Kant eta ilustrazioa autonomia morala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 23,83 KB
¡Escribe tu texto aquí!
Kant-
En iritziz, gizakiak, bere kontzientzia morala eraikitzean, bere arrazoimenaz baliatu behar du. Ikasi dituzun filosofo guztiek ez dute tesi hori onartzen.
Kontzientzia morala, moralaren aldetik zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko baliatzen ditugun printzipio ezjabetzeko gaitasuna dela esan dezakegu.Erabakiak hartzerakoan aukeratzen laguntzen digu,hau da, funtzio autokritikoa egiten du (epailearena). Beraz, printzipioak ezagutu,aplikatu eta autokritika egiten du.
Alde batetik, zenbait kontrako argudioak aurkitzen ditugu; Platonen ustez;
Benetako ezagutza, ideien munduari dagokiona eta arrazoimenaren bidez lortzen dena da, hau da, berdin gertatzen da beraren ustez kontzientzia morala eskuratzeko ( . San Agustinen ustez, denaren jatorria jainkoa eskaintzen digu, moral materiala, aldiz, kanpotik dator.
Etika materialetan suposatzen da moralaren oinarrian balio edo helburua edo ondare batean dagoela. Egin behar dena da jakitea zein den . Handik aurrera ikuspuntu moral horren edukia aterako dugu.
Moral mota hauek Etikatik kanpo dauden beste diziplina batzuetan laguntza bilatzen dute ( Ontologian, Teologian, Soziologian ). Horregatik Kantek jo zuen horien kontra: ez dute bilatzen moralaren 0inarrian gizakairen borondadean bertan, baizik eta kanpoan dagoen zerbait ( Platonekin edo San Agustinekin gertatzen den bezala)
Beste alde batetik, zenbait aldeko argudioak aurkitu ditugu; Kanten ustez, gure arrazoitik, hau da, barnetik eskuratzen dugu kontzientzia morala. Bakoitza bere barnean daukan gaitasuna izaten da. Ilustratuek uste zuten, banako edo taldeko zoriontasuna lortzeko bidea arrazoimen kritikoaren erabilpenetik pasatzen zela eta hori pertsonen barnean aurkitzen dugu.
Gure ustez, Kantek arrazoia zuen, izan ere inork ezin digu inposatu ezer moral aldetik, norberaren barnetik arrazoiaren bitartez lortutako morala da. Horregatik, ezin dugu kanpoan bilatu ezta aurreiritzi edo sinismenen eraginpean egon.
2.TALDEA
“Gerta daiteke publiko batek bere burua ilustratzea” eta hori “ ea noraezekoa da askatasuna uzten baldin bazaio”
Kantek idatzitako “Zer da ilustrazioa?
” liburuan, Ilustraziorako ordua heldu zela zioen. Ilustrazioan, adingabetasunean eta arrazoiaren kanpoko tutoretzapean zapalduak dauden gizakiak ausartu egin behar dira beraren kabuz pentsatzen (“Sapere aude”), arrazoia kanpoko tutoreetatik askatzen eta bere gaitasuna askatasun osoarekin erabiltzen.
Kantek ilustrazioaren ezaugarri guztiak defendatzen zituen.
Condorcet markesak (1743-1794) emakume eta gizonak era berean hezitzea, eta emakumeentzako hiritartasunaren eskubidea eskatu zituen baina bere proposamenak ez ziren onartuak izan. Oso paper aktiboa jokatu zuen emakumezkoen eskubideen alde.
1790ean, artikulu bat argitaratu zuen, Journal de la Societé aldizkarian, emakumeen parte hartzeko eta bozkatzeko eskubideen alde: De l’admission des femmes au droit de cité. 1794an, kartzelan zegoela, Giza izpirituak egindako aurreramenduen zerrenda baterako zirriborroa idatzitako testuan honako argudio hau planteatu zuen : gizonen eskubideen jatorria izaki sentikorrak eta ideiak eskuratzeko gauza izatean datza. Emakumeek koalitate berberak dituzte, ondorioz, eskubide berberak izan behar dituzte.
