Kanten hiztegia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,44 KB
KANT
2. Kant eta ilustrazioa: Sàpere aude
Kanten filosofian, hiritarrek eta askatasunak sekulako protagonismoa dute.
Ilustrazioa
XVIII. Mendeko mugimendu ideologiko garrantzitsua izan zen eta korronte honek pentsamenduu askeari, kulturari edo zientziari zeresan handia ematen zion.
Kantentzat gizakiak bizitzaren bizitzaren gidari izan behar du, historia pertsonek egiten dute eta herritarrek ez dute zertan onartu behar haien borondatearen aurkako baldintza politiko, ekonomiko edo moralik. Ikuspuntu honetatik, Kantentzat gizakiak errealitatea ezagutu eta eraldatzeko kapazitatea du. Honengatik egoerak modifikatzeko gaitasuna dute eta etorkizuna desberdina izan daiteke, hau da, askeago, justuago eta elkartasun zaleago.
Kantentzat, askatasuna , justizia eta bakea pertsona anitzek dituzten helburuak dira. Gutako bakoitzak bere baitan duen izaera humanoa garatu ahal izateko badaude askatasuna bezalako baldintza baterrezinak. Askatasunik gabe pertsonak ezin du bere duintasuna garatu, ahalbidetu. Pertsonaren garapenerako libertatea ezinbesteko baldintza da.
Kanten iritziz, gizarte estamental eta pribilegiatua askatasun printzipioaren aurkakoa da. Kantek uste duenez, hiritargoaren kontzientziazioak ezinbestekoak diren aldaketarako baldintzak sor ditzazke. Hiritar bakoitzaren pentsamendu gaitasunak jokabideetan islatu beharra dauka. Alegia, egoera aldatzeko hiritarrek zuzendutako saiakerak suspertu eta hitzarmen berriak proposatu beharko lirateke. Elkarbizitzari dagokionez, gizarte aske, justu eta solidario bat eraiki
ahal izateko, pertsona guztien, sentikera guztien eskubideak bermatuko dituen hitzarmenak proposatuko lirateke.
Antolaketa politikoa, eskubide politikoetan eta zuzenbidean oinarritu beharko litzateke. Pertsonak bere protagonismoa askatasun baldintzetan gauzatu beharko luke, eta horretarako ukatzen zaigun libertate, askatasun hori berreskuratu beharra dago.
Kanten joera filosofikoak ezaugarri etiko eta politikoak ditu. Ilustrazio, benetako demokrazia edo gizarte protagonismoaren defendatzaile izanik, gutako bakoitzak inolako inposaketa edo presorik gabe bere kasa prestatzeko duen ausardiaz gogoeta egiteko gonbitea egin zigun “Sapere Aude” esaldiaren bitartez. Ausart gaitezen gure kasa, libreki pentsatzen. Planteamendu honek errebeldiaren inkonformismoaren izaera kritikoaren edo emantzipazioaren (askapenaren)ohiua da.
3. Arrazoimenaren erabilera publiko eta pribatua
Askatasuna gizateriak helburu gisa duen erronka izanik, askatasunak ezaugarri etiko indartsuak ditu. Pertsona gisa, gizon eta emakume bezala garatu ahal izateko askatasuna behar beharrezkoa da. Pertsonaren garapen moralak askatasuna behar du, pertsona izateko, aske izan beharra dago.
Askatasunak ezin du zerbait kontzeptuala edo teorikoa izan behar. Askatasunak gutako bakoitzaren inplikazio aktiboa eskatzen du. Askatasuna esperimentatu edo sentitu beharra dago. Hortaz, askatasunaren aplikazioa, esperimentazioa eman dadin, badaude prektikatu ditzazkegun bi adibide.