Kanpoko Prozesu Geologikoak eta Meteorizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Kanpoko Prozesu Geologikoak

Prozesu Nagusiak

  • Meteorizazioa: Ingurumen-agenteen eraginez harriak disgregatu egiten dira; hau da, harriak hautsi eta aldatu egiten dira beren mineralak.
  • Higadura: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte. Prozesu horren ondorioz, erliebeak higatu egiten dira, eta paisaiak, berriz, modelatu.
  • Garraioa: Agente geologikoek materialak eramaten dituzte. Batzuetan, tarte luzeetan garraiatzen dituzte. Prozesu horretan, materialak zatitzen jarraitzen dute, eta zatiek aldatzen dira.
  • Sedimentazioa: Materialak metatu egiten dira Lurraren gainazaleko eremu beheratuetan. Arro sedimentario deritze eremu horiei.

Indarrak eta Harri Motak

Kanpoko prozesu geologikoak burutu ahal izateko indarra eta energia behar dira. Zeintzuk dira indar eta energia horiek? Grabitatea eta Eguzkiaren energia.

Zuk zein harri edo haitz ezagutzen dituzu? Kareharria, marmola, granitoa eta buztina.

Non ikusi dituzu? Udalaitz, jauregietan, sukaldetan...

Non ikusi daitezke harriak hiri batean? Mendi eta ibaietan.

Meteorizazio Motak

Meteorizazio Mekanikoa

  • Gelifikazioa edo Krioklastia: Urak ziri batek bezala jokatzen du, harrien pitzaduren barruan izoztu eta bolumena handitzean.
  • Termoklastia: Intsolazio handia jasaten duten harriak apurtu egiten dira, gehiago berotzen eta dilatatzen baitira kanpotik barrutik baino.
  • Haloklastia: Olatuek kostaldea indarrez jotzen dutenean, kresala sakabanatzen dute aire zabalean. Ur hori itsas mailaren gaineko harrietako poroetan sartzen da. Ura lurruntzean, utzitako gatza kristalizatu eta hedatu egiten da. Horrela, harriaren azalean Taffonis izeneko zulo biribilduak sortzen dira.
  • Deskonpresioak: Sakonera handian osatu diren harriak (granitoa, esaterako) hedatu eta pitzatu egiten dira, gainazalera ateratzean; izan ere, gainazalean presioa askoz txikiagoa da.

Meteorizazio Kimikoa

  • Oxidazioa: Aireko oxigenoak edo uretan disolbatuta dagoen oxigenoak erreakzionatu egiten du zenbait mineralekin (mikarekin, adibidez), eta oxidatu egiten ditu.
  • Karbonatazioa: Zenbait mineralek, besteak beste, kaltzitak eta feldespatoek izaten dute erreakzio hori, CO2 disolbatuta daraman ura ukitzean. Karbonatazioaren ondorioz, mineral horiek disolbagarri bihurtu eta erraz disgregatzen dira.
  • Disoluzioa: Uretan disolbatzen diren mineralei eragiten die; besteak beste, zenbait karbonato, sulfato eta klorurori.

Meteorizazio Biologikoa

Harriak hautsi egiten dira edo aldaketa kimikoa izaten dute, organismo bizidunen (gizakiak barne) eraginez. Mineralen propietateak aldatzen dituzten substantzia kimikoak sortzen dituzte organismo askok.

Kontzeptu Geologikoak

Paisaia:
Ingurua begiratzen dugunean ikusten dugun guztia da. Natura-inguruaren osagai fisiko eta biologikoen eta giza jatorriko osagaien arteko elkarreraginaren emaitza da.
Erliebea:
Lurraren gainazalaren itxura da, osagai biotikoak alde batera utzita.
Higadura:
Agente geologikoek materialak eramaten dituzte. Prozesu horren ondorioz, erliebeak higatu egiten dira, eta paisaiak, berriz, modelatu.

Higaduraren Bidez Sortutako Erliebe Formak

Higaduraren bidez sortzen diren erliebe formak erraz identifikatzen dira sarritan, nahiz eta agente geologikoa une honetan geldirik egon:

  1. Ur-lasterrek sortutako karkabak.
  2. Jatorri glaziarreko harana.
  3. Jatorri karstikoko lurpeko areto bat hondoratzean sortutako dolina.

Entradas relacionadas: