Kanpo-Migrazioak: Tradizionalak eta Gaur Egungoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,03 KB
Kanpo-Migrazioak
Herrialde baten mugetatik kanpo izaten diren biztanleria-mugimenduak dira. Bi motatakoak dira: migrazio tradizionalak eta gaur egungoak.
Kanpo Migrazio Tradizionalak
XIX. mendearen erdialdetik 1975eko krisi ekonomikoaren artean gertatu ziren.
Ozeanoz Bestalderako Emigrazio Tradizionala
Latinoamerikara joan zen eta emigrazioa iraunkorra izan zen.
Lehenengo Goren Aldia (XIX. mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara, 1914)
Arrazoiak:
- Latinoamerikako herrialdeek immigranteak behar zituzten beren lurraldeak jendeztatzeko, ekonomia baliabideak ustiatzeko eta azpiegitura handiak eraikitzeko.
- Espainiak trabak kendu zizkion emigrazioari, industria oso urria eta lokalizatua baitzen.
Helmuga: Argentinako nekazaritza, Afrikako jarduerak eta Brasilgo kafe-plantazioak ziren.
Ozeanoz Bestalderako Emigrazioaren Beherakada (1914-1945)
Bi mundu gerren artean behera egin zuen:
- Lehen Mundu Gerrak sortutako segurtasun eza.
- 1929ko krisi ekonomikoa.
- Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea.
Emigrazioaren Susperraldia (1945 eta 1960 artean)
Ozeanoz bestalderako emigrazioa suspertu zen, Espainiatik askatasun osoz irteteko baimenagatik eta nazioarteko isolamendua amaitutzat jotzeagatik.
Helmuga: Venezuelako petrolioaren ustiaketa, Argentina eta Brasilgo industria.
Profila aldatu zen: Familia-emigrazioak pisu handiagoa hartu zuen, kualifikazio-maila handiagoa zuten eta nekazari trebeak ziren. Herrialde hartzaileek ekonomia eta industria garatzeko behar zituzten.
Emigrazioaren Jaitsiera (1960az geroztik)
Ozeanoz bestalderako emigrazioa jaitsi zen, Latinoamerikako ekonomiaren gainbehera hasi zelako, eta Europarako emigrazioarekin ordezkatu zen.
Europako Emigrazio Tradizionala
XX. mendearen erdialdera arte, urria eta urte-sasoikoa izan zen. Levantetik Frantziara joan ziren, eta nekazariak, eraikuntzarako langileak eta neskameak izan ziren.
Goren Aldia (60. Hamarkada)
Goren aldia iraunkorra izan zen. Ondorioak:
- Europari dagokionez: Bigarren Mundu Gerraren ondorengo berreraikuntza ekonomiko bizkorrak enplegu-eskaintza handia sortu zuen.
- Espainiari dagokionez: Emigrazioa suspertu zuten hainbat faktore izan ziren (landaren mekanizazioa, industrializazioa…).
Jatorriari dagokionez, eskualde guztietakoak ziren eta helmuga Frantzia, Alemania eta Suitza ziren. Profila: heldu gazteak eta kualifikazio-maila handirik gabekoak.
1975az geroztik, behera egin zuen.
Kanpo-Migrazio Tradizionalen Ondorioak
Ondorio demografikoak: Espainiako biztanleriaren jaitsiera.
Ondorio ekonomikoak:
- Positiboak: Hazkunde natural handiaren eta langabeziaren zama arindu zuten.
- Negatiboak: Bankuek eskualde dinamikoetan inbertitu zuten (hau da, dirua kanpora joan zen).
Ondorio sozialak: Deserrotzea, bizi-baldintza penagarriak... eta itzultzean ere hainbat arazo izan zituzten, lana eta etxebizitza aurkitzeko eta lortzeko.
Gaur Egungo Kanpo-Migrazioak eta Ondorioak
1975etik gaur egunera arte, kanpo-emigrazioa nahiko txikia izan da. Motiboak, lanarekin lotuta, ikasketak egitea edo prestakuntza hobetzea izan dira.
- 1975 eta 2008 artean: Irteera gutxi izan ziren. Espainian bizi-maila hobetu zen.
- 2008az geroztik: Krisi ekonomikoaren ondorioz gora egin du kanpo-emigrazioak. Gazteak dira eta kualifikazio-maila ona dute (zientzialariak, osasungintza, etab.).
Emigrazio horren ondorio positiboak izan dira lan-gabezia murriztea eta ondorio negatiboak izan dira, biztanleria gazte, ekintzaile eta prestatua galdu delako.