Girondinoen taldekoa, Condorcetek Luis XVI.Aren heriotzaren kontra bozkatu zuen, heriotza-zigorra ez zuelako onartzen. Baina girondinoek Batzar Nazionalaren kontrola galdu eta jakobinoek hartu zutenean, haiek traidore izatea leporatu zioten. Ihes ibili zen, baina azkenean harrapatu eta kartzelaratu egin zuten. Kartzelan hil zen, modu susmagarrian.
Frantziako autore ilustratu ospetsuenetarikoa izan zen. Garai hartako Frantzian, ideiak errealitatea eraldatzeko tresna bilakatu ziren. Izan ere, Frantziako iraultzan Ilustrazioaren ideia asko gauzatu ziren. Argi eta garbi geldituko da, oso goiz, Frantziako Iraultzaren leloan batzen ziren hiru idealak (askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna) oso desberdinak direla eta ez dagoela hiruren artean aldez aurretiko armoniarik: zaila dela, beraz, hirurak aldi berean defendatzea. Aitzitik, tentsioak sortzen dira haien artean, eta askotan erabaki behar izaten dugu zeini eman lehentasuna besteen kaltean. Bereziki, berdintasuna eta askatasuna bateraezin gertatuko dira askotan. Ilustrazioaren erro beretatik sortuko dira, hurrengo mendean, mugimendu politiko oso desberdinak, askotan elkarren kontra arituko direnak. Horrela, batetik, liberalismoak askatasunaren balioari emango dio nagusitasuna, anaitasuna eta berdintasuna baztertuz; eta, bestetik, marxismoak, berdintasunari aitortuko dio erabateko garrantzia, esanezberdintasuna egon ezean ezin dela askatasunaz hitz egin.
Walter Benjamin ez zetorren bat Kantek azaldu zituen oinarrizko idekin eta horrexegatik bera kritikatzen zuen
Alde batetik, gu Kanten ilustrazioaren aldekoak gara, gure ustez pertsona bakoitzak bere arrazoimena erabili behar duelako bizitzan aurrera egiteko, eta berak egingo dituen ekintzak zeintzuk izango diren erabakitzeko, beste pertsona baten aginduak edo ohiturak jarraitu gabe. Baina beste alde batetik, askotan onuragarria da beste pertsona batek eguneroko bizitzan aurrera egiten laguntzea, zer egin dezakezun gomendatuz edo esanez, hala ere, azken erabakia zurea da, eta askatasun osoa izan behar duzu besteak esandakoa betetzeko edo bertan behera uzteko. Laburbilduz, gure ustez, bakoitzak bere bizitzako erabakiak hartuko ditu, baina bertan lagungarria izango da besteen aholkuak entzutea.
3.TALDEA
“Acaso mediante una revolución sobrevenga un derrocamiento del despotismo personal y de la opresión acaparadora y dominante, pero nunca la verdadera reforma del modo de pensar; sino que nuevos prejuicios, tanto incluso como los viejos, servirán de riendas de la gran muchedumbre carente de pensamiento”.
“ Iraultza baten bidez despotismo pertsonalaren eraispena edota zapalkuntza diruzale eta boterezalearena lortuko da agian, baina sekula ez pentsakeraren benetako berrikuntza; aurreiritzi berriak izango direlako zaharrak bezalaxe, uhalen giza pentsamendu gabeko multzo handiaren gidatzeko balioko dutenak “
Kantek pentsatzen zuen iraultza gehienek ez zutela benetan gizakiaren egoera aldatzen,
Bertan ageri da gizabanakoa alferra delakoan kontua,izan ere iraultza edo aldaketa baten bidez besteen ideiak hartuko genituzke,hau da besteen influentzia izango genuke eta beraz gizabanakoa ez luke bere kabuz pentsatuko.Horra hor iraultzak eragin dezakeen arazoetako bat.Horregatik ilustrazioaren bidea apurtuko luke eta horrela ez litzateke jakintza zabalduko HAU EZ DA ULERTZEN .Azken finean kantentzat oso garrantzitsua da ilustrazioa,ilustrazioa gizartearen onarritzat hartzen baitu,ela ilustrazioaren helburua hori da,jakintza zabaltzea.Beraz,jakintza zabaltzen ez denez ilustrazioa ez da posible izango.
KANTEN ARGUDIOA DA IRAULTZA BATEKIN AGIAN AMAITUKO DUGULA ERREGIMEN TIRANO BATEKIN, BAINA EZ DUGULA LORTUKO JENDEAK BENETAN BERE KABUZ PENTATSEA, ETA, BERAZ, EZARRIKO DUGULA BESTE ANTOLAMENDU AUTORITARIAREN OINARRRIAK.
kONTRAKO ARGUDIOETAN ESAN DEZAKEGU ,iraultza batek alde onak ere izan ditzakelako,adibidez ideia ezberdinak egotea eta kultura ezberdineko jendea bateratzea kontra egiteko,baita kultura ideia ezberdinak sortu eta jendeak ideiak aldatzea.Beraz ideien aberastasuna emango zen eta jakintza gehiago zabalduko zen gizartean eta hori da azken finean ilustrazioaren helburua.
AIPATU DAITEKE MARXEN IKUSPUNTUA: IRAULTZAREKIN BALDINTZA EKONOMIKOAK ETA IDEOLOGIAK ERALDATU DIRENEZ, BENETAKO ALDAKUNTZA EGONGO DA GIZARTEAN.
Ados gaude argudio batekin,gobernariak gobernutik kentzerako orduan gure pentsaera berdina izaten jarraituko da.Gizabanako bakoitza pentsatzeko modu bat du.Norberak jakingo du nola jokatu.Hau da,pentsatzearen askatasuna izatea.
Iraultza bat ematean sozialki aldaketak egongo dira baina bakoitzaren pentsaeran ez du izango eraginik.Ilustratu baten influentzia ez dugu izango.Gobernari batez hitz egoterakoan;zergatik jarraituko ditugu hauen ideiak,baldin eta gizartea kaltetzen dutela?Bide desegokia hartuko dugu haien bidea jarraitzen badugu.Influentziatik at jarri beharko gara.
Inperialismo Kategorikoaz hitz egiten badugu,zergaitik pentsatu beharko dugu besteengan?Lehen esan dugun moduan norbera jokatu beharko du nahi duen moduan.
4.TALDEA
“Nahi adina arrazoitu eta nahi duzuenaz, baina obeditu!”
Garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez Kant-en tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu zure hausnarketa tesi horri buruz
Pertsonok gure barnean dugun arrazoimena agerian jartzeko askatasuna dugu eta nahi dugun gaiaz aritu gaitezke baina bide zuzenetik jo behar dugu hau da, obeditu behar dugu.
Kanten ustez, norberaren arrazoimenaren erabilera publikoak aske izan behar du, eta erabilera hori da gizakien artean ilustrazioa sortaraz dezakeen bakarra. Kantek zera esaten du: erabilera publikoa (norberak berarentzat ez ezik, beste guztien aurrean bere arrazoimena martxan jartzen duenean) eta erabilera pribatua (bakoitzari zilegi zaiona) daudela. Kasu batzuetan arrazoitzea debekatuta dago eta obeditu egin behar da.
Baina bakoitzak bere barnean arrazoitu egin dezake eta idazkien bidez beste publiko bateri transmititu. Honek ez du kalterik jasango, izan ere, ez dio betebeharrari huts egingo, askatasuna baitu. Idazkien bidez arrazoimena publikoki erabiltzen duenak mugagabeko askatasuna gozatzen du arrazoimenaz baliatu eta bere izenean hitz egiteko. Horrez gain, Kanten ustez, komunitate guztietan obedientzia egon beharko litzateke baina horrekin batera askatasunaren espiritua egon beharko da, izan ere, guztiok gure arrazoimena erabiltzeko libreak gara baina lehen esan bezala, gure arrazoimenaren gainetik obedientzia batzuk bete behar ditugu.
Kontrako argudioetan aipa dezakegu Hamannen ikuspuntua. Haman krisi sakona zeharkatu zuen eta Hume-ren, eta, Kant-en pentsamendu arrazionalistak eragin egin zioten. Horrela, nahiz eta Hamann bere jatorrian egile ilustratua izan, Ilustrazioa utzi eta orduan bere lan nagusiak, Testamentu Zaharra eta Kabala izatera pasatu ziren. Gure gaiari dagokionez, autore honek kritikatu zuen KANTEK EGIN ZITUEN ASKATASUNAREN BIERABILAREN BEREIZKETA: BERAREN USTEZ KANTEN ALDARRIKATZEN ZUEN “sapere aude” murrizten zuen. “¿Para qué me sirve el traje de fiesta de la libertad, si en casa tengo que llevar el delantal de la esclavitud?” Zertarako nahi dudan askatasunaren jaia jantzia etxean morroiaren amantala eraman behar badu?
Aldeko argudiak eta kontrako argudioak ikusiz gero gu alde gaude bat egiten dugulako denok euki behar dugula askatasuna idearekin eta horren gainetik obedentzia batzuk bete behar ditugula. Argi dago guk daukagun barneko arrazoimena askatasuna baliatuz azaldu eta askatuko dugula baina hala ere beti obedentzia batzuk eukiko ditugu bide zuzenetik jotzeko eta txarrera ez joateko eta hori zuzena iruditzen zaigu.. Hau da erabilera publikoa, besteak jakin dezaten zuk dituzun arrazoimenak.
Beste aldetik gure iritziz alde gaude obeditzeko momentuan arrazoitzeari ez diogula utzi behar pentsatzen jarritu ahal dugulako eta hori idatzi, askatasun guztia dugulako eta hori egitea txarto ez dagoela iruditzen zaigulako.
5.TALDEA
Kanten ustez, adingabeko egoeran egoteko errua gure utzikerian eta koldarkerian datza.
Garatu ezazu disertazio labur bat, gutxienez Kant-en tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste argudio bat emanez. Ondoren, egin ezazu zure hausnarketa tesi horri buruz
ALDE : Enziklopedista guztiak
KONTRA:Marx. Baldintza sozialak eta ekonomikoak.
Kantek esaldi famatu bat zeukan; ‘sapere aude’ pentsa ezazu zure kabuz.Heldutasuna adin nagusitasuna lortu behar du gizakiak gizartea aurrera egiteko. Hori baita, giza naturaren funtsezko helburua,aurrerabidea.
Arrazoimenarekin eta esperientziarekin heldutasunera jotzean informazioa jaso eta jakinduria biltzen du,ondoren besteak jaso dezaten.
Gure utzikeria eta koldarkeriaren ondorioz jakinduria jasotzeko aukera gutxiago Kantek aldekoiago ditugu eta horrek ez jakintasunera garamatza esperientzia, beraz, adinarekin aurrera egiten dugun heinean esperientzia jasotzen dugu,ausardia dugulako,gauza berriak ezagutzeko koldarrak diren horiek ez dute ausardiarik izango gauza berriak jakiteko.
Kontran, Marxen ikuspuntua aipatuko dugu: gure burua askatzea ez dago bakarrik gure eskuetan. Marxen ustez Historiaren motorrea azpiegiturak ekonomikoak dira. Irrazionala den sistema batean, gizakiak ezin du bere buruaren jabea izan, makinaria handi baten atala besterik ez delako. Egoera horrekin apurtzeko, iraultza bat eman behar da, eta, iraultza horretan , inportantea izango da pertsonaren kontzientzia, baina ez da nahikoa izango: ezin da leporatu baldintza oso larrietan bizi diren pertsonei koldarrak ala alferrak direla. Marxen ustez, Filosofiaren helburua praxis da, hau da, ez da bakarrik konformatzen errealitatea ulertzearekin, eraldatu ere egin beharko du.