Kant eta Ilustrazioa: Pentsatzen Ausartu

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Auto-eragindako Adin Txikitasuna

Kanten ustez, bakoitza bere adin txikitasunaren erruduna da, bere kabuz pentsa dezakeelako; izan ere, edozein ilustratu daiteke, ez da adimen falta, ausardia falta baizik.

Horregatik, bere lema: "Ausartu zaitez zeure buruaz baliatzen!"

Tutoretza eta Gidaritza

Tutoreak dira boterea dutenak. Hauek gure ordez hartzen dituzte erabakiak, adin txikikoak garelakoan, baina arrazoiak geure buruaz pentsatzera behartzen gaitu.

Horregatik dio Kantek, zeure buruaz pentsatzen ausartzea ausardia eskatzen duela, tutoreen kontra pentsatzeko. Haiei ez zaie interesatzen, baina askatasun publikoa ezin digute kendu.

Sapere Aude: Pentsatzen Ausartu

Latinezko Sapere Aude esamoldea honela itzul daiteke: "Ausartu pentsatzen". Kanten iritziz, modu autonomoan jokatzeak, heteronomia (besteen iritzi eta jokabideak) atzean utzita, gizabanakoa heldutasunera iritsi dela adierazten du.

Ilustrazioaren garaiaren atzean gizateriaren auto-eragindako adin txikitasuna dago (nagikeriagatik eta koldarkeriagatik sortua), eta hori uzteko garaia da. Nahiz eta ondo bideratua egon, oraindik ez da lortu, eta hori lortzeko baldintzak askatasuna eta arrazoia dira. Inor gutxik lortuko du, eta prozesu luzea, progresiboa eta erreformaren bidezkoa izango da.

Erlijioa eta Askatasuna

Kanten ustez, «inork ezin dio inori erlijio, moral edo ideologia jakin bat inposatu, eta are gutxiago monarka batek herriari». Kant askatasuna bermatzen saiatzen da. Kantek deismoa defendatzen du, erlijio naturala: dogma, errebelazio eta misterioetatik aske dagoen sinesmena.

Arrazoimenaz Publikoki Baliatzeko Aukera

Askatasun zibila (arlo juridikoan oinarritua) murriztua dago, baina askatasun moralaren arloan, bakoitza bere burua ordezkatzeko gai da, eta, horregatik, askatasun osoa du bere morala aukeratzeko eta autonomoa izateko.

Bi arlo horiek esaldi honekin bateratzen ditu: "Arrazoitu nahi duzuna, baina obeditu."

Ondorioak eta Gogoetak

Ausartu zaitez zeure buruaz pentsatzen, eta gainditu itzazu oztopoak (nagikeria, koldarkeria eta babesik eza) auto-eragindako adin txikitasuna gainditzeko eta modu autonomoan jarduteko.

Arrazoia eta askatasuna dira lehenengo baldintzak, baina askatasun osoa esparru moralean bakarrik (erabilera publikoa, aditu gisa); legeen arloan, berriz, legeak bete behar dira (askatasuna pribatuan erabiltzea).

Hemendik, "pentsatu nahi duzuna, baina obeditu" esaldia. Ilustrazioaren bidetik, moralean eta erlijioan, tradizioak gainditu behar dira.

Zentzu horretan, morala autonomoa izatea proposatzen du, zure barnetik ateratakoa, moralaren sortzaileak geu garelako, erabilitako arrazoitzeko gaitasunari esker.

Aldiz, Sokratesekin batera, zeinak lehen moral unibertsala ezarri nahi baitzuen, eta Platonekin batera, bertutea zientziari lotu baitzion, heziketaren garrantzia azpimarratuz.

Bestalde, Ilustrazioaren aldarrikapenak (Entziklopedian agertzen den bezala) arrazoiaren autonomia, askatasuna eta hezkuntza dira esparru guztietan.

Ni moral autonomo eta heteronomoaren artean nago: edozein moralen edukiak unibertsalak izatea, eta horretarako, Giza Eskubideen Aldarrikapena da adibide hurbilena.

Bestalde, bat nator Kantekin, zeure buruaz pentsatzea oso zaila dela esatean, ez bakarrik nagikeriagatik edo beldurragatik, baizik eta inork (ez familiak, ez eskolak) ez gaituelako pentsatzen irakasten: denei komeni zaie obeditzea, nahiz eta pentsamenduaren askatasuna aldarrikatu.

Entradas relacionadas: