Kantu lirikoak eta XVIII. mendeko lirikak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Kantu lirikoak

Interesgarria da kantu lirikoa eta balada alderatzea: baladek istorio bat kontatzen dute (narratiboak dira); kantu lirikoek, aldiz, lirikaren bereizgarriak (sentimenduen adierazpena, ageri dituzte.

Kopla zaharrak

-Ahapaldi bakoitza lau lerrokoa da(8/8/10/8). Oin errimadunak 8 silabako lerroetan daude.

-Bi zati:

  1. Zati sinbolikoa: lehenengo bi lerroek osatzen dute(8/8). Normalean izadiarekin erlazionatuta.

  2. Erreferentzia: Azken bi lerroek osatzen dute (10/8). Mezu nagusia eman ohi zaigu zati honetan.

XVIII. mendeko lirikak

Egilearen barne-mundua da gai nagusia.


  • XVI. Mendea:

euskaraz egindako literatura idatziak ez du berandurarte fruiturik eman. Berankortasun hori ulertzeko, garai hartako bizimoduaz kargutu behar gara: herri eskolatu gabea, gehienak; eta eskolatzeko moduan zeudenek ere ez zuten izaten euskaraz ikasteko aukerarik, garai hartan euskarak ez baitzuen lekurik kultur munduan.

XVI. mendera bitartean, beraz Akitania aldeko hilarri batzuetako inskripzioak edo Donemiliaga Kukulako monastegiko glosak...izan ezean, ez da euskaraz idatzitako ezer aurkitu.

Lehenengo idatzitako euskal liburua Linguae Vasconum Primitiae.


Bernart Etxepare: Etxeparek literatur lan bakarra argitaratu zuen. Linguae Vasconum Primitiae. Izenburua latinez jarri arren, euskarazko bertsoz osatuta dago. Hasieran, erlijio-gaiak dira nagusi. Maitasun-kontuek hartzen diete aurrea. Bere gartzelaldiaz diharduen poema bat dator. Euskal hiztunari egindako gorazarrea poemetan zehar.

Estilo nahiko soila. Hizkuntzari dakionez, Garazi aldeko behe nafarreraz idatzi zuen liburua, herrian erabiliko zen hizkeraren isla.

Etxeparek euskarazko lehen idazlearen kontzientzia osoa zeukan, eta euskarari gorazarre egiten dioten poemetan euskaraz idaztera bultzatzen ditu euskaldunak.

Joannes Leizarraga: Bere lan gehienak itzulpenak dira: Abc edo Christinoen instructionea, Kalendrera eta Iesus Christ Gure launaren Testamentu Berria (hots, Bibliaren bigarren partea)

  • XVII. Mendea:

Pedro Agerre Azpilikueta (Axular): Axularrek idatzitako lehen liburua ( Gero 1643) testu klasikoen artean irakurrienetakoa da eta izugarrizko garrantzia izan zuen euskal herrian.

Joannes Etxeberri Ziburukoa: Liburuak: Manual devotionezcoa,  Noelac. Gabon-kantak eta Eliçara erabiltceco liburua.


Zuberoako idazleak:

Armanaud Oihenart: Ez zen elizgizona. Notitia Utriusque Vsconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae izeneko liburua.  (Euskal Herriaren historia alde biak bilduz egin zuen lehengoa. Literatura arloan, L’art poetique basque idatzi zuen.

Joanes Tartas: Onsa  hilceco bidia eta Arima penitentaren ocuupatione devotaq, bi liburu. Erlijio-gaiez.

Entradas relacionadas: