Kapitalismo Industriala eta Industrializazioaren Hedapena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB
Kapitalismo industriala
Industria Iraultzak kapitalismoa bultzatu zuen eredu ekonomiko gisa. Britainia Handitik Europa osora zabaldu zen.
Liberalismoa eta kapitalismoa
Pentsalari britaniar batzuk liberalismoa definitu zuten. Adam Smith-ek liberalismoaren printzipioak ezarri zituen:
- Norberaren interesa eta ahal den etekin handiena bilatzea.
- Guztien interesak merkatuan orekatzen dira, eskaintza eskariari egokitzen baitzaio.
- Estatuak ez du esku hartu behar ekonomiaren funtzionamenduan.
Kapitalismo industriala: Sistema horretan ekoizpeneko bitartekoak (fabrikak, makinak eta stock-ak) talde txiki baten jabetza pribatua dira.
Bankuak eta finantzak
Bankuak erakunde garrantzitsuak izan ziren kapitalismoaren garapenean, aurreztaile eta enpresarien arteko bitartekari bihurtu zirelako: Aurreztaileek dirua uzten zuten gordailuan eta industrialek inbertsioak egiteko erabiltzen zuten. Baina enpresek diru-ekarpen handiak behar zituzten, enpresari bakar batek eman ezin zituenak. Orduan, garrantzitsu bilakatu ziren sozietate anonimoak. Pertsona askok ekartzen dute kapitala horietan; kapitala hainbat akziotan banatzen da, eta akziodun bakoitzari akzio kopuru bat dagokio, ekarri duen diruaren araberakoa.
Kapitalismo industrialaren hedapena
Industrializazioa Frantzia eta Belgika herrialdeetara zabaldu zen, non burdingintzak garrantzia handiagoa baitzuen. Errusia, Alemania, Estatu Batuak eta Japonia industrializatu egin ziren. Ekialdeko Europa ia osoa industrializazio-prozesutik kanpo geratu zen.
Industrializazioaren bigarren fasea
Industrializazio-prozesuko fase berri batean sartu zen mundua: Bigarren Industria Iraultza. Britainia Handiaren, Frantziaren eta Belgikaren nagusitasun ekonomikoa partekatzen hasi zen Alemania, Estatu Batuak eta Japonia bezalako potentzia industrialekin.
Energia-iturri berriak eta industria berriak
Elektrizitateak eta petrolioak ikatzaren lekua hartu zuten. Dinamoak elektrizitatea sortzeko aukera eman zuen, eta alternadoreak eta transformadoreak korronte elektrikoa garraiatzea ahalbidetu zuten. Elektrizitateak hainbat aplikazio izan zituen industrian, garraiobideetan, komunikazio-sistemetan, aisialdian baita argiztapenean ere. Petrolioa XIX. mendearen erdialdean hasi zen erauzten. Petrolioa erregai bezala hasi zen erabiltzen automobiletan. Diesel motorra itsasoko nabigazioan aplikatzen hasteak itsasontzien abiadura eta zama garraiatzeko gaitasuna nabarmen hobetu zituen. Metalurgiak bultzada handia izan zuen, metal berriak ekoizten, eta automobilaren industriak hedapena izan zuen. Industria kimikoak ere garapen garrantzitsua izan zuen.