Kant eta Ilustrazioa: Autonomiaren Bilaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Hasteko, Kantek Ilustrazioaren leloa azaltzen du: Sapere aude latindar esamoldea honela itzul daiteke: "Ausart zaitez pentsatzera", "izan adore zeure kabuz arrazoia erabiltzeko". Nolanahi ere, lelo hau ez zuen Kantek berak sortu, baizik eta K.a. I. mendeko Horazio olerkariak, bere II. Epistolan. Geroztik, topiko bihurtu da literaturan.

Kanten ustez, Ilustrazioa ez da garai historiko baten iraultza politikoa, baizik eta gizartearen pentsamoldearen erreforma motela, hezkuntzari esker gauzatzen dena. Zertan datza iraultza hori? Kanten iritziz, autonomiak bereizten ditu gizakiak:

Gizaki heteronomoak adingabetasun errudunean bizi dira besteen (tutoreen) gidaritza eta iritziak kontuan hartuz jardutean eta barneratzean. Norberaren erruzkoa da, adingabetasunaren zergatia ez datzalako adimenik ezean, erabakitzeko kuraiarik ezean baizik.

Autonomian jarduteak adingabetasuna atzean uztea suposatzen du, gizakia heldutasunera iritsiz. Egoera hau lortzen da gizakia bere kabuz pentsatzen hasten denean, bere buruaren jabea izatera ausartzean.

Hala ere, autonomiara ailegatzea ez da prozesu erraza, oztopoak ugariak direlako. Zeintzuk dira?

Autonomiaren Oztopoak

Barnekoak: koldarkeria, ohitura falta, zalantzaldia, erosotasuna, beldurra...

Kanpokoak: tutoreek, gizakiak askatasunik gabe eta ezjakintasunean mantentzeko, zabaldutako aurreiritziak. Gidaritza guztietatik, deitoragarriena, Kanten ustez, gidaritza erlijiosoa da.

Beraz, autonomia lortzeko, hau da, ezarritako ohiturak eta barneratutako sinesmenak alboratzeko, ahalegina ezinbestekoa da eta praktika eskatzen du, Aristotelesen bertutearen ideiarekin bat etorriz.

Hala ere, Kantek bere garaiari erreparatzen dionean, autonomia ekidinezina dela ondorioztatzen du, batez ere, gizakiari arrazoiaren erabilera publikoan askatasuna ematen zaionean. Horrela, gizartearen ordena mantenduko da, askatasuna mugatuta egongo delako, baina herria ilustratzeko bidea irekiko da. Prusiako Federiko II.a Handiak zioenez: "Nahi adina eta nahi duzuenari buruz arrazoitu, baina obeditu".

Entradas relacionadas: