Kanten etika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,62 KB

TESTUINGURU HISTORIKOA:

Kant

1724an Königsberg-en (Prusia) jaio zen, eta bertan hil zen 1804an. 40 urtez Königsbergeko unibertsitatean irakatsi zuen Logika, Metafisika, Geografia, Morala eta Antropologia. Baita Matematika, Fisika… ikastaroak eman zituen. Interes zabalak zituen ilustrazioaren eraginez.Kant jaiotzean Prusian Federiko I.Ak agintzen zuen, errege sarjentua izenez ezagutzen zena. Hau Prusiar militarismoaren aita zen. Merkataritza garatu eta analfabetismoaren neurriak hartu zituen.Europan: Espainiako Inperio erortzen ari zen bitartean Ingalataterra eta Frantzia indartzen ari ziren (Espainia vs Ingalaterra). Erdialdeko Europan 1740 arte bakean bizi izan ziren hainbat nazionalitate.Federiko II.A Handiaren erregealdia Prusiaren garairik hoberena izan zen. Nahiz eta errege hau ekintza militarrengatik ezagutua izan, estatua sakonki modernizatu zuen. Ilustrazioan oinarritu zen estatua modernizatzeko lelo hau erabiliz: “Dena herriarentzat baina herria  gabe”. (DESPOTISMO ILUSTRATUA).Kantek ilustrazioko ideiak defendatzen zituen eta gertutik bizi zituen garaiko gertakari nagusiak: Federiko II. Handiaren politikaren, Estatu Batuen independentziaren (1776) eta Frantziako Iraultzaren (1789) alde jarri zen. Zientzia aurkikuntzetan interesa jartzen zuen ta konpromisoa zuen giza duintasunaren balioekiko, askatasunarekiko eta berdintasunarekiko. Bere filosofiak eragina izan zuen giza eskubideen aldarrikapenan, hain zuzen, eskubide zibil eta politikoetan. TESTUINGURU FILOSOFIKOA:Kant 1724an Königsberg-en (Prusia) jaio zen, eta bertan hil zen 1804an. 40 urtez Königsbergeko unibertsitatean irakatsi zuen Logika, Metafisika, Geografia, Morala eta Antropologia. Baita Matematika, Fisika… ikastaroak eman zituen. Interes zabalak zituen ilustrazioaren eraginez.Kanten filosofiak iturri hauetatik edan zuen: Arrazionalismotik (Wolff-ek nagusitasuna izan zuen mendearen hasieran) eta Enpirismotik (Humeren eszeptizismoa; Ilustrazioaren ideietatik, eta Pietisten (talde protestantea) ideietatik. Kanten helburua gizakia askatzea zen, gizaki autonomoa sortuz, eta horretarako bideak eskeintzen ditu, ez soluzioak. Bidea da gizakia konturatzea bera dela bere bizitzaren gidaria, hau da, autonomoa dela konturatu behar da.Autonomia lortzeko gure burua ezagutu behar dugula dio, hau da, gizakia zer den aztertu behar dugula. Hori lortzeko, lehenik 3 galderei erantzun behar zaie:Zer ezagut dezakegu?“Arrazoi hutsaren teoria”Filosofia teorikoa.Zer egin behar dugu?“Arrazoi praktikoaren kritika”Filosofia praktikoa.Zer espero dezakegu?(Jainkoaz, arimaz, gizartearen etorkizunaz…)





EZAGUTZAREN TEORIA:Zer ezagur dezakegu unibertsaltasunez? Gai hontara heltzeko, Kantek ea metafisika zientza den  dudan jartzen du.Bere abiapuntua zientzien arrakasta da. Matematika eta fisikaren lorpenak ezin dira zalantzan jarri. Kantek beraz zientzia ez du kuestionatzen. Aztertzen du ea zeintzuk diren ezagutza zientifikoa eta ziurra egiten duten baldintzak.Berak aztertu zuen ea nola lortzen dugun ezagutza:Edozein ezagutzan esperientziatik etortzen ez diren elementuak daude, hau da, subjektutik datozen elementuak (enpirismoaren aurka). Elementu hauei “a priori” deitzen die. Baina esperientziatik datozen elementuak ere beharrezkoak dira (arrazionalismoaren aurka). Hauek “a posteriorizkoak” dira. Beraz ezagutzan 2 elementu aurkituko ditugu: “a priorizkoak” eta “a posteriorizkoak”. Ulermena ez da pentsatzetik hasten, baizik eta bere jardueratik: pentsatzen hasteko zerbait etorri beharra zaio kanpotik. Lehendabizi sentipenak jasotzen ditugu kanpotik (zentzu honetan hartzaileak gara) eta sentipen emaitza intuizio enpirikoa da. Baina sentipenaz gain, gizakiok a priorizko elementuak gehitzen ditugu, eta hauek zentzumenen bidez jasotako datuak bateratzea, antolatzea eta elaboratzea eragiten digu.Kantek ezagutzan bi elementu bereizten ditu: materia (substantziaren lehengaia, sentsibilitatearen datuak, a posteriorizkoak) eta forma (a priorizko elementuak). Formak hutsak dira, eta materia aldiz gordina, formarik gabekoa eta ezagutza gabekoa da. Modu honetan Kantek arrazionalismo eta enpirismoaren arteko sintesia egin zuen. Ezagutza ez da, jadanik, “errealitatearen kopia” bat (errealismo inozoa), baizik eta ezagutzen duen subjektuaren eraikuntza.Ezagutzen duguna beraz, ez da errealitatea bere baitan dena (noumenoa), baizik eta gure a-priorietara moldatzen dena (fenomenoa).Ezagutza azaltzeko modu berri hau Kopernikoren Unibertsoari buruzko teoria berriarekin ( geozentrsimotik heliozentrismora) konparatu zuen Kantek.  Horrelako zerbait pasatu zen Kantekin: ordura arte pentsatzen zen gure ezagutzak gauzen inguruan biratzen zuela, ezagutzen dugun obejtuaren inguruan. Honek proposatu zuen erdigunea subjektua izatea, eta ez objektua. Gauzak subjektuaren ezagutzeko erari egokitzen dira (subjektua=gizakia beti). Guzti honi Idealismo Traszendentala deritzo.Lehen aipatu bezala, Kantek Metafisika zientzia izatera ailegatu daitekeen aztertu nahi du. Horretarako, kontrajartzen diren bi jarrera ikertzen ditu:-Arrazionalismoa: Arrazionalistek sentimenen bidez lortzen den ezagutza ezabatu zuten, izan ere arrazoiak jatorrizkoak diren ezagutzak baititu. Arrazoia bera da fidagarria den bakarra. Matematika (argia eta zihurra) eredutzat hartuko dute, beraz, arrazionalistek jatorrizko ideietan oinarriturik, arrazoiaren bidez errealitate osoa azaltzen saiatzen zen sistema metafisikoak eratu zituzten. Kantek hauei aurre kritika falta, giza arrazoimenaren aurre-analisia egin ez izana, eta guztiz hutsak diren kontzeptuetan oinarritutako sistema filosofikoak eraiki izana leporatzen die. -Enpirismoa: Arrazionalismoaren kontrako erreakzioa da. Hauentzat ezagutzaren abiapuntua esperientzia denez, zentzumenak guztiz beharrezkoak dira. Gizakia jaiotzean, erabat hutsik dago eta ezagutzen duen guztia esperientziaren bitartez ezagutzen du. Esperientziatik haratago dagona eskuraezina da (fisika adib.). Bide horretatik eszeptizismora iristen da. Humek ezagutza metafisikoaren posibilitatea eta lege zientifikoaren izaera beharrezko eta ziurra ukatzen ditu. Humentzat enuntziatu zientifikoak kausa-ondorioetan oinarritzen direnez ez dira beharrezkoak eta lotura hau esperientzian oinarritua dago. Kantek ez du enpirismoaren eszeptizismoa onartzen, berarentzat zientziek ematen dizkiguten enuntziatuak seguruak eta unibertsalak baitira. Hau justifikatzeko zientziaren judizioak aztertuko ditu, eta Humek esandakoa kontra esango du, badaudelako sintetiko eta apriorizko judizioak, hau da, zientifikoak.-Aurreko filosofoen juduzio motak:-Egiaztatzeko esperientzia bai/ez:-apriorizkoak: ez dugu esperientziara jo behar. (2+2=4).-aposteriorizkoak: esperientziara jo behar dugu. (metalak beroarekin dilatatzen dira).-Subjektuari buruzko informazio gehiago bai/ez:-judizio analitikoak: ez dute ezagutza zabaltzen subjektuaren inguruan. (osotasuna zatia baino handiagoa da).-judizio sintetikoak: informazio gehiago ematen dute subjektuari buruz. (gizaki batzuk dantzariak dira).Kanten arabera judizio sintetikoak eta apriorizkoak zientifikoak dira, informazio berria, unibertsala eta beharrezkoa ematen baitute. (lerro zuzena bi puntuen arteko distantziarik txikiena da).-Ezagutza motak:-Sentimena: Ezagutzaren lehen gaitasuna da, hau da, ezagutzaren hasiera da. Honen bidez, objektuen errepresentazioak jasotzen ditugu; sentimenaren materia. Hau gertatzeko denbora eta espazioa beharrezkoak dira eta gainera sentimenaren aprioriak izango dira, ez baitira esperientziatik ezagututako zerbait. Bi elementuen baturak fenomeno intuizio enpirikoa sortzen du.-Ulermena: Honen lana sentimenaren fenomenoa pentsatzea da. Pentsatzeko intuizio enpirikoa eta adimeneko aprioriarekin lotzea beharrezkoa da. Bi motatakoak izan daitezke: kontzeptu enpirikoak (sagarra) eta kontzeptu hutsak (kantitatea, nolakotasuna, erlazioa eta modalitatea). Bi elementuen baturak judizioa (kontzeptua) sortzen du.-Arrazoimena: ideien bidez eta kontzeptu aunitzen bidez, errealitatea ezagutu eta ordenatzeko elementua da. Gure esperientzia eta ezagutza batzeko hiru apriorizko ideiatan oinarritzen gara:-arima:gure barneko esperinetzia batzen duen kontzeptua.-mundua: kanpoko gertakariak batzen dituen kontzeptua.-jainkoa: aurreko biak batzen dituen kontzeptua.Hiru ideia hauek metafisikan objektuak dira eta hauei buruzko fenomenoa ez dugunez, ezin dira zientifikoak izan. Baina horrek ez du esan nahi hauetan pentsatu ezin dugunik. Eta ondorioz, Kantek gai hauek arrazoi praktikoaren arloan kokatzen ditu. -Matematika: sintetiko a priori. Esperientziarik ez du behar, baina esperinetziari aplikatzen zaio. -Fisika: Sintetiko a priori hutsa delako. Esperimentala, fenomeno isolatuak.-Metafisika: ez dira fenomenoak, a priorizko elementuak ez baitira esperientzian aplikatzen.




KANTEN ETIKA:Kant Humen filosofiaren kontra zioan, hau da, bere filosofiak bat egiten zuen ilustrazioaren helburu nagusiarekin.Kanten iritziz Filosoria praktikoaren helburua hauxe da:subjektibotasuna gainditzen duen jokabide unibertsaletarako legeak ondorioztatzea.Kantentzat, giza arrazoiaren arlo bat arlo praktikoa da eta bi erabilera ditu.Arrazoiaren erabilera teorikoak ezagutzara garamatza.Baina ezagutza teorikoa izateaz gain praktikoa ere bada, hau da, nola jokatu behar dugu? “Arrazoi praktikoaren kritika” liburua horretan datza.Kanten arabera moralak ez du justifikaziorik behar, morala existitzen den gertaera bat da.Gainera kontzientzia morala daukagu, hau da gure buruari galdetzen diogu zerbait ongi edo gaizki dagoen.Kantek planteatzen duena ez da gizakiaren jokabidea berez nolakoa den aztertzea, baizik eta zein printzipiok zuzendu behar duten gure jokabidea moralki edota modu justuan jokatzeko.Beraz, gizakia bere ekintzetan librea dela suposatu daiteke.Onartu beharreko lehenengo gauza askatasunaren postulatua da, hau da, gure buruari nola jokatu behar dugun galdetzen badiogu, jokatzeko modu bat baino gehiago dagoelako izango da.Gizakia Kanten ustez askatasuna eta natura da.-Etika materialen kritika: Kantek ordurarteko filosofia moral guztiak kritikatuko ditu. Ordurarte, etika guztiek giza bizitzaren zoriontasuna lortzeko aholkuak ematen dituzte. Batzuk, zoriontasuna gozamenean aurkituko dute, beste batzuk hilezkortasunean, arrazoiaren garapenean,kontenplazioan…Etika material guztiek ongigoren bat dagoela onartzen dute hau da helburu bat.Etika horiek, eduki jakin bat dute, zer lortu nahi den eta hori lortzeko zer egin behar den zehazten dutenak.Gainera, etika materialak enpirikoak, aposteriorizkoak dira, hauen edukiak esperientziatiz datoz eta, beraz ezin dira unibertsalak izan, bakoitzaren esperientxia ezberdina baita.Etika honen printzipiomoralak heteronomoak dira arauak gizakiari kanpotik inposatzen zaizkio eta.Bestetik, etika honen aginduak hipotetikoak dira, ez dute berezko baliorik.-Etika formala:Ideal morala eta zoriontasuna bi gauza ezberdin dira. Zoriontasunaren ideia esperientziarekin loturik dagoenez ez da unibertsala.Moralaren ideala aldiz, betebeharraren moralari dagokio, hau da, bere agindua ez da hipotetikoa, kategorikoa baizik.Beraz ideal morala esperientziatik independientea da.Kantek, betebeharren etika planteatzen du:Kantek dio etika formalean edukiek ez dutela garrantzirik, hau da edukirik gabeko morala da: Kantek ez du jarraitu beharreko ongi edo helburu zehatzik aipatzen baizik eta ekintzaren intentzioa kontutan hartzen du.Laburbilduz, ekibtzaren formari erreparatzen dio eta ez helburuari. Aarrazoia da, ekintza justua edo injustua den erraten diguna.Beraz a priorizko ideia da, legeraren jatorria guree arrazoimena baita. Kantek, bi baldintza ematen dizkigu, unibertsaltasuna tea autonomia.1.Ekintzara bultzatzen zaituen printzipioa lege orokor bihur dadin nahi bazenu bezala joka ezazu. Hau da edozein arau edo legek denontzat balio du, beraz ez da interes partikularrik bilatu behar.2.Gizakia helburu bezala tratatu, ez bitarteko bezala. Hau da gizakia ein dugu gure interesak lortzeko baliabide moduan erabili.Horrela, arlo praktikoan ere gizakia autonomoa bilakatzen da, gizakia bere lege moral propioaren sortzailea delako.Arrazoi praktikoaren postulatuak:Kantek ezagutzaren teorian garbi uzten du metafisika ezin dela zientzia izan. Jainkoaren existentzia eta arimarena adibidez,arrazoi praktikorako uzten ditu.Hasieran aipatutako askatasunaren gain bi postulatu azaltzen dizkigu kantek, frogatu ezin direnak baina suposatu behar ditugunak.-Arima. Ongi jokatzen dugun aldiro ez ditugu sariak lortzen eta alderantziz, gaizki jokatzen dugun oro ere ez dugu zigorrik jasotzen. Horregatik, beste errealitate bat dagoela suposatu behar dugu, bertan ondorioak jasotzen direnak.Honwk, arimaren hilezkortasuna eskatzen su.-Jainkoa.Sariak eta zigorrak ezartzen dituen norbait bharrezkoa da, beti justua dena, eta hau jainkoaren idearekin bat dator. Arimaren hilezkortasuna, jainkoa eta askatasuna dira moralaren postulatuak.


Entradas relacionadas: