Kant: Autonomia Morala, Arrazionalismoa eta Enpirismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB
Autonomia Morala
Ilustrazio garaiara iristeko, hau da, argiaren eta arrazoimen unibertsalaren garaira iristeko, Erdi Aroko erlijio ardatza alboratuko da. Aldaketa honekin, antzinako erregimeneko eredu zaharra ideia eta balio berriengatik ordeztuko da. Ilustrazioaren helburu nagusietako bat eredu moral autonomo, arrazional eta erlijioaren menpe ez dagoena sortzea izango da.
Kant gai hau jorratuko duen filosofoetako bat da. Haren ideiak erantzuten ari naizen galderan agertzen den esaldi batean laburbil daitezke: «caesar non est supra grammaticos». Alegia, Cesar (enperadorea) ez dago gramatikoen gainetik. Horrekin, Kantek adierazi nahi du Cesar (edo erregea) ez dagoela inoren gainetik Cesar izateagatik, ez jakintza mailan ezta kontu etikoetan ere.
Nola jokatu bizitzan behar bezala, gizabanako bakoitzari dagokio. Horretan datza autonomia morala. Norberak izan behar du gaitasuna bere buruari aginduak emateko, ongi jokatzea helburu delarik. Autonomiak heteronomiari aurre egingo dio, edo beste era batera esanda, kanpotik datorren norma ez da ongi etorria izango filosofia moral honetan.
Kontzientzia moralaren ardatza inperatiboa da; honek egin beharragatik jokatzera eramaten gaitu. Honek hiru ezaugarri bete behar ditu:
- Lehenik, a priorizkoa da; gizaki guztientzat beharrezkoa izateko, ezin da esperientzian oinarritu.
- Bigarrenik, kategorikoa da; baldintzagabeak dira, hau da, edozeinentzat balio dute.
- Eta azkenik, autonomoa da; inperatiboak ezin du arrazoiaren kanpoko inolako agintek ezarri, berak sortuko baititu.
Kanten proposamena honako hau da: agindu bat izan orduko, pentsatu ea guztiek hori egiten badute gizadia hobetuko litzatekeen edo ez. Erantzuna bai bada, inperatibo kategoriko hori onargarria da, eta honek esaten duena bete behar duzu.
Arrazionalismoa eta Enpirismoa
«Arrazoi Hutsaren Kritika» lanean, Kanten asmoa gure ezagutzeko ahalmenaren epaiketa kritikoa egitea zen, Ilustrazioaren ideiak jarraituz. Arrazoiaren mugak berak ezar zitzan, eta ez kanpoko tutoritzarik. Kanten garaian, ezagutzaren arazoaren aurrean bi teoria kontrajarri zeuden:
Arrazionalismoa
Arrazoi soilak, esperientziarik gabe, ezagutu dezake egia absolutua, bere baitako a priorizko ideietatik abiatuta, dedukzioaren bidez. Hortaz, metafisika zientzia guztien oinarritzat hartzen zen.
Enpirismoa
Esperientzia da ezagutza ororen iturria eta, era berean, esperientziaren muga. Ez dira a priorizko ideiak existitzen. Zientziaren lege unibertsalak ere ezin dira esperientziaren bidez justifikatu. Kantek hasieran joera arrazionalista jarraitu zuen; geroago, Humeren eraginez, arrazionalismo dogmatikoa utzi zuen. Kantek ez zuen inoiz onartu Humeren eszeptizismoa, garbi baitzuen ezagutza zientifikoa posible zela.
Ezagutzaren Baldintzak Kanten arabera
Ondorioz, esperientziatik ez datozen elementuak onartuko ditu, baina esango du hauek soilik esperientziaren mugen barruan erabili daitezkeela. Hemendik zenbait ondorio atera zituen Kantek:
- Baldintza enpirikoak: esperientziak emandako datuak, ezagutzaren elementu materiala osatzen dutenak.
- "A priorizko" baldintza transzendentalak: subjektuak jarritako ezagutzeko moldeak, ezagutzaren elementu formala osatzen dutenak. Hauek dira ezagutza zientifikoari unibertsaltasuna eta beharrezkotasuna ematen dizkiotenak, aldakor eta partikularra den esperientziatik ezin baitira ezaugarri horiek eratorri.
Ezagutza ez da objektuaren hartze pasiboa, subjektu eraginkorraren ekintza baizik. Ezagutzan, subjektuak ez du objektuaren argazki hutsa egiten, datu sentigarriak antolatu eta ordenatu baizik, a priorizko formetara moldatuz.
Kritizismoa eta Idealismo Transzendentala
Kanten filosofia kritizismoa edo idealismo transzendentala deitzen da.
- Kritizismoa: metodo kritikoa erabiltzeagatik, arrazoiaren baldintzak eta mugak aztertzen dituen metodoa.
- Idealista: gauzak bere baitan ezagutzen ez ditugula baieztatzen duelako; objektua subjektuak eraikitzen duela.
- Transzendentala: esperientziatik independenteak diren eta ezagutzan parte hartzen duten elementuak subjektu guztien baitan daude edo unibertsalak dira.