Kapital Emozionala eta Giza Garapena Enpresetan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,62 KB
Kapital Emozionala
Enpresaren barneko emozio positiboen fluxuek sortzen dituzten aktibo ukiezinen balioespena. "Premiazko gaitasun funtsezkoak": aktibo ukigarri, intelektual eta emozionalen konbinazioa, jokaerak eragiten dituena eta abantaila konpetitiboa dakarrena. Liderrak aktiboak koordinatu eta zentzua eman behar die. Aktiboek balio gorena hartzen dute estrategia baten pean batera jokatzen dutenean.
Giza Garapen Integrala
Emozioak aktibo produktiboak dira, baina gizakiaren garapenerako ere garrantzitsuak. Giza garapenak hiru helburu ditu: gaitasun fisikoak, intelektualak eta emozionalak garatzea.
Gaitasun Fisikoak
Historian zehar interes handiena jaso duena. Bizirauteko borrokan erabakigarriak izan dira.
Gaitasun Intelektualak
Giza garapenaren elementu bereizgarria. Heziketa eta prestakuntza funtsezkoak dira. Ezagutzaren gizartean, enpresek "burmuina" darabilte.
Gaitasun Emozionalak
Eragin handia dute bizitzako esperientzietan. Erakundeetan aplikazioak aztertzen hasi dira. Gaitasun intelektualen osagarri dira, eta sinergiak sormena eta arrakasta ekar ditzake.
Emozioen Energia
Emozioak energia-biltegi erraldoia dira. Energia hori askatu eta bideratu daiteke.
Bi Erreminta
Gure egoera emozionala kudeatzeko:
- Musika: Gorputza suspertzeko, burua indartzeko eta espiritu sortzailea askatzeko.
- Umorea: Barre egitea osasungarria da. Laneko giroari, lankidetzari eta produktibitateari mesede egiten dio.