ekonomia dela, ez ideiak. Historia ekoizpen-indar eta ekoizpen-harremanen loturaren arabera osatzen da.
Ideiak eta ideologiak erabili egiten ditu ekonomiak. Ideiak ekonomiaren zerbitzuan jarrita daude; eta, ideologiek kontzientzia propioa izatea eragozten digute. Zergatik? Gainegituraren parte direlako. Ideologiek alienatu egiten gaituzte, eta horren kulpagatik gizakia zapaldu egiten da. Marxentzako existitzen den gauza bakarra da gizakiak historikoki egiten duena eta gizakiak historikoki egiten duena beti ekonomian oinarrituta dago. Horri deitzen zaio materialismo historikoa. Esan daiteke Marxek Hegelen sistema irauli egin zuela. Dialektika idealista dialektika materialista bihurtzen da.
Gizartea aldatu nahi badugu, errotik aldatu behar dugu, sustraitik, azpiegituratik, ekonomiatik. Eta hori soilik izango da posible baldin eta jabetza-harremanak aldatzen baditugu. Gizarte aske batera eramango gaitu, Komunismora, alegia.
3.3. Nietzsche
Nietzschek mendebaldeko zibilizazioaren oinarri guztiak lehertuko ditu, honen kritikalari gogorrena izango da. Lehenengo aldiz etika postkristau erradikal eta landu bat agertuko da. Eta honek iraultza bat suposatuko du.
1. Bizitzarekiko maitasuna
Tesi bitalistetan (bizitza zientziaren bidez ezin azal daitekeen indar edo oldar batek bideratzen duena baieztatzea) oinarritzen da esateko gizakiak bere burua eraiki behar duela. Berak esango du bizitzak amaiera duela, oso latza dela baina gure ardura dela, eta gure ardura bada guk geuk eraiki dezakegu gure balioak sortuz.
2. Kristautasunari kritika
Kritikaren funtsean beste mundu bat egiazkoa dela esaten dutela dago. Jainkoak gizakia mugatzen du; eta, bestalde, haraindiak lurreko bizitza atsekabe bihurtzen du. Kristautasuna platonismo herrikoia da berarentzako. Errealitatea bitan zatitzea kritikatzen du: lurreko mundua eta haraindia.
3. Jainkoaren existentzia ukatu
Gertaera izugarri baten aurrean gaudela kontzientzia har dezagun nahi du, Jainkoaren heriotza. Nietzscherentzat Jainkoa hilda dago. Jainkoa hiltzean gizakia nihilismoan (balio guztien eraldakuntza) eror daitekeela dio, gizakia nahasmenean eroriko da. Gizakiarentzako Jainkoaren heriotza albiste txarra da, baina borondatez indartsua denarentzat albiste on bat, gaingizakiarentzat. Hau berarentzako gizateriaren fase gorena izango da.
3.4. Freud
Psikoanalisia arrazionaltasunari eta kontzientziaren kritikari eta inkontzientearen defentsari dagokio, pentsatzen dutelako horrek egiten gaituela garen bezala. Freudek zehazki psikiatriaren arloan lantzen du. Honek guztiak filosofian eragina izango du, gizakia ikusteko beste modu bat da.
Kontzientzia agerian daukagun parte arrazionala da, eta inkontzientzia ezkutuan daukagun parte irrazionala.
Freudek, ostera, ni-a baldintzatzen duten egiturak kontrajarri zituen: libidoa, zera-ren indarra izenaz ere deitzen duena, eta super ni-a, lege sozial edo aitaren legearen ordezkaria dena.
4. Nietzsche (Arrazoimenaren Krisia)
Nietzschek mendebaldeko zibilizazioaren oinarri guztiak lehertuko ditu, honen kritikalari gogorrena izango da. Bere obrarekin kritikatuko du zuzenean erlijioa eta ordura arteko filosofia eta morala ulertzeko ikuspegi hegemonikoa. Ordura arteko pentsamendu hegemonikoa kezkatzen hasiko da, beste zerbait berria baitator. Honek iraultza bat suposatuko du. Errora joango da tradizio judu-kristaua kritikatzeko. Aztertu nahiko du nola iritsi diren kristautasunaren balioak hegemoniko izatera. Berak esango du hori botere-nahiaren ondorioz gertatu dela. Nietzsche langile intelektualen pobrezia intelektualarekin zegoen kezkatuta.
1. Bizitzarekiko maitasuna
Tesi bitalistetan (bizitza zientziaren bidez ezin azal daitekeen indar edo oldar batek bideratzen duena baieztatzea) oinarritzen da esateko gizakiak bere burua eraiki behar duela, bere patu tragikoaz eta alaiaz arduratzeko. Nietzscherengan oso presente egongo da pasioa, odola… Berak esango du bizitzak amaiera duela, oso latza dela baina gure ardura dela, eta gure ardura bada guk geuk eraiki dezakegu gure balioak sortuz. Lurreko bizitzaren baieztapena izango duen ikuspegia da berea. Probetxua atera behar diogu eta aukerak baliatu behar ditugu.
2. Kristautasunari kritika
Alde batetik ikusten du mendebaldeko zibilizazioa gaixo dagoela, balio dekadenteak bultzatzen ditu eta sakonean kristautasunaren balio inmoralak barneratuta ditu. Kritikaren funtsean beste mundu bat egiazkoa dela esaten dutela dago. Platonen dualismoa kristautasunak bere egiten du eta hau kritikatzen du. Esango du hartaldearen balioak bultzatzen dituela kristautasunak. Jainkoak gizakia mugatzen du; eta, bestalde, haraindiak lurreko bizitza atsekabe bihurtzen du. Kristautasuna platonismo herrikoia da berarentzako. Errealitatea bitan zatitzea kritikatzen du: lurreko mundua eta haraindia.
3. Jainkoaren existentzia ukatu
Gertaera izugarri baten aurrean gaudela kontzientzia har dezagun nahi du, Jainkoaren heriotza. Honekin esan nahi diguna da Jainkoak metafisika adierazten digula. Ez da mundu horretaz konformatzen, beste mundu bat sortzen du eta esaten da hau dela benetako mundua. Hau Platonen pentsamenduan sortu zen; beraz, Platon da gehien kritikatuko duen filosofoa. Nietzschek aldarrikatuko du bere burua lehenengo filosofo antimetafisikotzat, berarentzat Jainkoa hilda dago. Jainkoa hiltzean gizakia nihilismoan (balio guztien eraldakuntza) eror daitekeela dio, gizakia nahasmenean eroriko da. Beraz, gizakia nihilista izango da ez duelako beste biderik izango. Gizakiarentzako Jainkoaren heriotza albiste txarra da, baina borondatez indartsua denarentzat albiste on bat, gaingizakiarentzat. Hau berarentzako gizateriaren fase gorena izango da. Bere ustez gutxi batzuk izan daitezke gaingizakiak. Gaingizakia balio berrien sortzailea izango da, eta hortik etorriko da gizarte berria berarentzat. Gaingizakia boterearen bila arituko da, baina norbere buruaren boterearen bila.