Kant eta ilustrazioa: autonomia morala. Caesar non est supra gramaticos
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,7 KB
Autonomia morala
Caesar non est supra gramaticos. Kantek giza askatasuna frogatu ezinik, postulatu egiten du, arrazoimenak etika eta moralaren inguruan esan dezakeen aztertu nahian. Horrela topatuko ditu inperatibo kategorikoak, esperientziaren aurretikakoak baina informazio berriak ematen dizkiguten juizio a priorizko sintetikoak.
Hauek ez digute esaten, etika materialek bezala, kasu bakoitzean zer egin behar dugun. Aitzitik kasu guztietan zer egin erabakitzeko formula batzuk planteatzen dituzte. Horregatik da Kanten etika autonomoa, formala eta unibertsala. Bere formulazioak laburtuz, ekiterakoan pentsatu behar dut ea nahi dudan nire ekintza lege unibertsal bilakatzea eta ea norbait bitarteko bezala erabiltzen ari naizen. Beraz, erabakiak hartzeko modu askean pentsatu behar dut, kanpoko influentziarik gabe. Arrazoimena askatasunean erabiltzea baita aurrerapenaren baldintza nagusia. Baina arrazoimenaren erabilera askeak legeekin bat ez etortzea ekar lezake eta hau ez betetzeak, kaosa. Kaosak aurrerapena oztopatzen duenez, Kantek arrazoimenaren erabilera mugatu behar izan zuen. Horregatik, arrazoimenaren erabilera publiko eta pribatuarekin, askatasunez pentsatu, baina obeditu dio. Baina hiritarrak legeari leialtasuna zor dion moduan, gobernuak pentsamendu askatasunari zor dio leialtasuna eta ez dago honen gainetik, askatasunez ez badugu pentsatzen, aurrerapenik emango ez baita. Caesar non est supra gramaticos.
Arrazionalismoa eta enpirismoa Kantengan Kanten Garaian arrazionalismoak eta enpirismoak elkarren aurka egiten zuten ezagutza prozesua azaltzen zuten pentsamendu korronte gisa. Arrazionalistek, arrazoimenaren boterean zuten konfiantza, munduaren arrazionaltasunaren ezagutza unibertsala ekar dezakeen bakarra delako eta zentzumenek engainatu egiten gaituztelako. Enpiristen ustez, aldiz, ezagutza orokok esperientzia du oinarri eta honen ezean arrazoimenak lortu dezakeen ezagutza ez da baliagarria. Kantek bi teoriak uztartzea lortu zuen. Izan ere, bere ustetan, gizakiaren ezagutza hiru eremu ezberdinetan ematen da: sentsibilitatea, ulermena eta arrazoimen hutsa. Hiru eremu hauek atal formal edo a priorizko bat eta enpiriko edota a posteriorizko bat dute. Horrela, sentsibilitateak noumenotik zentzumenen bitarteaz informazioa jaso (a posteriori) eta bere denboran eta espazioan (a priori dituenak) kokatuko lituzke. Ulermenak, sentsibilitatearen informazioa hartu (a posteriori) eta judizio eta kategorietatik pasako luke eta ondorioz, egunerokoan ikusten dugun mundua ulertuko genuke, fenomenoa
. Ezagutzaren muga hemen dago. Hirugarren pauso batean, arrazoimen hutsak aztertu dezake arrazoimenak nola funtzionatzen duen, judizio eta kategoriak aztertuz, baina hau, a priorizko hiru elementurekin egingo du, Nia, Jainkoa, eta Mundua. Hiru hauek, ordea, ezin ditugu ezagutu, arrazoimenean dauden kontzeptuak baitira baina hauen inguruko informaziorik ez baitugu. Beraz, benetako ezagutza, eta horregatik esaten da Kantek arrazionalismoa eta enpirismoa batu zituela, esperientziatik abiatu eta arrazoimenetik pasatzen den ezagutza da, ezagutza fenomenikoa. Ezagutza ziurrena matematikak (espazio-denboraren azterketa) eta fisika (judizio eta kategorien azterketa) dira. Hortik kanpora noumenoa dago, eta bertan geratzen diren kontzeptuen ezagutza ez da posible.
Metafisika (Jainkoa, Nia, Mundua) ez da posible, esperientzia falta zaio. Horregatik, Kantek, filosofia klasikoaren gai nagusi asko zokoratu zituen, Jainkoa kasu. Noumenotik kanpora dauden kontzeptuan antinomiak dira, edozer esan genezake hauetaz, eta hauen inguruko ezagutza lortzea ilusio traszendentala da.