Kant: Arrazoimena, Askatasuna eta Autonomia Morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

4 Arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua

Askatasuna izan beharko genukeen helburuetako bat da. Kantentzat askatasuna kontzeptu moral bat da: askatasunak ardurarekin lotuta joan behar du, eta askatasuna esperimentatzeko saiakerak behin eta berriz egin beharko ditugu.

Libreki pentsatzeko ausardia behar dugu; inork ez dezala pentsatu behar dugun hori erabaki.

Kantek askatasunaren beste aplikazio zehatz bat proposatzen digu: pentsatzen dugunaren adierazpena. Harremanetan, kulturan, politikaren, ekonomiaren, maitasunaren… ditugun ideiak besteekin partekatu eta kontrastatzeko pentsamendua behar dugu. Kantek pentsatzen duguna libreki adierazteko erronka luzatzen digu.

Arrazoimenaren erabilera publikoa

Pertsona bat bere kasa, inolako gidaritzarik gabe, bere arrazoimena eta kontzientzia morala praktikatzen duenean, arrazoimenaren erabilera publikoa burutzen da.

Arrazoimenaren erabilera pribatua

Pertsona batek agintearen inposizioa eta aginduak automatikoki, pentsamendu eta arrazoiketarik gabe, praktikara eramaten dituenean, arrazoimenaren erabilera pribatua burutzen da.

Arrazoimenaren erabilera: laburpena

  • Publikoa: askea, pertsonala, morala. (Arrazoitu)
  • Pribatua: inposatua, derrigortua eta inmorala. (Obeditu)

5 Autonomia morala: Caesar non est supra gramaticos

Kantentzat pertsonok izaera morala dugu; zer den ondo eta zer ez den nahiko ikusgarria egiten zaigu.

Morala giza talde batek baliozkotzat dituen arau multzoa da. Etikak moralari buruzko printzipioak ematen dizkigu. Beraz, morala eta etika estuki erlazionaturik daude.

Bi etika mota

  1. Etika materiala: printzipio hauek gizakiaren helburuak seinalatzen dituzte eta gure jokabidearen helburuak planteatzen dizkigute.
  2. Etika formala: helburu etikoak bezain garrantzitsuak dira metodoak eta prozedurak.

Kanten iritziz, helburuak bezain garrantzitsuak dira prozedurak.

Autonomia eta heteronomia morala

Gutako bakoitzak aske edo menpeko izateko aukera du moral arloan. Honetarako, Kantek ondorengo bereizketa aurkezten digu.

  1. Moral autonomoa: Pertsonak libre eta arrazionalki, bere kontzientzia moralari kasu eginez, zer egin erabakitzen duenean; ongia praktikatzen du.
  2. Heteronomia morala: Gugandik kanpoko norbaitek gure erabakiak hartzen dituenean. Mota honek obeditzea erakusten digu.

Kantek azkeneko terminoa aurkezten digu: pentsatzen du ezin dugula pertsonekin nolanahi jokatu; gutako bakoitzak errespetatua izatea nahi duelako. Guretzako nahi ez duguna ezin zaie besteei egin.

Inperatibo kategorikoa

  • Askatasuna: Askatasuna nahi badut, besteei askatasuna ahalbidetu behar diet.
  • Justizia: Justizia nahi badut, ahal dudanean elkartasunez jokatu beharko dut.
  • Pertsonei buruz: Pertsonak helburuak gara, ez bitartekoak.

Entradas relacionadas: