Kantu lirikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,45 KB
BALADA ZAHARRAK:
Poesia mota honi erromantzea ere deitu ohi zaio, baina balada da izenik zabalduena Europa osoan.
Baladak poema narratiboak dira, gertaera bat kontatzen dutenak, eta ahoz aho transmititu izan direnak. Ahozko kultura osoa bezala, baladak ere literatura idatziak eragin gutxi izan duen lekuetan gorde dira gehienik: Bizkaiko, Zuberoako eta Nafarroa Garaiko zenbait bazterretan.
KANTU LIRIKOAK:
Baladen moduan, benetan ugariak dira euskal kantutegietan bildu diren egile ezezaguneko maitasun-poemak, XVII. Mende aldera (bai aurretik, bai ondoren) Ipar Euskal Herrian sortutakoak.Maite-kantuak, zenbait ñabardura gorabehera, maitasuna edo amodioa dute gaitzat: agur-kantak dira, edo amodioa adieraztekoak, edo onartu gabeko maitasunarengatik frustrazioa agertzen dutenak… Maite-kantuek badituzte baladetan aurkitu ditugun hainbat ezaugarri, baina baita haietatik bereizten dituenik ere: gaia, irakaspena eta metaforen erabilera.
METAFORA:
Bi hitzen arteko antzekotasunen bat kontuan izanda, horietako hitz bat bestearekin ordezkatzea. “Lili bat ikusi dut” maite-kantuan, maite den neskari erreferentzia egiteko lilia erabiltzen da, “Amodioa zoin den zoroa”n, berriz, izarra dio maite duen neska esan nahi duenean.
Hizkuntzalarientzat, kantu lirikoetan emakumea izendatzeko funtsezko hiru metaforak honela baliatzen dira:
Izarra: emakume hotz eta urruna irudikatzeko, maitemindua arbuiatzen duena irudikatzeko.
Lorea: maitemindutako emakumea sinbolizatzeko.
Txoria: engainatutako emakumea izendatzeko.
KOPLA ZAHARRAK:
Kopla zaharra lau lerroko ahapaldia da, eta edukia bi zatitan banaturik dator: bata, sinbolikoa, non izadiari buruzko erreferentzia egiten den; bigarren atala, berriz, esanahia duen zatia da. Bi zatien arteko lotura ez da logikoa izaten.
Koplaren barne-logika bisuala izaten da nagusiki, eta ez dute gai sakonik jorratzen; oparoak dira onomatopeiatan, eta normalean ez zaie umorerik falta. Kopla, bertsoa bezalaxe, beste literatur molde batzuetan ager daiteke: esaterako, baladetan (“Bereterretxen kantorea”n, adibidez) eta haur-jolasetan.